Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  13 iraila 2019 17:00

Prentsaurrekoa. Europa Biltzar Jauregiaren 30. urteurrena

Parte hartzaileak. Alkateorde Maider Etxebarria

Eguna. Astelehena, irailak 16

Ordua. 10:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————————————

Prentsaurrekoa. Nazioarteko Antzerki Jaialdian parte hartuko duten euskal taldeak aurkeztea

Parte hartzaileak. Udal Antzoki Sareko arduradun Marta Monfort; eta euskal antzerki konpainien ordezkariak: Rocío Pindado (Kulunka Teatro); Aritz López, Jordi  Vilaseca (Larrua Proiektua); Fernando Bernués (Tanttaka);  Irantzu Azpeitia (Artedrama); Iara Solano, (Sleepwalk Collective); Maite López (Gorakada); Pilar López (Teatro Paraíso); Raúl Camino eta Amaia Garrosa (Off local); eta Carmen San Esteban (La Viga)

Eguna. Astelehena, irailak 16

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

———————————-

Vitoria-Gasteiz Trail lasterketako elastiko ofiziala aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Eduardo Martinez, lasterketako zuzendaria

Eguna. Astelehena, irailak 16

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

—————————————-

Konzientziazio ekintza Europako Mugikortasun Iraunkorraren Asteari hasiera emateko

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredo

Eguna. Astelehena, irailak 16

Ordua. 11:30

Tokia. Jesus Zerbitzarien kalea eta Probintzia plazaren arteko bidegurutzea

 

 

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:30

Larunbata, irailak 14

  • Bizikidetza eta Aniztasun zinegotzi Miren Fernandez de Larreak parte hartuko du ‘Asociación de Apoyo, Visibilización y Empoderamiento de las pesonas con Trastornos del Espectro del Autismo de Álava’ elkartearen aurkezpenean 10:15ean, Vital Fundazioko Aretoan (Dendaraba).
  • Lehen alkateorde Maider Etxebarria Sansomendiko Jaietako ekitaldian izango da 13:00etan, parrokiako lokaletan.
  • Alkate Gorka Urtaran eta alkateorde Ana Oregi eta Felipe Garcia ‘Humanity and Music’ musika ikuskizunean izango dira 18:00etan, Buesa Arenan.
  • Herritarren Partaidetzaren zinegotzi Borja Rodriguezek eta Ingurumen Plangintza eta Kudeaketa zinegotzi Cesar Fernandez de Landak parte hartuko dute Arabako Círculo Catalan erakundeak antolatu duen Diadaren ospakizunean 20:00etan, Peña Vitorianan.

 

Igandea, irailak 15

  • Kirol eta Osasun zinegotzi Livia Lopezek, eta Gizarte Politikak, Adinekoak eta Haurrak arloko zinegotzi Jon Armentiak parte hartuko dute ASAFESen II. Ibilaldi Solidarioan; 10:00etan aterako da Espainia plazatik.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:54

 

–  “Sektore hau gure ereduaren zutabeetako bat izan daitekeela uste dugu, hiria bizitza-kalitatean, lehiakortasun ekonomikoan eta iraunkortasunean buru izatea egingo duena” azaldu du Amaia Barredok.

 

– Mugikortasun eta Espazio Publikoaren Saileko ekintza-planak honako proiektuetan, besteak beste, bilduko ditu ahaleginak: abiadura handiko trena hirira iristea, BEAren garapena, tranbia Salburua eta Zabalgana auzoetara luzatzea eta ‘Future and logistic mobility lab’ abiaraztea.

 

– Gasteiztarren % 99k garraio publikoa etxetik bost minutu baino gutxiagora izatea eta garraio publikoak 10 minututik beherako maiztasuna izatea nahi du Urtaranen gobernuak.

 

Mugikortasun iraunkorra, osasungarria, segurua eta berritzailea izango da Urtaranen gobernuaren ardatz estrategikoetako bat datozen lau urteetan. Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sail berriaren zinegotzi Amaia Barredok gaur goizean adierazi duenez, udal gobernuak mugikortasun iraunkor eta berritzailearen arloan nazioarteko erreferente gisa bultzatuko du Gasteiz.  “Sektore hau izan daiteke Europan eta munduan erreferente den gure superhiri ereduaren zutabeetako bat, hiria bizitza-kalitatean, lehiakortasun ekonomikoan eta iraunkortasunean buru izatea nahi duen eredua” azpimarratu du.

