Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Erakunde Adierazpenak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  14 maiatza 2019 13:53

Gorka Urtaran alkatearen adierazpenak

  1. Gasteizko Udalak elkartasuna eta maitasuna adierazi nahi dizkio Pilarren familiari, igandean Aranbizkarra auzoan erasoa jasan zuen pertsona gaur goizean hil baita.

 

  1. Gasteizko Udalak irmotasunez gaitzesten du udalerrian gerta daitekeen eraso edo delitu oro.

 

  1. Gasteizko Udala guztiz prest dago Udaltzaingoak Ertzaintzari laguntza ematen jarrai dezan, gertaerak argitu eta erantzuleak atxilotzeko, egindakoagatik dagokien zigorra jaso dezaten.

 

  1. Udalak bost minutuko elkarretaratze batera deitu ditu herritarrak; bihar, maiatzak 15, izango da, 12:45ean, Urrezko Zeledonen plazan (Postetxearen aurrean).
Share