Prentsa Oharren banner

Hamalau istripu zauriturik gabe

Udaltzainek hamalau trafiko-istriputan esku hartu zuten atzo, nahiz ez zen zauriturik izan eta ez zen inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituengatik. Horrez gain, 22 salaketa izapidetu eta polizia judizialaren 11 jarduera egin zituzten.

Suhiltzaileek dei bat jaso zuten atzo, Paraguai kaleko etxebizitza bateko leihotik ke ugari ateratzen ari zela jakinaraziz. Suhiltzaileak bertara joan eta ikusi zuten erretzen ari zen eltze batek sortzen zuela kea. Sua ordurako itzalia zegoen, eta beraz, erkidegoko eskailera egurasten aritu ziren.

Share