Prentsa Oharren banner

Udalak mila baloi banatu ditu Mendizorrotzeko “Basket Capital” baloi-festan

Klub guztietako 600 haurrek baino gehiagok aldarrikatu dute saskibaloiarekiko beren pasioa ekitaldian

Gaur arratsaldean ‘Basket Capital’ baloi-festa egin dute Mendizorrotzako kiroldegian, bi aste eskas falta direla Arabako hiriburuan Saskibaloiko Euroligako Lauko Finala egiteko. Ekimena VG Basket Capital kanpainaren barruan dago, eta 600 haurretik gora hurreratu dira;, haiekin batera, haien entrenatzaileak, gurasoak eta parte hartu duten klubetako arduradunak ere bazeuden. Guztira, 1.300 pertsona baino gehiago.

Guztira, “Vitoria-Gasteiz!” marka eta “VG Basket Capital” logoa dituzten 1.000 baloi eman dizkie Udalak ekitaldian parte hartu dutenei. Gainera, Oihan Vega DJaren animazioa izan dute, eta baloiekin boteka jardun dute Queen taldearen “We will rock you” kantaren eta San Prudentzioko danborradaren doinuari jarraitzeko.

 

Gorka Urtaran alkateak eskerrak eman dizkio “Gasteizko eta Arabako saskibaloiko harrobi osoari”, “funtsezkoa baita erreferente izan gaitezen saskibaloiaren esparruan, Estatuan, Europan zein munduan”. “Gasteizen saskibaloiarekiko pasioak hazten jarrai dezan entrenamendu bakoitzean eta partida bakoitzean jartzen dituzuen ahaleginari, lanari eta gogoari esker gara saskibaloiaren hiriburua”, esan die. Alkatearekin batera, Kiroleko zinegotzi Estibaliz Canto, ahaldun nagusiorde Pilar García de Salazar, Arabako Saskibaloi federazioko lehendakari Luismi Corresek eta zenbait kluben eta talderen ordezkariek (Saski Baskonia, Araski, Sáenz Horeca Araberri eta Zuzenak, besteak beste) ere hartu dute parte.

Share