Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  30 maiatza 2019 08:45

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok, Udal Bandaren zuzendari Hilario Extremianak eta  zuzendariondoko Iker Olazabalek “Aire zabaleko musika” zikloaren hirugarren edizioa aurkeztu dute gaur prentsaurrekoan; orotara 10 emanaldi izango dira, maiatzaren 31ko 19:00etan Arka plazan hasita eta urriaren 12an Pilar auzoan bukatuta.

Cantok nabarmendu duenez, “Bandaren helburu kolektiboetako bat musika kalera eta hiriko txoko guztietara zabaltzea da, herritarrak zaletu daitezen, haien adina edozein delarik; horregatik, gure ustez asmatu egin da emanaldi guztiak, tradizionalak zein berrikuntzak, ziklo batean bilduta, batasun zentzua ematen baitio”.

Zikloaren dosierra eransten da.

Aipatutako zikloaren barruko 10 kontzertuez gain, Bandak beste hiru emanalditan hartuko du parte, egun hauetan:

  • “El hombre armado: una misa para la paz”, Manuel Iradier abesbatzarekin; ekainaren 9an, Sortzez Garbiaren katedralean.
  • Udaberria musika eskolaren 25. urteurrena; ekainaren 16an, Principal antzokian.
  • Kontzertua MAP hirukotearekin, zeinak bere musika moldatu baitu bandarekin batera jotzeko; uztailaren 17an, Mendizorrotzean, Jazzaldiaren barruan.

Informazio gehiago: www.vitoria-gasteiz.org/banda

 

 

Share