Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  20 iraila 2019 20:43

Familientzako gaueko bigarren bizikleta-martxa egin da Gasteizen, Mugikortasunaren Europako Astearen barruan. Familiek zazpi kilometrotik gora egin dute, bizikleta garraiobide gisa aldarrikatzeko eta iluntzen duenean argiak eta elementu islatzaileak erabili behar direla gogoratzeko. Ehunka pertsona elkartu dira.

Ziklistak Floridako kioskotik abiatu dira, 20:00etan, eta leku hauetan zehar ibili dira: Floridako kioskoa – Senda ibilbidea – Frai Francisco ibilbidea – Cervantes ibilbidea – Rosalía de Castro- Fontetxako Gaztelua – Pedro Asua – Adriano VI.a – Ramiro Maeztu – Domingo Beltran – Andre Maria Zuriaren Koroatzea – Arriagako atea – Errementari kalea – Andre Maria Zuriaren plaza – Mateo Moraza – Olagibel – Herrandarren kalea – Arana – San Ildefontso – San Bizente Paulekoa – Barnekale Berria – San Frantzisko – Aihotz plaza.

 

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   17:00

Prentsaurrekoa. ‘Piazzola Tango’ kontzertua aurkeztea

Parte hartzaileak. Udal Musika Bandako zuzendari laguntzaile Iker Olazábal; eta bandoneon solista eta ikuskizunaren sortzaile Fernando Salinas

Eguna. Astelehena, irailak 23

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   16:55

Sorginenea. Tu Casa Feminista inauguratzea

Parte hartzaileak. Berdintasun zinegotzi Miren Fernandez de Landa; eta Kultura zinegotzi Estibaliz Canto

Eguna. Larunbata, irailak 21

Ordua. 11:00

Tokia. Etxanobe jauregia

——————————

Europako Mugikortasunaren Astea dela eta ‘Hiria nire autorik gabe’ Europako Eguna ospatzea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Larunbata, irailak 21

Ordua. 11:45

Tokia. San Frantzisko aldapa

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:30

Ostirala, irailak 20

  • Alkate Gorka Urtaranek, Kirol eta Osasun zinegotzi Livia Lópezek, eta Gizarte Politikak, Adinekoak eta Haurrak Arloko zinegotzi Jon Armentiak parte hartuko dute Bizikleta Martxa Gauez txangoan, zeina 20:00etan aterako baita Florida parketik.
  • Asturiasko Eguna dela eta, Partaidetzaren zinegotzi Borja Rodriguez, eta Bizikidetza eta Aniztasun zinegotzi Miren Fernandez de Landa Centro Asturianok antolatutako ekitaldian izango dira 20:00etan.

 

Larunbata, irailak 21

  • Lehen alkateorde Maider Etxebarria Federación Española de Municipios y Provincias (FEMP) Federazioko osoko bilkuran izango da 10:00etan, IFEMAN (Madril)
  • Berdintasun zinegotzi Miren Fernandez de Landa eta Kultura zinegotzi Estibaliz Canto Sorginenea. Tu Casa Feminista inauguratzeko ekitaldian izango dira 11:00etan, Etxanobe jauregian.
  • Alkate Gorka Urtaranek, eta Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredok parte hartuko dute Autorik Gabeko Eguna dela eta antolatu duten ekitaldian 11:45ean, San Frantzisko Aldapan.
  • Kultura zinegotzi Estibaliz Canto, eta Ingurumen Kudeaketa eta Plangintza zinegotzi Cesar Fernandez de Landa Magialdiaren galan izango dira 21:00etan, Principal Antzokian.

 

Igandea, irailak 22 

  • Alkateorde Ana Oregik eta Felipe Garciak parte hartuko dute VIII. Green Martxa Solidarioan, 10:00etan Espainia plazatik aterako da.
  • San Antolin eguna dela eta, Bizikidetza eta Aniztasun zinegotzi Miren Fernandez de Landak eta Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok parte hartuko dute Palentziako Etxeak antolatu duen 13:30ean, Centro Castellano-Leonesen.
  • Alkateorde Maider Etxebarria eta Kultura zinegotzi Estibaliz Canto Magialdiaren programari jarraiki egingo den ‘Hurbileko Magia’ galan izango dira 18:00etan, Europa jauregian.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:42

 Gaur goizean, Gasteizko Udalak Zulueta jauregiko lorategia ireki du berriro jendearentzat, maiatzean gertatutako ekintza bandalikoek hondatutakoa konpontzeko lanak bukatu ondoren. Sarrerako baranda puskatu zuten, eta erortzeko arriskua zuenez, lorategia itxi egin behar izan zen.

