Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  22 maiatza 2019 13:25

 

Liburu Saltzaileen Elkartearekiko hitzarmena 6.000 eurotik 20.000 eurora handitu izanak egin du posible azoka formatu berrian antolatzea

Liburu Azoka tradizionala maiatzaren 24tik (ostirala) ekainaren 2ra (igandea) bitartean egingo da Gasteizen. Normalean Liburuaren Egunaren inguruan (apirilaren 23a) antolatu ohi den arren, aurten, oporrak zirela eta, ezin izan da hala egin, eta datak desberdinak izateaz gain, formatua ere aldatu egin da: asteburu bat irautetik hamar eguneko iraupena izatera igaroko da.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol zinegotzi Estibaliz Cantok; Euskara, Kutura eta Kirol diputatu Igone Martinez de Lunak; Vital Fundazioko zuzendari Axier Urrestik, eta liburu saltzaileen gremioko ordezkari Ane Agirregomezkortak aurkeztu dute gaur prentsaurrekoan.

Cantok, formatua handitzeari dagokionean, ziurtatu du “liburu-salatzaileen gremiokoek azoka hobetzeko duten ardurari esker izan dela posible aldaketa egitea, baina baita instituzioek emandako bultzadari esker ere”. Izan ere, aurten udal-ekarpena 6.000 eurokoa izatetik 20.000 eurokoa izatera igaro da aurrekontu-aldaketa bati esker, eta “horrek ahalbidetu du bultzada hori ematea”.

Azokak sei stand izango ditu eta Urrezko Zeledonen plazan jarriko dute.

Share