Prentsa Oharren banner

Olarizuko hiribidean okupatuta dauden etxebizitzak eraisteko proiektua idazteko lehiaketa deitu du Udalak

21 Zabalgunearen kontseiluak gaur onartu du Olarizu hiribidean okupatuta dauden etxebizitzak eraisteko proiektua idazteko lehiaketa deitzea. Proiektuak 50.000 euroko aurrekontua izango du, eta bi hilabeteko epea ezarri da hasierako dokumentua berrikusteko bidaltzeko.

 

Berriki egindako kontseilu batean udal sozietateak etxebizitza horiek eraistea onartu zuen, EAJ-PNV, PSE-EE eta PP taldeen aldeko botoekin; konpromiso hori hartu baitzuen alkateak martxoan auzokoekin egindako bileran.

Orduan, dagoeneko honela zioen alkateak “lazgarria da okupak etxe hauek zer egoeratan uzten ari diren ikustea eta ez dugu onartuko gainbehera honekin jarrai dezaten. Hiriko legez kanpoko okupazioen aurka ekiten jarraituko dugu, okupazioak atzeman ahala salatzen, okupak irtenarazten eta etxebizitzak berriz okupatzea ekiditeko neurriak hartzen”.

Share