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:27

 

Udaltzaingoaren Agenteek 39 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo arratsaldean, Bartzelonako epaitegi batek bilatzeko eta atxilotzeko agindua emana zeukalako haren aurka.

18:00ak aldera zenbait dei jaso zituzten Udaltzaingoaren egoitzan, gizonezko bat hainbat arazo sortzen ari zelako erdialdeko tabernetan. Udaltzainek gizonezko hori asaldura eta oldarkortasun handiko egoeran topatu zuten.

Identifikatzean, egiaztatu zuten Bartzelonako epaitegi batek bilatzeko eta atxilotzeko agindu bat emanda zeukala haren aurka. Horrexegatik, atxilotzeari ekin zioten, eta une horretan, atxilotuak aurka egin zien gogor, eta are udaltzainei eraso egitera iritsi zen. Atxilotua polizia-etxera eraman zuten egoki ziren izapideak betetzera, eta gaur goizean epailearen esku geratu da.

Babes-aginduaren urraketa

Atzo goizeko 9:00ak aldera, Udaltzaingoaren Agenteek 53 urteko gizonezko bat atxilotu zuten neurri judizial bat urratzearen delituaren ustezko egile gisa.

Emakume batek Udaltzainei deitu zien, eta jakinarazi zien babes-agindu bat zeukan gizonezko bat atzetik jarraika zuela, Salburua auzoan. Udaltzaingoaren Agenteek gizonezkoa topatu zuten eta, haren datuak aztertzean, egiaztatu zuten debekatua zuela emakume horrekin komunikatzea eta emakumearengandik 100 metrotara baino gutxiagora hurbiltzea. Horregatik, atxilotzeari ekin zioten. Gaur goizean epailearen esku geratu da.

Edanda gidatzeagatik salaketa jarri diote gizonezko bati

Udaltzaingoa argiketa bat izapidetzen ari da, 27 urteko gizonezko batek edari alkoholdunen eraginpean gidatzeagatik bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egin ote duen ikertzeko.

16:48ean dei bat jaso zuten Udaltzaingoaren Eragiketa Zentralean, ibilgailu batek Tarragona kalean aparkatuta zegoen beste baten aurka talka egin zuelako eta gidariak bertatik alde egin zuelako. Patruila batek minutu batzuk geroago hurbileko kale batean aurkitu zuen ibilgailua. Gidariak edari alkoholdunen eraginpean zegoelako zantzu nabarmenak zituen, eta horrexegatik alkoholemia-probak eginarazi zizkioten; 0.96 eta 0.95 miligramo alkoholeko tasak eman zituen arnastutako aire-litro bakoitzeko. Izapideak abiarazi zituzten Guardiako Epaitegira bidera zezaten.

Pertsona bat zauritu da trafiko-istripuan

Atzo arratsaldeko lehen orduan Zumakadi Ibilbidean gertatutako trafiko-istripu baten xehetasunak ikertzen ari da Argiketa-talde bat; 43 urteko emakume bat gidatzen ari zen bizikletaren aurka talka egin zuen auto batek. Bizikletaz zihoan emakumea zaurituta geratu zen eta anbulantzia batek Santiago Ospitalera eraman zuen.

Atzo 18 salaketa erregistratu ziren Polizia Judizialean.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:31

 

– Egibideko ikasleek eta Koroatzeko adinekoen zentroko kideek hirian zehar mugitzeko moduetan gertatu diren aldaketen inguruan hausnartu dute lantegi batean.

– Lantegian ateratako bost ondorio nagusiak biltzen dituen agiria alkateari eman diote  lantegiko ordezkariek. 

Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea amaitzear da. Gaur goizean “Mugikortasunaren aldeko ostiralak” ekimena egin da Postas Kalean. Egibideko ikasleek eta Koroatzeko adinekoentzako zentroko kideek mugikortasunaren alde duten konpromisoa erakutsi dute jai-giroko elkarretaratze batean. Hainbat kontsigna eta pankarta eraman dituzte eta honakoak irakur zitezkeen, besteak beste: ‘Arauak betetzen baditugu, hobeto mugitzen gara’, ‘8-80 pertsonentzat hiriak nahi ditugu’ eta ‘Autobus bat 12 auto’.

Udalak belaunaldien arteko lantegi bat bultzatu du, eta azken urteetan hirian zehar mugitzeko moduetan izan diren aldaketen inguruan hausnartu dute parte hartzaileek, eta, horretaz gain, Gasteizek etorkizunean izango dituen beharrak aztertu dituzte. Batez ere, egun dugun klima aldaketaren aurkako borrokaren testuinguruan. Ekimeneko parte hartzaileek lantegiko ondorioak jasotzen dituen agiria prestatu dute, eta Gasteizko alkate Gorka Urtarani eman ahal izan diote gaur goizean.