Gasteizen etorkizunerako proiektu zirraragarri eta ezinbesteko asko daude sail honen ekintza-programan. Horien artean azpimarratzekoak: abiadura handiko trena iristea eta trenbidea lurperatzea, BEA garatzea, TUVISAren kotxetegi berriak, tranbia Salburua eta Zabalganera luzatzea eta “‘Future and logistic mobility lab’ abiaraztea, besteak beste.

Hiru erronkari aurre egiteko konpromisoa hartu du Amaia Barredok: barne-mugikortasun iraunkor eta seguruaren eredua garatzea, kanpoarekin eta Europarekin konektatzea, eta Gasteiz mugikortasun berritzailearen arloan nazioarteko erreferente bihurtzea.

Barne-mugikortasunari dagokionez hainbat helburu ezarri ditu udal gobernuak: gasteiztarren % 99k garraio publikoa hartzeko aukera izatea etxetik bost minutu baino gutxiagora, eta maiztasunak 10 minututik beherakoak izatea; biztanleen % 97k 35 minututik behera behar izatea bere helmugara iristeko; eta joan-etorrien % 50a garraio publiko elektrikoan izatea lortzea.

Barne-mugikortasun iraunkor eta seguruaren ereduak  jarraitu egingo du azken bi hamarkadetan Gasteizen burututako politikekin —  eta Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planarekin bat– eta honakoak gehitu ditu: BEA martxan jartzea, tranbia-sarea luzatzea (hegoaldera luzatzen amaitzea, Salburuko linea berriko lanak bukatzea eta Zabalganerako tranbiaren azterlana idaztea), TUVISAren kotxetegien proiektua garatza (agintaldi honetan lehen faseari ekitea), hiri autobusen lineak hobetzea, autobusak berritu eta modernizatzea eta industrialdeekiko loturak hobetzeko neurriak. Bestalde, aparkalekuak egokitzeko estrategia bat proposatu du Amaia Barredok: TAO berrantolatzea, aparkalekuetako gida-plana berrikustea, gremioentzako leku-eskaintza optimizatzea. Zinegotziak bereziki azpimarratu ditu bide-segurtasuna eta bizikletaren erabilera, izan ere, oinez eta bizikletaz egiten diren joan-etorriak mugikortasun aktiboren oinarrizko zutabeak dira. Hori dela eta, hainbat proposamen egin ditu: 15 kilometro luzatzea bidegorrien sarea, mugikortasun pertsonalerako ibilgailuak arautzea eta istripuak gutxiko neurriak hartzea, besteak beste.

Abiadura handiko trena iristea da, zalantzarik gabe, hiria kanpoarekin eta Europarekin lotzeko erronka nagusia. Hori dela eta, Amaia Barredok oso positibotzat jo du Sustapen Ministerioarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Foru Aldundiarekin lortutako akordioa, trenbidearen 3,6 kilometro lurperatu ahal izateko. “Duela lau urte ez zen ezer lurperatzean pentsatzen. Gure hiriaren etorkizunerako proiektu handinahia eta garrantzitsua da. Inoiz baino hurbilago dugu gauzatu gabe urte gehiegi daraman proiektua errealitate izatea”. Arabako hiriburua Madrid-Lisboa Paris eta Mediterraneo ardatzen konexiorako gune bihur daiteke. Horretaz gain, lurperatzean espazio handia berreskuratuko da hirian Ecobulevarra eraikitzeko.

Forondako aireportua sendotzea ere lehentasunekoa da munduko beste lurraldeekiko konexioa hobetzeko. Hori dela eta, Urtaranen gobernuak lan egingo du Forondak zama-aireportuen artean duen posizioa hobetzeko, eta areagotu egingo ditu azpiegituraren industria-jarduerak. Halaber, bidaiari-operazioak sustatuko ditu, hegaldi erregularrak eta charterrak erakarriz.

Azken erronka Gasteiz mugikortasun berritzailean erreferente bihurtzea da. Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak 3 proposamen baliatuko du horretarako: “Future and logistic mobility lab” abian jartzea, Judizko plataforma intermodala  eta trenbide plataforma garatzea, eta Gasteizko Mugikortasun Zentroa. Azken honek “Mobility Lab-ek sustatutako proiektuak hartuko ditu bere baitan” adierazi du Amaia Barredok.

