Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  18 urtarrila 2019 11:43

14 urteko neskato bat larriki zauritu da gaur goizean, ibilgailu batek harrapatu baitu Nazio Batuen Hiribidean. Istripua 8:10ak aldera gertatu da, Bastida kalera joateko bidegurutzearen ondoko oinezkoentzako pasabidean.

Zainketa Intentsiboetako Unitate mugikor batek Santiago Ospitalera eraman du neska adingabea. Gidariak, 36 urteko gizonezko batek, negatibo eman du alkoholemia-proban eta positibo eman du THC proban (Cannabis).

Beste istripu batzuk

27 urteko txirrindulari bat eta 46 urteko gidari bat zauritu ziren atzo trafiko-istripuetan.

Lehen istripua Zaramaga kaleko bidegorri batean gertatu zen, merkataritza-zentro bateko parkingetik irteten ari zen auto batek 27 urteko txirrindularia harrapatu eta lurrera bota baitzuen, hainbat lesio eraginez. Anbulantzia batek artatu eta Txagorritxu Ospitalera eraman zuen.

Argiketa-talde bat bigarren istripu baten nondik norakoak ikertzen ari da; istripu horretan talka egin zuten bi autok Gamarrako Atean. Autoetako bateko gidaria, 46 urteko gizonezkoa, Santiago Ospitalera eraman zuten.

Udaltzainek beste 2 trafiko-istriputan esku hartu zuten atzo, nahiz ez zen inor zauritu eta ez zen inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik. Horrez gain, 11 salaketa izapidetu eta polizia judizialak 8 jarduera egin zituen.

 

Share