Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  7 azaroa 2018 17:00

– Vitoria-Gasteiz 2018 Enplegu Planaren aurkezpena.

Parte-hartzaileak: Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea, eta Beatriz Artolazabal, Enplegu eta Gizarte Politiken Sailburua. Gasteizko enplegu planarekin lotutako erakunde eta enpresetako ordezkariak ere izango dira.

Eguna: azaroak 8, osteguna.

Ordua: 10.00

Lekua: Udaletxeko harrera aretoa

——————————————————-

–  Arte Eszenikoen Jardunaldien aurkezpena (Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia)

Parte-hartzaileak: Estibaliz Canto, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzia, eta Oskar Ruiz de Luzuriaga, jardunaldien koordinatzailea.

Eguna: azaroak 8, osteguna.

Ordua: 10.15

Lekua: Principal antzokia.

————————————————————–

– EHUaren XVIII. zientzia astearen inaugurazioa.

Parte hartzaileak: Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea; Igone Martínez de Luna, Euskara, Kultura eta Kirol foru diputatua; Iván Igartua, Arabako campuseko erretoreordea; eta agintari akademikoak.

Eguna: azaroak 8, osteguna.

Ordua: 11.00

Lekua: Bibat museoa.

—————————————————————–

– Gasteiz eta lurraldea sustatzeko bideoen aurkezpena, Final Four dela eta.

Parte-hartzaileak: Nerea Melgosa, Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzia,  Pilar García de Salazar, diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren diputatua, Cristina González, Enplegu eta Turismo Sustapenaren diputatua.

Eguna: azaroak 8, osteguna.

Ordua: 11:30

Tokia: Arabako Foru Aldundiko prentsa-aretoa

———————————————————————–

“Ahozko hizkuntzaren hiru dimentsioko ardatza: tolesdura tonala” proiektuaren aurkezpena.

Parte-hartzaileak: Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto, Andrea Dávila, artista, eta Cristina Arrázola- Oñate, komisarioa.

Eguna: azaroak 8, osteguna.

Ordua: 12.00

Tokia: Montehermoso kulturunea, Ortuño aretoa

——————————————————————–

–  Ronaldo Schemidten lantegia, hitzaldia eta lanaren aurkezpena, World Press Photo 2018n
Parte-hartzaileak: Estibaliz Canto, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzia; Maider Etxebarria, Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendaria; Paco Valderrama, WPP Vitoria-Gasteizko ordezkaria; eta  Ronaldo Schemidt, Frace Press agentziako argazkilari venezuelarra,  World Press Photo 2018ko argazkiaren irabazlea

Eguna: Azaroak 8, osteguna

Ordua: 16.30

Tokia: Montehermoso kulturuneko ur biltegia.
————————————————————————————-

Sociedad Española de Traumatología del Deporte elkartearen II. jardunaldi nazionalak-SETRADE

Parte hartzaileak: Gasteizko alkate Gorka Urtaran eta SETRADEko ordezkariak.

Eguna: Azaroak 8, osteguna

Ordua: 18.00

Tokia: Europa biltzar etxea – Francisco de Vitoria aretoa.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:05

Jaialdia azaroaren 16an egingo da, Europa Biltzar Jauregian eta hainbat emanaldiz gozatzeko aukera izango da, hala nola Urko eta Gorka Knörr kantautoreak, eta Mulixka Dantza Taldea

Vital Fundazioak eta Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak elkartasun-kontzertua egingo dute azaroaren 16an, gaixotasun horren aurkako ikerketa bultzatzen jarraitzeko dirua biltzeko helburuz. Europa Biltzar Jauregian izango da, eta hainbat emanaldiz gozatzeko aukera izango da, hala nola, Urko eta Gorka Knörr kantautoreak, Mulixka Dantza Taldea eta Udal Musika Banda.

Minbiziaren aurkako musika’ elkartasun-jaialdia azaroaren 16an izango da, 20:00etatik aurrera, Arabako hiriburuko Europa Biltzar Jauregiko Olarizu aretoan. Estíbaliz Ruiz de Azúa kazetari eta AECC Arabaren laguntzaileak aurkeztuko du hitzordu hori eta dohainik hartuko dute parte José Antonio Larrañaga, Urko eta Gorka Knörr kantautoreak, Mulixka Dantza Taldeak eta Vitoria-Gasteizko Udal Musika Bandak.