Testuan bost ideia jasotzen dira: “Guztiok errespetatu behar ditugu arauak bizikidetza hobetu dadin”, “Pertsona guztientzako hiriak, 8 urtekoentzat zein 80koentzat”, “Garraio publiko gehiago (kantitatea eta kalitatea) eta kotxe pribatu gutxiago”, “Laguntzarik gabe iritsi nahi dugu leku guztietara (irisgarritasuna)”, “Ondo mugitzen bagara, osasuntsuago gaude”.

Gorka Urtaran alkateak eskertu egin die lantegian egindako lana eta honakoa azaldu du: “aldarrikapen hauek herritarrek aspalditik eskatzen digutenaren isla dira. Mugikortasun iraunkorraren arloko politikak pertsonekin, pertsonak sistemaren erdian jarriko dituztenak. Joan-etorriak oinez edo garraio publikoaren bidez egin daitezela sustatu behar dugu, oinezkoa babestu eta irisgarritasuna bermatuta, horretarako garraio publiko modernoa, ahalmen eta kalitate handikoa eta elektrikoa duen sarea izanik.  Dagoeneko Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planaren aurrerapenean gehitu dugun estrategia bat da. Plana joan den astelehenean aurkeztu genuen eta 2030ra bitarteko bide-orria izango da”.

Bertan izan dira RPK S. Coop., Automach eta Caype enpresetako ordezkariak ere, zeintzuk Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astean parte hartu baitute lanerako mugikortasunaren arloko erronka baten bitartez.  Enpresa horiek hainbat neurri bultzatu dituzte langileen artean: lanera joateko ibilgailu pribatua erabili ordez bizikleta edo garraio publikoa erabiltzea…. edo  bizikletaz joaten diren bezeroak saritzea.

 

Share
Kategoriak: Sailkatu gabea  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:12

Gasteizko liburu azoka – programa

Kultura eta Gizarte Etxeen zinegotzi Estíbaliz Cantok inauguratu du Merkealdi eta Okasioko Liburuen  XXVIII. Azoka, zeina Urrezko Zeledonen plazan egongo baita, irailaren 20tik urriaren 6ra arte. Zinegotziak Euskadiko liburu azoken koordinatzaile Asier Muniategi izan du lagun.

Euskal Autonomia Erkidegotik zein Estatuko beste leku batzuetatik (Madril, Andaluzia, Gaztela eta Leon, etab.) etorritako liburu-dendek 17 saltoki jarriko dituzte orotara.  Gaztelaniazko eta euskarazko merkealdi eta okasioko liburuak izango dira salgai, euro batetik aurrera.

Nobela izan ohi da gehien eskatutako gaia. Haur eta gazteentzako literatura eta gastronomiari, historiari eta bidaiei buruzko liburuek ere eskaera handia izaten dute.

11:00etatik 14:00etara eta 17:30etatik 20:30era egongo da zabalik.

Gasteizko Merkealdi eta Okasioko Liburuen  XXVIII. Azoka Euskadiko liburu azoken kanpainaren barruan sartzen da.

Share
Kategoriak: Sailkatu gabea  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:42

 

  • Azken ukituen faltan, soropil artifizialezko gainazal berrian entrenamendutan aritzeko aukera ematen du

Ariznabarreko futbol-zelaia zaharberritzeko lanak amaitzear daude; horrenbestez, datorren astetik aurrera berriro jardun ahal izango da bertan, ez jarduera guztietan, baina bai batzuetan. Dagoeneko guztiz berrituta dago soropil artifizialeko gainazala, Euskadiko erreferentziako beste kirol-instalazio batzuetan ere erabili den azken belaunaldiko materialez egina. 6.000 metro koadro zaharberritu dira, eta nahitaez probak egin ondoren, erabiltzeko moduan izango da zelaia.

Albait azkarren instalazioa erabili ezin izan duten ekipoei berriro ere aritzeko aukera emateko asmotan, Gasteizko Udalak erabaki du entrenamenduetarako soilik erabiltzen hasi daitekeela, seguru asko datorren astetik aurrera- Horretarako, eta kirol-jardueran segurtasuna zaindu nahian, Udaleko langile teknikoek erabilera arruntera iritsi bitarteko aldi honetan zelaia erabiltzeko arauak jakinaraziko dizkiete klubei.

Lanak guztiz amaitzeko falta den ukitu garrantzitsuena joko-zelaiaren alboetan zazpiko futbol modalitateko lau ate berri instalatzea da. Atzo zelaiaren argiztapenarekin lotutako zenbait lan amaitzen ari ziren.

