Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  11 urtarrila 2019 12:34

Atzo, 17:30ak aldera, Zadorra hiribideko oinezkoen pasabide batean, auto batek 78 urteko oinezko bat harrapatu izanaren nondik norakoak ikertzen ari da argiketa-talde bat. Bertara hurbildutako larrialdi-zerbitzuek arreta egin zioten, eta gero, Santiago Ospitalera eraman zuten; bertan ospitaleratuta geratu zen. Autoaren gidariari alkoholemia-probak egin zizkioten eta emaitza negatiboa eman zuen.

Udaltzainek beste 17 trafiko-istriputan esku hartu zuten atzo, nahiz ez zen inor zauritu eta ez zen inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik. Horrez gain, 24 salaketa izapidetu eta polizia judizialak 9 jarduera egin zituen.

Karbono-monoxidoagatik intoxikatuta

Bart gauean Aiztogile kalean dagoen etxebizitza batean, senar-emazte batzuei eta haien alabari arreta egin behar izan diete karbono-dioxidoarekin intoxikatu direlako. Anbulantzia batek egin die arreta hiru pertsona horiei, eta gero Santiago Ospitalera eraman dituzte.

Suhiltzaileek 2:30etan jaso zuten Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren ohartarazpena, eta beren ustez, gertaera horren hipotesirik sinesgarriena, etxean dauzkaten butano-erregailuetakoren batean ihesaldiren bat gertatu izana da. Leku horretara hurbildutako SPEISeko langileek etxebizitza egurastu zuten, esplosimetroarekin egindako neurketek CO maila baxuak eman arte.

Share