Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  30 azaroa 2018 17:00

Prentsaurrekoa. Gabonetako Haurren Parkea aurkeztea

Parte hartzaileak. Partaidetza eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martínez

Eguna. Astelehena, abenduak 3

Ordua. 10:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————————-

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta erakunde adierazpena irakurtzea eta gazte literaturaren alorreko itzulpen hoberenen Vitoria-Gasteiz sarien banaketa

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran, udalbatzako talde politikoetako ordezkariak, eta Aintzane Atela, sariaren irabazlea

Eguna. Astelehena, abenduak 3

Hora. 12:00

Tokia. Oihaneder Euskararen Etxea

———————————–

Vitoria-Gasteizko etxebizitza publikoei buruzko bilera

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Etxebizitza, Lurralde Plangintza eta Ingurumen sailburu Iñaki Arriola

Eguna. Astelehena, abenduak 3

Ordua. 14:00, bertan bileran hitz egindakoa hizpide izango dute.

Tokia. Eusko Jaurlaritzako Lakua 2 eraikineko prentsa aretoko ondoko gela

——————————–

Ekinduz Araba eta Inizia T-Iker sariak banatzea

Parte hartzaileak. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa

Eguna. Astelehena, abenduak 3

Ordua. 19:00

Tokia. EHUko Arabako Campuseko unibertsitate pabilioia

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   16:55

Etxe Berdeak Programa amaiera ekitaldia

Parte hartzaileak.  Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusilla; Vital Fundazioko presidente Jon Urresti; Atari Consultorako arduradun Maite Bravo; Etxe Berdeen programako arduradun Jesús Mesanza; eta Leroy Merlin enpresako ordezkari José Luis Fernández. Han izango dira baita ere programan parte hartu duten ehun bat lagun.

Eguna. Larunbata, abenduak 1

Ordua. 12:00

Tokia. Salburuko gizarte etxeko areto nagusia

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   16:52

Gasteizko udal-batzarrak behin betiko onespena eman dio datorren urterako zerga-ordenantzen proiektuari, urriaren 2an behin-behineko onarpena jaso eta gero. Behin alegazioak aurkezteko epea bukatu eta alegazio horiek ordenantzan sartzea eztabaidatuta, duela bi hilabete onartu zen zerga-sortari bi aldaketa egitea erabaki da: bata udal haurreskolak erabiltzeko prezio publikoan eta bestea kirol-instalazioak erabiltzeko prezio publikoan.

 

Haurreskolen kasuan berrikuntza da, gaur onartutako aldaketei esker, 18.000 eurotik beherako errentak dituzten familiak prezio hori ordaintzetik salbuetsita egongo direla, haurrentzat haurreskolan hartuta duten ordutegia edozein dela ere. 2017an, 2018an eta 2019an jaiotako haurren familiei aplikatu ahalko zaie salbuespen hori. Neurri honek ez du barne hartzen 2017an eta 2018an jaio ziren eta 8.00etatik 16.00etara arteko ordutegia hartuta duten haurren jantoki-zerbitzua. Horren helburua gizarte osoari zuzendutako hezkuntza-eskaintza homogeneoa bermatzea da.

 

Kirol-instalazioak erabiltzeko prezio publikoari dagokionez, ez zaio aldaketarik egingo 2019an; izan ere, Osoko Bilkurak atzera bota du zerga-ordenantza horri zegokion testua eta, hortaz, beren horretan geratuko dira 2018ko tarifak.

 

Gainerakoan, berdin geratu dira datorren urterako zerga, tasa eta prezioak onartzea ahalbidetu zuen akordioko baldintzak. Beren horretan geratuko dira udal-zerga guztien zerga-tasak (OHZ, Gainbalioa, EIOZ, EJZ), ibilgailuen gainekoa izan ezik, azken hori % 2 jaitsiko da eta. Tasei eta prezio publikoei dagokienez, beren horretan geratuko dira uraren eta zabor-bilketaren gaineko zergak, zabaltze eta jarduera lizentziak eta, gaurko aldaketari esker, baita kirol-instalazioak erabiltzeko prezioak ere. Gainerako tasa eta prezioek % 2 egingo dute gora, KPIaren aurreikuspenarekin bat.

