Prentsa Oharren banner

Senideek, erakundeek eta herritarrek omenaldia egin diote Aranbizkarrean erasoa jasan ondoren hil zen emakumeari

Alkateak ikerketan laguntzeko eskatu die herritarrei, erantzuleak atxilotzea lortzearren

Gaur eguerdian, elkarretaratzea egin da Pilar Anguloren heriotza gaitzesteko, Urrezko Zeledonen plazan; izan ere, joan den igandean Aranbizkarrean erasoa jasan zuen emakumea atzo hil zen. Udalak haren omenez deitutako ekitaldian senitartekoek, erakundeek eta herritarrek hartu dute parte, eta samina adierazi dute gertatutakoagatik.

Bost minutuko elkarretaratze isila bukatu ondoren, Gorka Urtaran alkateak ikerketan laguntzeko eskatu die herritarrei, gertakariak argitu eta erantzuleak atxilotzea lortzearren. “Ahal den guztia egin behar da, herritarren laguntzak eta poliziaren lanak ahalbidetuko dezaten justizia irmoa izatea, gaur herritarrak izan diren bezain irmoa”, adierazi du.  Antzeko iritzia adierazi dute Pilarren lehengusuek, erasotzaileak lehenbailehen atxilotu ditzaten espero baitute.

Share