Jaialdiak, ondo pasatzeko hitzordua izateaz gain, minbiziaren aurkako borrokarako ikerketa-proiektuak finantzatzen jarraitzeko diru-bilketa du helburu nagusi. Sarrerek edo elkartasun-dohaintzek 15 euroko prezioa dute eta Vital Fundazioaren egoitzan eros daitezke (Kordoi Etxea), La Unión (Plaza Berria), Txiki (Sancho El Sabio kalea) eta Lorea (Jesús Guridi kalea) tabernetan, eta AECC Arabaren egoitzan (Arkupe plaza 1, sarrera Sofia Erreginaren hiribidetik). Online ere eros daitezke www.ticketea.com webgunean. Bildutako diru guzti-guztia bideratuko da ikerketara.

PROGRAMA

Mulixka Dantza Taldea

Agurra

Gorka Knörr

Nik nahi dudana

Kantu ixila

We shall overcome

Boing per tu (zutaz zoro)

Gerra batera goaz

Morts pour la Patrie

Loreak udan

L´Estaca

Mulixka Dantza Taldea eta Gorka Knörr

Andui

Vitoria-Gasteizko Udal Banda

El Caserio, Preludio del Acto II. Jesus Guridi

Vitoria-Gasteiz Udal banda eta Urko

Nere maitiarentzat

Azken Txanpa

Agur Euskal Herriari

Quisiera ser Alcalde

Sagastira

Angela Maitia (pianoa eta ahotsa baino ez)

Kaia barrenian

Kaioen amodioa (pianoa eta ahotsa baino ez)

Donostiako Hiru Damatxo

Amara 35

Peio Joxepe

Guk Euskaraz

Maite, maite, maitia

Urko, Vitoria-Gasteizko Udal Banda eta Gorka Knörr

Ameriketara joan nintzan

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:39

Gauekoak programak eta Luis Aranburu Udal Musika Eskolak “Akustika Musika Eskolan” bigarren kontzertu-zikloa aurkeztu dute gaur, eskolan bertan azaroaren 11tik abenduaren 2ra arte egingo dena.

 

Eskolako zuzendari Paco Galvek eta Gauekoak programaren ekipoko zuzendari Odei Catalánek aurkeztu dute gaur prentsaurrekoan.

Zikloa iaz lehen aldiz erakunde bien artean sinatu zen Hitzarmenaren bidez egingo da; hitzarmen horri esker koordinazio eta lankidetza harremanak ezarri ahalko dira gazteekin lotutako sentsibilizazio, hezkuntza, ezaguera, prestakuntza, zabalkuntza eta herritarren parte hartzearen alorretan, musika hezkuntzarekin eta musikarekin ahaleginak batuz.

Kontzertuetan emakumeak eta bertako artistak izango dira protagonista, eta gazteek, emakumeek eta euskarak musikan duten zeregina nabarmenduko da. Hona hemen egitaraua:

 

Azaroak 11à Mushkum

Azaroak 18à Eneritz Furyak

Azaroak 25à MICE

Abenduak 03 à Libe

Kontzertu guztiak Musika Eskolako aretoan izango dira, 19:30ean.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , , , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:20

 

 

 

 

 

 

Gorka Urtaran Audioa 

Barruko espazioak berregokitzea aurreikusten du Erdialdeko Masterplaneko proiektuak, aparkalekua jarriz lehen eta bigarren solairuetan, eta beheko solairua erabilera tertziarioko espazioetarako utzita 

 

Eduardo Dato kalearen, Araba Jeneralaren kalearen eta San Prudentzio kalearen arteko etxadia berrantolatzeko obrak bisitatu dituzte gauz goizean Gasteizko alkate Gorka Urtaranek eta Hirigintzako zinegotzi Itziar Gonzalok. Adrián Lasquibar arkitektoak lagunduta, lehen faseko obrak martxa onean doazela egiaztatu du alkateak. Barruko espazioen banaketa berrirako prestakuntza-lanak ikusi dituzte. Duela gutxi arte merkataritza- eta ostalaritza-lokalak ziren bertan, baita igerileku zahar batzuk eta irteera Alaba Jeneralaren kalera zuten garaje-zerbitzuak ere.

