Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  8 urtarrila 2019 11:04

82 urteko pertsona bati ordularia lapurtu zioten atzo, besarkadaren metodoa erabiliz. Gertaerak San Martin auzoan izan ziren, pertsona hori bizi den komunitatearen atarian, emakume bat hurbildu zitzaionean. Elkarrizketa labur bat izan ondoren, pertsona susmagarriak alde egin zuen bertatik. Biktima etxera iritsi zenean, ordularia lapurtu ziotela ohartu zen.

Udaltzaingoaren agenteek 27 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, atxilotzeko eta Gasteizko Epaitegian aurkezteko errekisitoria judizial bat baitzeukan gainean. Hura autobus-geltokian topatu ondoren, identifikatu egin zuten udaltzainek, eta ikusi zuten agindua oraindik indarrean zegoela eta, ondorioz, agindua betearazi zuten. Guardiako Epaitegian izapide egokiak bete ondoren, epailearen esku geratu zen atxilotua.

Auto batek oinezko bat harrapatu zuen

Atzo, 15:00ak baino lehentxeago, Iruña-Veleia etorbidean auto batek harrapatuta pertsona batek izandako istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da argiketa-talde bat. Istripu horretan 33 urteko oinezko bat zaurituta geratu zen eta Txagorritxu Ospitalera eraman behar izan zuten.

Udaltzaingoak beste 10 trafiko-istriputan esku hartu zuen, nahiz ez zen inor zauritu eta ez zen inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik; 21 salaketa izapidetu zituzten eta polizia judizialak 9 jarduera burutu zituen.

 

Share