 

 

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:33

Alkateordeak ongietorria eman die Arabako Campuseko nazioarteko ikasleei, gaur goizean, Letren Fakultateko areto nagusian egindako ekitaldian. Orobat parte hartu dute Campuseko errektoreorde Iván Igartuak eta Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreorde Marta Barandiaranek.

 

 

 

 

 

 

Alkateordeak animatu egin ditu ikasleak Arabako hiriburua ezagutzera, eta jendearekin, ingurune naturalarekin, ondare historikoarekin, kultur jarduera ugariekin eta gastronomia bikainarekin atsegin hartzera.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:16

Gorka Urtaranek, bere agintaldiaren lehen 100 egunak betetzear dagoela, ziurtatu du “lanean jarraituko dutela etengabe”.

Udal Gobernua legegintzaldi honetan bere lehen 100 egunak betetzear dagoela, Gasteizko alkateak gaur goizean nabarmendu egin nahi izan du Udal Gobernuak akordiorako duen gaitasuna, eta halaber, abian dauden lan ugariak eta hiriak nazioartean lortutako sona. Gorka Urtaranek ziurtatu duenez, “lanean jarraituko dute etengabe”.

Lehen zinegotziak agerian utzi nahi izan du EAJ-PNV eta PSE-EE alderdiek osatutako Udal Gobernuak gaitasun handia erakutsi duela legegintzaldiaren lehen egunetan gobernu-akordio batera iristeko. “Berehala lortu genuen hurrengo lau urteetarako Koalizio Gobernu baten osaketa eta gobernu-programa adostea, eta hori oso kontuan hartzeko gauza da ikusirik zein zaila dirudien gaur egun helburu horiek berak Estatuko jokaleku politikoan erdiestea”.

Bigarrenik, hiria martxan dagoela aipatu nahi izan du Urtaranek, hainbat lan egiten ari baitira. Adibide modura aipatu ditu Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroaren inguruak, Tornay Medikuaren kalea, Beti Jai pilotalekuak, Adurtza, Ariznabarra eta Arriagako futbol-zelaiak, tranbia Hegoaldera handitzea eta Bus Elektriko Adimendunarentzat (BEA) espazio publikoa egokitzea. Era berean, gogorarazi du abiadura handiko trena lurperatzeko lanak faseak betetzen doazela, orain alegazioak jasotzen ari direla, akordio bat lortu dutela Salburua eta Zabalganako jabe partikularrekin birdentsifikaziorako eta birpartzelaziorako, eta Auditorioaren proiektua ere aurrerantz doala, Mariano Bayón arkitektoak ikustaldia egin ondoren.

Azkenik gogorarazi du, halaber, joan den astean Global Green City Award izeneko saria eman diotela Gasteizi, “eta horrek harrotasunez betetzen gaituela gasteiztar guztiok, herritar guztion merezimendua delako eta Euskadiko hiriburua mundu osoko superhirien artean kokatzen duelako”. “Sari honek -amaitu du- nazioarte mailako sona ematen digu, eta zalantzarik gabe, hori aprobetxatzen jakingo dugu”.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:43

 

  • Proposamen fiskalak urteko KPIren arabera eguneratu nahi ditu 40 zerga, eta % 4 igo beste 9

 

 

Gobernu Batzarrak 2020rako ordenantza fiskalen proiektua onetsi du, udal-zergei eta tasa eta prezio publiko gehienak dauden-daudenean uztearen aldeko proposamena. Zehazki, % 1 eguneratzea planteatzen da, urteko KPIren eboluzioarekin bat, bai tokiko lau zergen kasuan (OHZ – ibilgailuak – gainbalioa – EJZ) bai eta 22 tasa (besteak beste hirigintza-lizentziak, mahaitxoen tasa eta zentro soziokulturalen erabilerari buruzkoak) eta 14 prezio publikorenean (haur eskolak, Musika Eskola, Folklore Akademia,…). Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren karga-tasa ez da ukituko. Hartara, harmonizatu egin nahi da udal-zerga gehienen bilakaera Gasteizko Udalaren ohiko gastuarenera.