 

Ogasuneko zinegotzi den Itziar Gonzalok azpimarratu du, gaur behin betiko onartu den zerga-proiektuari esker, Udalaren inbertsio-ahalmena mantendu egingo dela, Udalak ez duela indar ekonomikorik galduko eta ez dela herritarrek egin beharreko ahalegin fiskala handituko. “Gaur Osoko Bilkuratik atera dugun emaitza ona da familiei begira egin delako eta zerbitzu publikoen funtzionamendua bermatzen duelako”, adierazi du Gonzalok.

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:30

Ostirala, azaroak 30

  • Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzi Peio López de Munain Sidalava Sariak banatzeko ekitaldian izango da 19:30ean, Montehermoso Kulturunean.

 

Larunbata, abenduak 1

  • Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak parte hartuko du Euskadiko Caritasek antolatu duen Ekonomia Solidarioaren Topaketan 10:00etan, Europa Biltzar Jauregian.
  • Alkate Gorka Urtaran eta zinegotzi Iñaki Prusilla eta Isabel Martinez Etxe Berdeen Programaren amaiera ekitaldian izango dira 12:00etan, Salburuko gizarte etxean.
  • HIESaren aurkako Munduko Eguna dela eta, Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzi Peio López de Munain informazio mahaian izango da 12:00etan, ‘Almendrako’ azokan.
  • Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak Mendi Solidarioen Jaian parte hartuko du 10:00etan, Vital Fundazioaren aretoan.

 

Igandea, abenduak 2

  • Xabierreko San Frantzisko Jaia dela eta, lehen alkateorde Peio López de Munain eta zinegotzi Jaione Agirre eta Carlos Zapatero Hogar Navarrok antolatu duen ekitaldian izango dira 12:00etan, Aldabe gizarte etxean.
  • San Andres Eguna dela eta, Vitoria-Gasteizen bizi diren eibartarrek antolatutako ekitaldian izango da 14:15ean, Floridako kioskoan.
Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:00

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

20181130 Manifiesto de adhesión-eus

Gaur, azaroak 30, Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, talde politikoek “Gasteiz, Hiri Hezitzailea” izenburua duen adierazpena irakurri dute.

Gainera, Udalbatzako 27 zinegotziek NBEk azaroaren 30a Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Eguna izendatzeko eskaerari atxikitzeko gutuna sinatzeko konpromisoa hartu dute.

 

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:35

Udaltzaingoak izapideak egin dizkio 30 urteko gidari bati, bide-segurtasunaren kontrako delitua egiteagatik, goizaldean farola baten kontra talka egin ostean Sofia Erreginaren eta Nazio Batuen hiribideen elkarguneko biribilgunean; izan ere, hortxe galdu du ibilgailuaren kontrola.

Alkoholemia-proban, gizonak positibo eman du, 0.78-0.77 miligramoko alkohol-tasa eman baitu botatako aire litro bakoitzeko. Zauritu egin den arren, ez da ospitalera eraman behar izan.

Azkenengo 24 orduetan, Udaltzaingoak hamabi trafiko-istriputan hartu du esku; haietan, ez da zauriturik egon, eta ez da inor ikertu bide-segurtasunaren kontrako delituengatik. 20 salaketa izapidetu ditu, eta 14 kasutan jardun du polizia judizial gisa.

Barbakoa suarekin

Suhiltzaileek abisu bat jaso zuten atzo, Mendiolako baratze baten barrualdean barbakoa bat suarekin piztuta zegoelako eta ez zegoelako inor hura zaintzen. Tokira bertaratu zen taldeak sua itzali zuen, hurbileko zuhaitz batera hedatu aurretik.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:00

 

  • Ekimenaren bidez, garapenerako lankidetzaren arloko gardentasuna, informazioaren bateratzea eta koordinazioa hobetu nahi dira.
  • Atarira honako webgune honen bidez sar daiteke: http://euskalankidetza.hegoa.ehu.eus

Eusko Jaurlaritzak, hiru foru-aldundiek, hiru hiriburuetako udalek eta Euskal Fondoa erakundeak, gaur goizean, Bilbon, Euskal Lankidetza Publikoaren ataria aurkeztu dute. Webgune berri horren bidez, Euskadin garapenerako lankidetza publikoaren ikuspegia edukiko dugu. Horren bidez, konpromisoei, proiektuei eta horien aurrekontuari eta kokapen geografikoari buruzko informazioa eskura daiteke. 2014tik 2017ra, garapenerako euskal lankidetza publikoa mundu osoko 79 herrialdetara iritsi da; 2.300 proiektu inguru garatu dira eta 230 milioi euro baino gehiago bideratu dira.

