Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  14 maiatza 2019 17:43

Udalak, horretarako sortutako hiru bideoren bidez, ongi etorria emango die Euroligako Lauko Finala dela eta hiria bisitatuko duten guztiei. Udalbatzak Turkiako Fenerbahce eta Anadolou Efes taldeen, Moskuko CSKAren eta Real Madriden jarraitzaileen neurrira egindako ikus entzunezko piezak plazaratu ditu bere sare sozialen bidez. Aurten Udala sustatzen ari den #VGBasketCapital kanpainaren barruan sartuta dago ekimen berri hori.

Bideoetan Gasteizko bi pertsona ageri dira, eta ongi etorria ematen die bisitariei era umoretsu eta dibertigarrian. Bi pieza gaztelaniaz dira, eta bestea, euskaraz. Turismoarekin eta gastronomiarekin lotura duten gomendio eta proposamenak sartu dira bideoetan; aste honetan Arabako hiriburura etorriko direnentzat interesekoa izan daitekeen informazioa, alegia. Azpitituluak dituzte turkieraz eta errusieraz, helburua herrialde horietako klubetako zaleek ulertu ahal izatea baita. Minutu eta erdiko iraupena dute gutxi gorabehera.

#VGBasketCapital kanpainan hainbat ekimen gogoangarri egin dira dagoeneko: Udaletxeko fatxadan esekita dagoen atzera kontagailua (zeina 00.00.00ra helduko den datorren ostiralean); tamaina handiko baloi bat jartzea Dato kalearen eta San Prudentzio kalearen arteko izkinan; mila baloi banatzea Gasteizko saskibaloi harrobia osatzen dutenen artean; binilo apaingarriak jartzea paperontzien inguruan “Saskiratu hiri Green baten alde” lemarekin; pastelgileen elkartekoekin elkarlanean txokolatezko baloitxoak sortzea; ‘Basket Capital’ bufandak ateratzea saskibaloiko Erreginaren Koparako; Arabako saskibaloiaren munduan aitzindariak izan direnei harrera egitea; kartelak eta banderak ipintzea espazio publikoan eta TUVISAko autobusetan… Hiri osoa irrikitan dago asteburuko ekitaldia hasteko.

Hemen daude bideoak:

https://youtu.be/UvP9EuzUg2U

 

https://youtu.be/XeVMQ8ZwKvk

 

https://youtu.be/I2HVzu9FNVk

 

Share