Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  24 maiatza 2019 12:01

Udal gobernuak gaur onetsi du Sidalava, Asajer eta Afaraba bertako kolektiboen programak diruz laguntzea, eta, horrenbestez, lankidetza-hitzarmenak sinatuko ditu elkarte horiekin 2019an beren jarduerak garatzen laguntzeko.

Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailak 23.000 €-ko dirulaguntza emango dio Hiesaren aurkako Arabako Herritarren Batzordeari, herritar orori zuzenduta GIB/HIESaren eta sexu bidezko beste infekzio batzuen aurkako prebentzio programa burutzeko.

Honakoak dira diruz lagunduko diren jarduerak:

  • Kontsulta eta informazio zerbitzua, telefonoz, aurrez aurre eta online.
  • Prebentziorako materiala banatzea.
  • GIB/IHESa eta sifilia atzemateko proba azkarrak.
  • Prebentzio eta akonpainamendu zerbitzua.
  • Ekimen publikoak: Hiesaren aurkako Borrokaren Mundu Eguna, GIBaren probaren eguna, etab.

Bestalde, Alzheimer eta bestelako buruko gaitzak dituztenen senitartekoen eta lagunen elkartearekiko (AFARABA) lankidetza-hitzarmena sinatzeari ere oniritzia eman dio Udal gobernuak. Hitzarmen horren bidez, 3.959,70 €-ko laguntza emango zaio Afarabari, “Zurekin” boluntario-programa gara dezan. Programa horren helburua boluntarioak erakartzeko jarduerak antolatzen da, dementzia duten eta babes nahikorik ez duten pertsonei lagun egin diezaieten, gaixotasun hori duten pertsonei beren etxeetan edo ospitalean lagun egin eta entretenitu ditzaten, eta senideei babes eta atsedenaldia ekar diezaieten.

Hitzarmena Asajer elkartearekin

Azkenik, Gasteizko Udalak 29.300 €-ko laguntza emango dio Errehabilitazioan ari diren Arabako Jokalarien elkarteari (ASAJER), ume, nerabe eta gazteei zuzenduriko zorizko joko eta teknologia berrien inguruko “On line zurekin” aholkularitza zerbitzua gara dezan.

 

Share