Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  16 maiatza 2019 13:23

Udaltzaingoaren Agenteek 34 urteko emakume bat atxilotu zuten atzo, arma zuri batez mehatxu egin eta eraso egiten ahalegindu izanaren delituengatik.

092 zenbakira egindako dei batek ohartarazi zuen, arratsaldeko seiak baino minutu batzuk lehenago, eztabaida gogor bat gertatzen ari zela Alava Jeneralaren kaleko etxebizitza batean. Udaltzain batzuk leku horretara joan ziren, eta han, elkarrizketa bat izan zuten barrualdean aurkitzen ziren pertsonekin. Antza denez, emakumeak pisukide batekin eztabaidatu, hari mehatxu egin eta labana batez eraso egiten saiatu zen, eta horrexegatik, atxilotu egin zuten eta, Guardiako Epaitegian izapide egokiak egin ondoren, aske utzi zuten.

Bi pertsona zauritu dira istripuetan

Atzo, Txile kalearen eta Gasteiz hiribidearen arteko elkargunean gertatutako istripu baten nondik norakoak ikertzen ari da argiketa-talde bat; istripu horretan auto bat eta bizikleta bat nahastuta daude, eta bizikletaren gidaria, 37 urteko emakumea, zaurituta geratu zen. Gertaerak izan ziren tokian larrialdiko zerbitzuek artatu bazuten ere, ez zuten osasun-zentro batera eraman beharrik izan.

Arriagako Atea kalearen eta Luis Olariaga kalearen arteko bidegurutzean talka baten ondorioz izandako beste istripu bat ere ikertzen ari dira; nahastutako bi gidarietako bat, 32 urteko gizonezkoa, zaurituta geratu zen eta anbulantzian eraman zuten Txagorritxu Ospitalera.

Udaltzainek atzo beste 14 trafiko-istriputan esku hartu zuten, nahiz ez zen zauriturik izan, eta 2 gidari ikertzen ari dira gida-baimenik gabe gidatzeagatik: 23 urteko mutil gazte bat, Antonio Machado kalean geldiarazia, eta 32 urteko emakume bat, Ortiz de Zarate kalean mutiloi baten aurka talka egitean izandako trafiko-istripuan nahastua.

Atzo 14 salaketa izapidetu ziren eta polizia judizialaren 7 jarduera egin zituzten.

Sastrakadi batek su hartu du

Suhiltzaileek dei bat jaso zuten atzo, Zabalganako Juan Gris plazan sastrakadi bat suak hartuta zegoela jakinarazteko. Udaltzainek su-itzalgailu batez itzali zuten sua eta SPEISeko langileek inguru hori guztia freskatu zuten.

Share