Web-ataria gaur goizean aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan Paul Ortega Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak eta Jorge Gutiérrezek, HEGOA – EHUko Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutukoa eta plataforma berriaren diseinuaren arduraduna. Aurkezpen-ekitaldian egon dira: Bizkaiko Aldunditik, María Guijarro; Bilboko Udaletik, Alberto Ruiz de Azua; Arabajo Foru Aldunditik, Mamen Díaz de Sarralde; Vitoria-Gasteizko Udaletik, Aitor Gabilondo; Gipuzkoako Foru Aldunditik, Ainhoa Gainberri; Donostiako Udaletik, Silvia Carballo; eta Euskal Fondoatik, Juanma Balerdi.

Gaur egun Euskal Lankidetza Publikoaren atarian jaso den informazioa 2014tik 2017ra bitarteko ekimen aktiboei buruzkoa da. Orrialdean lankidetzara baliabideak bideratzen dituzten eragile publikoei buruzko informazio gardena jaso da, bai eta garatutako proiektuak ere, urteka, leku geografikoaren eta erakundearen arabera, eta Euskadiko ekintza oro har ikusiz ulertzeko laguntzarako informazio osagarria. Tresna hau urtero eguneratuko da, Euskadiko garapenerako lankidetzako erakunde publiko nagusiek finantzatutako ekimen berrien bidez. Epe ertaineko helburua da euskal erakunde publiko guztien lankidetza-datuak sartzea. Era berean, eduki berriak sartuko dira Atarian, hura hobeto erabiltzeko eta informazioa deskargatu ahal izateko, eta, horretarako, erabiltzaileek hautaketa-irizpide bereziak sartu beharko dituzte.

Paul Ortegak, tartean diren erakundeen ordezkari legez, euskal erakundeek proiektu hau aurrera ateratzeko egiten duten ahalegina eta baterako lana nabarmendu ditu: “Hau auzolana kontzeptuaren adibide da; izan ere, euskal erakunde guztien ahalegina batzen du. Lehen aldiz, Euskadik garapenerako lankidetza publikora bideratutako proiektu eta baliabideen argazki finkoa du”. Ortegak esan du atari berria “tresna hurbila, gardena eta baliagarria” dela eta “Euskadi elkartasunaren eta Nazio Batuen 2030erako Agendaren testuinguruan” kokatzen duela.

 

Informazio gehiago

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:40
  • Udal gobernuak berriro lizitatuko du Senda ibilbideko jauregia Mahastizaintzaren eta ardogintzaren zentroaren proiektua, orain hutsik baitago

Zulueta jauregiko mahastizaintzaren eta ardogintzaren zentroaren proiektua berriro lizitatzea erabaki du gaur du Tokiko Gobernu Batzarrak; Gasteiz Arabako Errioxako sarrerako atea bihurtzea da zentroaren xedea.

Mahastizaintzaren eta ardogintzaren zentroaren proiektua Erdigunerako Masterplanean zein Gasteizko 2025 Estrategian jasota dago, eta helburu nagusi hauek ditu: nazioartean onarpen handia duen tokiko produktu bat nabarmentzea, upategiak eta ostalaritza babestea, eta produktu horren eskutik hiria promozionatu eta Gasteizen dinamizazio turistiko eta ekonomikoan laguntzea.

Planteatzen diren jarduera-programen kalitatea hartuko da kontuan bereziki mahastizaintzaren eta ardogintzaren zentroaren proiektua gauzatzeko lehiaketara aurkezten diren proposamenak balioesteko orduan. Orobat hartuko da kontuan eskaintzen den kanona —urtean gutxienez 34.532 eurokoa izan behar du—.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:34

Udalak bere politiketan sexu- eta genero-aniztasuna txertatzeko lau urteko ekintzen agenda azkendu du 

 2019an, Gasteizek LGTBIfobiaren kontrako behatokia izango du; hala jasotzen du berdintasunerako agendak, zeina aste honetan aurkeztu baitzaie udal talde politikoei, Gorka Urtaran alkateak prentsaurrekoan jakitera eman duenez.

Hiriko LGBTI kolektiboen eskariz sortu da behatokia. Tresna berri horren bitartez, LGTBI elkarteekin batera zehaztuko dira LGTBI pertsonei zuzendutako informazioa, kontzientziazioa, prebentzioa, detekzioa, bideratzea eta arreta hobetzeko jarraibideak.