Beste kasu batzuetan % 4ko hazkuntza planteatu da. Hain zuzen ere, hiri-hondakinak bildu eta suntsitzeko lanei dagokien tasa, hondakinak isuri eta tratatzeari dagokiena, hileta-zerbitzuengatikoa, ibilgailuak eraikin partikularretan sartzeagatik eta aldi baterako aparkaleku-erreserbengatik ordaindu beharrekoa, TAO, kirol instalazioak erabiltzeagatikoa, udal zentroetako jarduera eta ikastaroei dagokiena, zenbait ekipamendu erabiltzeagatikoa, eta hilerrian eraikuntzak uzteari dagokiona. Bederatzi zerga horietan nabari da gehien zerbitzuak balio duenaren eta tasa eta prezio publikoen bitartez sartutako kopuruaren arteko aldea.

“Zerga-proposamen honen bitartez arlo horretako gure bi helburu nagusiak betetzen ditugu: batetik zergei eustea, eta, pixkanaka bada ere, tasa eta prezio publikoen bitarteko diru-sarrerak eskaintzen ditugun udal-zerbitzuen kostu errealera hurbilaraztea, hartara Udalaren diru-sarreren eta ohiko gastuen arteko desoreka ekiditeko, horrek kolokan jartzen baitu Udalaren egoera ekonomikoa”, adierazi du Ogasuneko zinegotzi Iñaki Gurtubaik.

Adibide batzuk ematearren, gobernu-taldeak eginiko zerga-proposamenaren arabera, hobaririk gabeko lau pertsonentzako etxebizitza batek 378,55 euro ordainduko luke, batez beste, datorren urtean; aurten 375,03 euro, hots, eguneratzea 3,52 eurokoa izango da. 12 zaldi fiskaletik 15,99ra arteko turismo batek, egungo 158,79 eurotik datorren urteko 160,38 eurokora eguneratuko luke ordaindu beharreko zerga, hau da, 1,59 euro. TAOren kasuan, datorren urterako erdialdean lehen 59 minututan 2,05 euro ordaintzea planteatzen da, gau egun baino hamar zentimo gehiago. 120 m2-ra arteko lau egoiliar dituzten etxebizitzen zaborren tasa 2,30 eurotan igoko litzateke, gaurko 57,29 euroko tarifatik 59,59ekora. Udal kirol instalazioen urteko kuotaren kasuan, lau kideko familia batentzat, horietako bik 18 urtetik beherakoak, 207,28 eurokoa da gaur egun, eta 215,68ra igoko litzateke 2020an, hau da, 8,4 euro gehiago.

Gurtubaik nabarmendu du gobernu-taldeak fiskalitate progresiboaren ereduarekiko duen konpromisoa, non zerga eta tasak herritarrek jasotako hobekuntzetara egokituko diren. Azpimarratu du, baita, aurreko agintaldian biztanle bakoitzeko ahalegin fiskala 2015ean 640,55 eurokoa izatetik 2018an 620,22koa izatera pasa zela. “Kudeaketa ekonomiko onak udal-zorra murrizten eta inbertsio-ahalegina areagotzen lagundu digu”, beste erakunde batzuen laguntzarekin, baina Udalak arduragabe jokatuko luke urtetik urtera prezioak eguneratzen diren zerbitzuak eman bai, baina horiek ordaintzeko diru-sarrera zuzenak aldaketarik gabe utziko balitu”, amaitu du Ogasuneko zinegotziak.

 

 

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:32

Bizikletaz zihoan 54 urteko emakume bat zaurituta geratu zen atzo Madril kalean izandako trafiko-istripu batean, gasolindegi batetik zirkulaziora sartzen ari zen furgoneta batek harrapatuta. Emakumeak lesioak izan zituen eta Txagorritxu Ospitalera eraman zuten.

Udaltzaingoak beste 8 trafiko-istriputan esku hartu behar izan du, nahiz ez den zauriturik izan, eta gidatzen zihoan 46 urteko gizonezko bat ikertzen ari dira bide-segurtasunaren aurkako delitu batengatik, gida-baimenik gabe gidatzen zihoalako. Udaltzaingoaren patruila batek gelditzeko agindu zion, José Mardones kalean trafiko-arauen urraketa bat egin ondoren.

Udaltzainek atzo 15 salaketa izapidetu zituzten eta polizia judizialaren 5 jarduera egin zituzten.