Era honetako lanak egiten diren guztietan bezala, soropil artifizialak aldi batean konpetiziorik gabe egotea eskatuko du, harik eta erabilitako kautxua barreiatzen eta egonkortzen den arte, hartara konpetizioak eskatzen dituen baldintzetara egokitzeko. Behin Ariznabarreko futbol-zelaia egin beharreko entsegu eta probak gainditzen dituelarik, prest izango da konpetizioko partidak jokatzeko.

Mondo Ibérica enpresak egin ditu kirol-instalazio hau eraberritzeko lanak, Kirol eta Osasun eta Udal Administrazioko sailaren lankidetza bitarte, 152.995 euroan.

 

Aldi berean, lanak egiten ari dira Adurtzako, Lakua-Arriagako eta Aranbizkarreko futbol-zelaietan, Arabako Federazioarekin hitzartutako hobekuntza-planarekin bat.

 

Share
Kategoriak: Sailkatu gabea  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:37

Laster eramango du IGIren Kontseilura aisialdi parkearen kontratazio-dosierra, zeinaren bidez pinudia jolasteko gunea bihurtuko baita, adin orotarako tirolinak jarrita

Gaur, Urtaranen gobernuak beste pauso bat eman du Olarizun abentura-parke bat abian jartzeko.

Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi du Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren esku uztea abentura-parkearen ezarpena, garapena eta zaintzaren kudeaketa, zeinean adin orotako pertsonak iritsi ahalko baitira basoko zuhaitz-geruzara, formatu ludiko baten bitartez. Udalak behar den lekua lagako dio Ingurugiro Gaietarako Ikastegiari parkean, baita lorategi botanikora sartzeko eraikina ere, zeina orain instalatzen ari baita. Zehazki, Olarizu hiribidearen amaieratik eraikinera arteko zuhaiztia utziko zaio; sarbideko eraikinean parkeko jarduerei buruzko informazioa eskainiko da.

Gainera, parke ludikoaren kontratazio-dosierra IGIren Kontseilura eramango da laster, pinudia adin orotako  pertsonentzako tirolinaz eta igarobidez hornitutako jolasgunea bihurtzeko, zuhaitzez zuhaitz “hegan egiterik” izan dadin. Jolas, kirol eta turismo jarduera izango da, haurrei zein helduei zuzendua.

Udal gobernuak Olarizu Euskadiko parke botaniko handiena bihurtzeko asmoa du. Abentura guneaz eta sarrera eta informazio bulegoaz gain, Etxaldearen mendebaldean “antzoki berde” bat eta harmaila begetal batzuk jartzea aurreikusi da, jendeak belar gainean eseri eta etzaterik izan dezan.

Bestetik, dagoeneko amaitu da Adurtzatik gertu dagoen aintzira gurutzatzeko egurrezko pasabide bat instalatzeko proiektua.

Udalak diseinatutako parke berriak 5.000 metro koadroko landarezko labirintoa izango du, eta sarbide eta aparkaleku berriak, Jauregilanda kalean barrena. Udal haztegia Olarizura aldatuko da, eta bisitatzeko aukera emango da. Landare erabilgarrien lorategi berria ere sortuko da, Olarizuko baratzeetako batzuk dauden lekuan. Azkenik, jolas naturalizatuak jartzea aurreikusi da, eta kafetegi bat Etxaldean.

“Olarizu birdimentsionatu eta Eraztun Berdeko harribitxia bihurtu nahi dugu, edukiz eta erakargarriz betez bi alorretan: aisialdia eta zabalkundea.  2025 Estrategiaren zutabeetako bat da, eta Gasteiz hainbat aitorpen jasotzea ekarri duten ingurumen-kudeaketako politiken ikurretako bat, Global Green City izenekoa, besteak beste. Bide horretatik jarraituko dugu, Gasteiz Europa mailan erreferentziazko superhiria bihurtzeko“, nabarmendu du Gorka Urtaran alkateak.

Olarizuko lorategi botanikoa sortu zenetik, IGIk ingurumen-hezkuntzaren alorreko hainbat jarduera sustatu ditu bertan, baita lorategiaren erabilera publikoa ere, ikasleei zein publiko orokorrari zuzendurik, landare-biodibertsitatea balioa eta hori kontserbatzeko beharra ezagutaraztearren.

Olarizuko lorategi botanikoak 120 hektareatik gora hartzen du, gehienak Europako basoen arboretoari eskainiak, non kontinenteko baso-ekosistemak baitaude ordezkatuta.

Etxaldearen eta Olarizuko zelaien inguruan, berriz, lekuaren erabilera tradizionaletatik geratu diren zuhaiztiak ditugu, hala nola dehesa-hariztia eta pinudia. Herritarrek asko erabiltzen dituzte espazio horiek, ibiltzeko zein aisialdirako.

 

 

 

Share

Aurrekoak »