Maiatzean eman zuen Hirigintza Sailak etxadi barruko espazioak berrantolatzeko proiekturako eraikuntza-lizentzia. Lehenago, urtarrilean, eraikuntzak eraisteko lizentzia emana zuen. Ordudanik, proiektuaren sustatzaileek, aurreikusitako obra-planaren arabera, hainbat egitura eraitsi dituzte, eta ahalegin berezia egin dute zutabeak sendotzeko eta San Prudentzio kaleko eraikin partikularrei eusten dieten egiturak hobetzeko.

Erdialdeko etxadi horretako proiektuaren gisakoen garrantzia nabarmendu du Gorka Urtaranek, “bat baitatoz gure ereduarekin, zein baita espazio publikoak berpiztea, erabiltzen ez diren eraikinak berrerabili eta birgaitzea, eta  merkataritza eta ostalaritza biziberritzea. Erabiltzen ez diren eraikinak eta lokalak berreskuratu nahi dira, hiriko bizitza kolektiboa dinamizatzeko. Hori baita proiektu hau barne hartzen duen Erdialdeko Masterplanaren helburua.”

Gasteizko erdigunea birgaitu, biziberritu eta berpizteko 20 ekintzatik gora biltzen ditu Erdialdeko Masterplanak, udal gobernuak agintaldiaren hasieran egindako diagnostikoari erantzute aldera. Krisi ekonomikoa, enpresak eta erakundeak beste leku batzuetara aldatzea, bizitegietarako gune berriak sortzea eta beste faktore batzuk direla eta, hiri sendotuak erritmoa galdu zuen lehen zuen jarduera ekonomikoaren eta okupazioaren aldean. Lursail hutsak, eta erabili gabeko eraikinak eta lokalak erdialdeko paisaiaren zati bihurtzen ari ziren, eta, hortaz, “beste garai batzuetako pultsua berreskuratu nahi zuen, ikusmolde berri batean oinarriturik, egokitzapen-hirigintzan, zeinek garai berrietako beharrei erantzuten baitie, erabiltzen ez diren baliabideak modu malguagoan aprobetxatzeko”, nabarmendu du Urtaran alkateak.

Plan horren ardatzetako bat hori da hain zuzen ere, eraikinak berrerabili eta birgaitzea, gaur egun erabiltzen ez diren higiezin ugari berreskuratzeko hiriarentzat. Jarduera ekonomikoak, etxebizitzak edo administrazioa hartu izan dituzten eraikinak dira, denborarekin hutsik geratuak. Udalak, jabeekin batera, eraikin horiei bizitza berria eman nahi die, hondamena geldiarazteko, eta erabiltzeko aukera berriak emanez, haien ingurua eraldatzeko motor izan daitezen. Helburu horrekin batera, Masterplanaren beste ardatzetako bat baita merkataritza eta ostalaritza biziberritzea, sektoreko enpresekin adostutako hirigintza-jarduerak eta merkataritza-politikak abian jarriz, hirugarren sektorea funtsezkoa izanik erdialderako. Bi helburu horiek gidatzen dute Gasteiz erdialdeko etxadi hori berrantolatzeko ekintza.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:38

 

 

 

 

 

 

 

Gasteizko Maratoi Erdiak 41. edizioa beteko du abenduaren 16an; ohi bezala, Arabako Atletismo Federazioak antolatuko du, Gasteizko Udalaren laguntza eta babesarekin.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok, Arabako Atletismo Federazioko lehendakari Andrés Sánchez Sánchezek, Federazioko arduradun tekniko Mikel García Zurbanok eta lasterketaren babesle den Euskadiko Kutxako arduradun Kepa Koldo Ortiz de Urbinak aurkeztu dute gaur prentsaurrekoan.

Ibilbidea iazko bera izango da: irteera A-3102 errepidean izango da, Lasarteko ateko zuzenean, eta helmuga, Mendizorrotzeko aparkalekuko zuzenean. Mendizorrotzeko kiroldegian egingo zaie harrera lasterkariei.

Ohi bezala, Txikien lasterketa solidarioa izango da.

Federatuen lasterketa eta lasterketa herrikoia 10:30ean hasiko dira, Lasarteko atetik; umeen lasterketa, berriz, Mendizorrotzeko kirol esparruko atletismo-pistatik, 10:45ean.

Informazio gehiago hemen: www.mediamaratonvitoriagasteiz.com.

Share