Adreiluzko horma bat erori da

Atzo, 13:00ak aldera, Mariturri Bulebarrera joan ziren suhiltzaileak, itxitako lokal baten 50 m2 inguruko adreiluzko horma-zati bat lurrera erortzeko arriskuan zegoelako. Inguru hori hesiz itxi zuten, arriskuaz ohartarazteko eta pertsonak hurbildu zitezela eragozteko.  Hondamen-egoera horren ondorioz, gaur goizaldeko lehen orduan espaloi gainera erori da, beste kalterik eragin gabe. Suhiltzaileek inguru hori berrikusi dute eta egon zitezkeen arriskuak ezabatu dituzte.

Suhiltzaileen talde bat Murgiako herrira joan zen atzo, etxebizitza baten sabaian bonbilla batek eragindako suteagatik. Han hornidura elektrikoa moztu zuten eta eragindako ingurua uraz freskatu zuten.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:12

Tokiko Gobernu Batzarrak Tomas Zumarraga Dohatsuaren kaleko zainpeko apartamentuak, eguneko Arreta Zerbitzua eta jantokia kudeatzeko kontratua esleitu du gaur. Simiri enpresak kudeatuko ditu, bi urtez, 1.087.840 euroan.

Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Saileko baliabide hauek oso laguntza garrantzitsua dira erabiltzaileentzat zein horien familientzat. “Horien bidez, egoitzez bestelako ostatu eta elkarbizitzarako sistema eskaintzen dugu, eta horiekin lortu egiten dugu adinekoa bere familia- eta gizarte-giroan mantentzea, bere autonomia-gaitasuna mantendu edo hobetzea, integratzen lagunduko dioten harremanak egitea eta horiek baliagarriak izatea, besteak beste “ adierazi du gizarte politiken arduradun Jon Armentiak.

Tomas Zumarraga Dohatsuaren eraikin horretan Gasteizko udalak 30 apartamentu (40 ostatu-leku) ditu beharra duten adinekoen eskariei erantzuteko. Etxebizitza autonomoen multzoa da, pertsona bakarrarentzat edo bikoteentzat, eta zerbitzu kolektiboak dituzte. 65 urteko edo hortik gorakoek hartzen dute bertan ostatu.

Eguneko Arreta zerbitzuak egunez eskaintzen du arreta integral eta askotarikoa —gizarte- eta osasun-laguntza, animazioa, jantokia, garraioa, higiene pertsonala, terapia okupazionala eta beste—. 23 leku ditu.

Azkenik, Tomas Zumarraga Dohatsuko jantokiak 48 leku ditu, “ eta udalaren sareko gainerako jantokietan bezala, horretan ere nutrizioaren ikuspegitik egokia eta osoa den janaria eskaintzen saiatzen da, prestatzeko ezintasun fisiko nahiz psikikoa dutelako, familia-laguntzarik ez dutelako edo zailtasun ekonomikoak dituztelako beren kabuz egiterik ez duten 60 urtetik gorako pertsonentzat. Halaber, zerbitzu honekin adineko erabiltzaileen integrazio soziala eta elkarbizitza lantzen dugu” adierazi du Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Saileko zinegotzi Joan Armentiak.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:40

 

Kulturuneak eta EHUk proiektu artistikoak zabaltzeko egiten duten deialdian hautatutako lehen lana aurkeztu da.

 

 

 

 

 

Gaur arratsaldean, 19:00etan inauguratuko da Maria Valverderen “Blanco y Fucsia” erakusketa Montehermoso kulturuneko Jovellanos aretoan. Gaur aurkeztu dute prentsaurrekoan Kultura eta Gizarte Etxeen zinegotzi Estibaliz Cantok, artistak berak, programaren komisario Cristina Arrázola Oñatek eta EHUko ordezkari Edurne González Ibáñezek.

Marta Valverde (Nigrán, 1994) Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua da, Vigoko Unibertsitatean. Haren ikus-entzunezko lanak Curtocircuito nazioarteko zinema jaialdian (2018), Pontevedrako Novos Cinemas nazioarteko zinema jaialdian (2016 eta 2017) eta Centro Galego das Artes da Imaxe (CGAI) zentroan (2018) ikusi ahal izan dira. Egonaldiak egin ditu Voadora antzerki konpainiarekin, Surge Madrid jaialdiaren barruan (2018), eta Histeria Kolektiboa espazioan (2019). Orain Gasteizera iritsi da.

