Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  24 maiatza 2019 13:58

 

Guztira, Udalak 1.000 metro karratuko azaleran jardungo du, Frantzia eta Santiago kaleetako zatiak barne

OSPITALE PLAZAKO DOSSIERRA

Gasteizko Udalak Ospitale plaza eraldatuko du, horretarako 422.690,69 euroko (BEZa barne) inbertsioa eginda. Urtaranen gobernuak bultzatutako esku-hartzea “Vitoria-Gasteiz Hobetuz” izeneko partaidetza-prozesuaren fruitua izan da, eta aipatu plaza modernizatzea eta hobetzea ekarriko du. Udalak plazaren 650 metro karratuko azaleran jardungo du, bai eta Frantzia klaseko 120 metro karratutan eta Santiago kaleko 200 metro karratutan ere. Gaur goizeko bileran onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak lan horien kontratazio-dosierra, zeinak lau hilabeteko gauzatze-epea izango duen.

Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailak diseinatutako proiektuak hainbat helburu izango ditu: “zoladura eta hiri-altzariak aldatuz jarduketa egingo den gunearen erakargarritasuna eta estetika hobetzea, espazioa berrantolatuz oinezkoentzat irisgarriago bihurtzea, eta egoera txarrean dauden azpiegiturak –argiztapena, hornikuntza eta drainatzea– berriztatzea”, azaldu du Gorka Urtaran alkateak.  Ezkutatuta egotetik alboko kaleen maila berean egotera igaroko da, eta hala, jendea elkartzeko eta denbora pasatzeko gune atsegin bihurtuko.

Izan ere, plaza berriak 90ºko plaza zirkularra osatuko du. Kurba horren erdia Frantzia kalearen mailan egongo da. Santiago kaletik hurbil dagoen inguruan, berriz, plaza eta kalearen arteko garaiera aldeari irtenbidea emateko eskailerak jarriko dira. Gainera, plazaren muga gisa 14 eta 17 metroko bi banku luze jarriko dira, bertaratzen direnek atseden hartzeko. Gaur egun Ospitale plaza Frantzia eta Santiago kaleengandik bereizteko dauden hormak kendu egingo dira.

Udalak plazako lurra goitik behera aldatzeko helburua ere badu. Jarriko den zoladurak granitozko lauza horiak izango ditu erdigunean. Eraikinen eta plazaren artean, granitozko lauza grisak ipiniko dira. Estetika aldetik, Andre Maria Zuriaren plaza, Santa Barbara plaza eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroaren ingurua ekarriko ditu gogora. Errege ateak etorkizunean izango duen itxura ere horien antzekoa izango da.

Udal gobernuak espazio publikoan sustatu dituen beste esku-hartze batzuetan bezala, eraberritze-lanak argiztapena aldatzeko ere aprobetxatuko dira. Ildo horretan, argiztapen-puntu bakarra jarriko da, led lanparak txertatuta izango dituzten sei proiektatzailerekin. AMVISAk, berriz, drainatzea eta saneamendua berritzeko beharrezkoa lanak egingo ditu.

Espazio Publikoaren Zerbitzuak zuhaitzak landatzeko asmo ere badu –Celtis Australis motakoak–, eta lekuz aldatuko du iturri apaingarria. Iturria zaharberritu ere egingo da. Hamar metrotako altuera hartuko dute eta itzala emango dute, plazaren perimetroan egongo direlako. Hori bai, etxebizitzetatik urrun.

Santiago kaleko plaza ukitzen duen espaloia berrituko da, eta, horrez gain, Vitoria-Gasteiz modeloko sei aparkaleku jartzea erabaki da, hondakinen kontainerren alboan. Frantzia kalean, plaza ukitzen duen espaloia berritzea da asmoa.

Share