Horretaz gain, lesbianen kontrako berariazko indarkeriarekin lotutako arreta, akonpainamendu eta sostengu psikologiko eta juridikoa emateko programak hobetzeko neurriak proposatu eta diseinatuko dira, LGTBI elkarteekin batera.

Behatokia martxan jartzeaz batera, ikuspegi intersekzionala duen mapa bat landuko da, LGTBI pertsonentzat arriskutsuak izan daitezkeen alderdi eta ibilbideak identifikatzeko.

Hiriko hainbat lekutan cruising egiten duten pertsonei babesa eta segurtasuna bermatzeko neurriak hartzea ere aurreikusi da.

Landutako agendak, behatokiaz gain, Gasteizko Udala abian jartzekoa den hainbat estrategia eta jarduera zehazten ditu, 2018-2019 aldian berdintasunerako politiken barruan sexu- eta genero-aniztasuna txertatzeko, eta 2020-2021 urteetan lehentasunezko jarduera-ildoak identifikatzeko zenbait orientabide emateko.

“Agenda hau LGTBI pertsona eta kolektiboen eskaera eta ekarpenen emaitza da: Gasteizen sexu- eta genero-aniztasunaren alorrean diharduten elkarteak eta sexu- eta genero-aniztasunaren alorrean eta berdintasunerako politiketan diharduten erreferentziazko pertsonak; beraz, parte hartzea eta egindako lana eskertu nahi diegu horiei”, esan du Gorka Urtaranek.

Izan ere, duela urte batzuk abiarazitako prozesu baten emaitza da proposamena, beharrezkotzat jo baita berdintasun-politiketan “emakume” subjektu politikoa zabaltzea, hari uko egin gabe, jatorria sexu-genero sisteman duten arrazoiengatik bazterkeria pairatzen duten pertsonak kontuan hartu ahal izateko. Badira zaurgarritasuna sortzen duten beste aldagai batzuk ere, hala nola adina, kultur jatorria, dibertsitate funtzionala, egoera administratiboa…, zeinek bazterkeria eta LGTBIfobiaren eragina areagotzen baitute.

Aipatutako helburuak lortze aldera, Udalaren Berdintasun Zerbitzuak zenbait prozesu abiarazi zituen LGTBI pertsona eta kolektiboen zein  sexu- eta genero-aniztasunaren alorrean diharduten elkarteen errealitatea eta benetako eskaerak ezagutzeko, “DESIRAK PLAZARA. Gasteizko LGTBI biztanleriaren errealitateen diagnostikoa” landuz, eta berdintasunerako politiken barruan sexu- eta genero-aniztasuna txertatzeko erronka, eztabaida eta jokabideei buruzko hausnarketa estrategikorako espazioak sustatuz. Bestetik, Hara! Berdintasunerako IV. Plana genero-berdintasunerako plantzat jotzen da, berdintasunaren alorreko erronka berrietarantz bideratutako udal politika publikoa delako, giza eskubideen esparruan kokatua.

Agiri hori hiru ataletan banatuta dago, ekintzekiko loturaren eta horiek gauzatzeko eskumenen arabera: lehen atalean,  Hara! Berdintasunerako IV. Planarekin lotura zuzena duten ekintzak bildu dira; bigarrenean, udaleko beste sail batzuek gauzatu beharrekoak, eta hirugarrenean, Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak. Bigarren eta hirugarren ataletako ekintzak dagokionari igorriko zaizkio.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:31

Gasteizko Udalak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmen bat sinatuko dute, erakundea sortu izanaren mendeurrena ospatzeko. Tokiko Gobernu Batzarrak horretara 25.000 euro bideratzea onetsi du gaur goizean.

Udalak eta Euskaltzaindiak urteak daramatzate elkarrekin lan egiten, esate baterako, udalerriko toponimia lantzen. Aurten, bestalde, Euskaltzaindiak 100 urte bete ditu, eta zenbait ekintza antolatu ditu mendeurrena ospatzeko. Jardunaldi akademikoak, erakunde ekitaldiak eta arte eta kultura jarduerak egingo dira, eta mendeurrenarekin lotutako argitalpenak landuko. Udalak 25.000 euro jarriko ditu horiek gauzatzeko.

Share

Aurrekoak »