Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  15 urtarrila 2019 12:07

Udaltzaingoaren agenteek 31 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, bilatzeko, atxilotzeko eta epailearen aurrean aurkezteko errekisitoria judizial bat baitzeukan gainean.

092 zenbakira egindako dei batek jakinarazi zuen gizonezko batek laguntza eskatu ziola herritar bati Izarbenta kalean, antza eraso bat jasan berri zuelako. Patruila bat toki horretara joan zen eta, biktima identifikatu zutenean, egiaztatu zuten indarrean zeukala epailearen agindu hori, eta horrexegatik, agindua betetzeari ekin zioten. Izandako lesio horiengatik erietxean artatu ondoren epailearen esku utzi zuten.

Atzo Udaltzainek esku hartu zuten hamahiru trafiko-istripuetatik bitan hiru pertsona zauritu ziren.

Atzo arratsaldeko lehen orduan istripu anizkoitz bat gertatu zen Domingo Beltrán kalean, eta bertan, lau ibilgailu nahastuta izan ziren. Talkaren ondorioz, gidarietako bat –44 urteko emakumea– zaurituta geratu zen, eta larrialdi-zerbitzuek bertan artatu ondoren, Txagorritxu Ospitalera eraman zuten; osasun-zentro horretara 37 urteko beste emakume gidari bat eraman zuten, protokoloari jarraiki, haurdun zegoelako.

19 urteko moto-gidari bat zauritu zen beste istripu batean, Wellington Dukearen eta Euskal Herria bulebarraren arteko biribilgunean barrena zihoala. Lurrera erori zen bortizki galgatu ondoren, aurretik zihoan autoak ere galga zanpatu zuelako. Jasandako lesioen ondorioz anbulantzian eraman behar izan zuten Santiago Ospitalera.

Trafiko-eztabaida

Udaltzaingoa izapidetzen ari den argiketa batean 45 urteko gizonezko bat ikertzen ari dira, bide-segurtasunaren aurkako bi delitu egiteagatik: edari alkoholdunen eraginpean eta baimenik gabe gidatzea.

Gidari hori trafiko-eztabaida batean nahastuta ibilia zen Nafarroako Errege-Erreginak eta Fernán González kaleen arteko bidegurutzean. Leku horretatik joan egin zen arren, patruila batek handik pixka batera aurkitu zuen, edari alkoholdunen eraginpean zegoela erakusten zuten zantzu nabarmenekin. Alkoholemia-probetan emaitza positiboa eman zuen eta, gainera, ikusi zuten baimenik gabe gidatzen ari zela; horren ondorioz, izapideak abiarazi zizkioten Guardiako Epaitegian.

Atzoko egun osoan barrena, Udaltzaingoak 24 salaketa izapidetu zituen eta polizia judizialak 8 jarduera burutu zituen.

Suhiltzaileak

Suhiltzaileek esku-hartze bat burutu zuten atzo, Donostia kalean paperontzi batean piztutako sua itzaltzeko.

Paraguai kaleko merkataritza-lokal batera ere joan ziren, intrusioen aurkako sistema batek ateratako ke teknikoak sute bat gertatzen ari zela susmarazi baitzuen hasiera batean. SPEISeko lankideak establezimendu hori egurastera mugatu ziren.

 

Share