Proiektua

Marta Valverdek zinema-irudia hartzen du abiapuntutzat inguratzen duenaz mintzatzeko: “Hogeitaka urte izatea, zure bizitzarekin zer gertatuko den ez jakitea, iraganbideak, distantziak, ibilbideak, gurasoen etxea behin eta berriro, ikasle-pisu kutreak, deserrotze etengabea, aldatzeko beldurra eta aspertzeko beldurra neurri berean, lan prekaritatea eta ihes egiteko gogoa, aldaketa etengabea/asperdura/erabili eta botatzea/ deserrotzea- emigrazioa – etxea – iraganbideak – ikasle-pisuak / belaunaldi artekoa”. Bizi den lekuen memoria eta pertsonekin zein objektuekin dituen harremanak interesatzen zaizkio. Hori dela eta, bere lanaren izaera intimoa da gehien bat, material autobiografikoa oinarritzat hartuz loturez eta pertenentziaz hausnartzen baitu.

“Aldi berean, eta alderdi teknikoari dagokionez, bideoaren aurkezpen tradizionala zalantzan jarri nahi dut, nire kontakizunari ondoen moldatzen zaion euskarria aurkitzearren. Hainbat neurritako hamasei plasmek osatutako erakusketa da.”

Erakusketetan ikus-entzunezkoen formatua hedatzeak proposamen artistikoa erakusteko eta jasotzeko egoera berriak plazaratu ditu. Ikus-entzunezko hedatuak, batetik, zentzua eta esperientzia sortzeko espazio berriak iradokitzen ditu; bestetik, narratiba berriak sortzen, zeinetan erabakiak eta eraginak ebazten diren, eta subjektibotasunaren ezagutza zehatz eta gorpuztuak garatu ahal diren.

Marta Valverdek aurkezten duen ikus-entzunezko hedatuan (Blanco y Fucsia) dokumentala eta fikzioa kontakizun beraren orrialdeak bailiran tolesten dira. Bertan, haren adiskideak eta lagunak agertzen dira, nork bere bizitzaren agintea hartzeko erronkaren aurrean, prekaritate —hori ere hedatu— testuinguru batean.

Martaren proposamenak zalantzan jartzen du kontakizuna menderatzen duen subjektu orojakilearen presentzia eta, era berean, uko egiten die ikus-entzunezko kategoria eta formatu konbentzionalei, bizipen subjektibo bat eta munduaren esperientzia lokalizatu bat —belaunaldi baten gorputzean haragiztatua— transmititze aldera.

 

Proiektu artistikoak

Erakusketa-sorta hau Montehermoso kulturunearen eta EHUko Arte Ederren Fakultatearen arteko lankidetzaren emaitza da. Duela sei urte, erakunde biek harreman emankor bati ekin genion, Leioako Fakultatean ikasitako artista hasi berrien lana ekoiztera bideratuta.

Harreman horri esker, eta orain artekoan, lehen urratsak eman ahal izan dituzte 35 artista gaztek, beren lanak jendaurrean erakusteko bide nekezean.

Proiektua kontu handiz zaindu izanak, proiektuan hobekuntza txikiak pixkanaka txertatzeak, eta, batez ere, formula denboran zehar finkatzeak, faktore horien eraginez, ekimena aukera preziatua bihurtu da hasten ari diren artisten lana erakutsi eta balioesteko, eta baita arte-mintegi eder bat ere gure testuinguru kulturalean.

Joan den urtean, azken bost urteetan ohikoa izan zen erakusketa kolektiboaren ordez banakako lau erakusketa egin ziren. Horrek lan hautatuak ardura handiagoz jorratzea eta antolaketa- eta produkzio-lan handiagoa eskatzen du, helburu bakarra delarik artista partaideei beren ahalmenak neurtzeko aukera emankorra eskaintzea.

Aurrerapauso horri esker, ikasturte honetan ere lau artista gaztek beren lana eta obra erakutsi ahal izango dute Montehermoso kulturunean, irailean hasi eta maiatza bitarteko ekimen batean, zeinaren bitartez egungo ikerkuntza artistikoaren ikuspegi interesgarri bezain anitza eskainiko den, bai eta erakusketa moldeen eta egungo gizartearekin planteatzen dituzten harremanena ere.

Urtarrilean eta otsailean Irene Carmonaren lana, otsailetik martxora Susana Viñolorena eta apiriletik maiatzera Javier Ozcoidirena izango dira ikusgai.

 

Share