Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  24 maiatza 2019 13:45

Valladolid, Andaluzia eta Madril kaleetako argiteria publikoa hobetuko du Gasteizko Udalak, 223 luminaria berrirekin. 103.989,82 euroko inbertsioa ekarriko du berekin Urtaranen gobernuak Tokiko Gobernu Batzarrean onetsi duen esku-hartzeak. Argiteria publikoa modernizatzea da helburua, energia-eraginkortasunerako neurriak ezartzea eta LED teknologiako argiak jartzea

Era horretako beste esku-hartze batzuetan bezala, LED teknologiko luminariak instalatuko dira, orain artekoak baino eraginkorragoak izaki. Energia-kontsumoa murrizteko aukera ematen du horrek —kontsumo elektrikoa (kWh) eta atmosferara egiten diren CO2 emisioak—, eta argiteria publikoaren energia-eraginkortasunaren araudiarekin bat datozen argiztapen- eta uniformetasun-mailak lortzekoa. Gainera, orain dauden argiek eragiten duten itsutzea eta argi-kutsadura ekidin nahi dira, baita mantentze-kostuak gutxitu ere, luminaria horien bizitza baliagarria konbentzionalena baino askoz luzeagoa baita. A energia-kalifikazioa lortuko da berrikuntzaren ondoren

Espazio Publikoaren Zerbitzuaren arabera, urtean 21.586 euroko aurrezpena egingo da jarduera horren ondorioz. Kontsumitzen den energiak ere behera egingo du, 166.046 kWh urtean. Inbertsioa lau urtean amortizatzea aurreikusten da.

Share