Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  6 iraila 2019 17:00

2019ko Mugarrien bisita

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko udalbatzako ordezkariak

Eguna. Astelehena, irailak 9

Ordua. 9:00, irteera Plaza Berritik

  • Irteera, 9:00etan Plaza Berritik. Ibilbidea Forondatik Miñaora egingo da.
Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:30

Ostirala, irailak 6

  • Gobernu zinegotzi Livia López eta César Fernandez de Landa ‘El silencio de la ciudad blanca’ filmaren aurrerakinaren aurkezpenean izango dira 17:00etan, Europa Biltzar Jauregian.

 

Larunbata, irailak 7

  • Kirol eta Osasun zinegotzi Livia Lópezek parte hartuko du ADELA elkarteak antolatu duen “Súmate al Reto del #aguahELA” kontzientziazio-ekintzan 12:00etan, Loma Jeneralaren plazan.
  • Lehel alkateorde Maider Etxebarria eta gobernu zinegotzi Ana Oregi Amaia Barredo eta Felipe García Festvalaren amaiera galan izango dira 20:00etan, Principal Antzokian.

 

Igandea, irailak 8

  • Kultura zinegotzi Estibaliz Canto  Ponle Freno lasterketaren irteeran izango da 10:30ean, Olagibel kalean.
  • Lehen alkateorde Maider Etxebarria eta gobernu zinegotzi Felipe García, Miren Fernández de Landa eta Borja Rodríguez Centro Extremeñok antolatu duen Guadalupeko Andre Maria Zuriaren ohoretan antolatu duen ekitaldian izango dira 20:00etan.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:40

Gaur onetsi du Gobernu Batzarrak Salburuko eta Zabalganeko lursail-banaketa berria gauzatzeko  behin betiko proiektua, duela hilabete Urtaranen gobernuak Salburuko eta Zabalganeko 13 sektoretako jabeekin lortutako adostasunaren ondoriozkoa. Erabaki horrek bi eremu horien hirigintza berrantolakuntza dakar, eta horrek eraikuntza biziberrituko du hiriko alderdi garrantzitsu horietan, irizpide argi batzuekin: “neurriz gaineko lur kontsumoa eragoztea, hiria barrurantz hazaraztea, hiria trinkoago eta iraungarriagoa bihurtzea, eta zerbitzu publikoen eraginkortasuna hobetzea, populazioaren masa kritikoa handituko baita. Akordioak hiri-bilbeari jarraitutasuna ematea ahalbidetuko du, hartara giza eskalako hiria eginez“, nabarmendu du Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren zinegotzi Ana Oregik.

Atxikipen eta birpartzelazio behin betiko proiektua —Salburuko eta Zabalganeko birdentsifikazioaren ondorio dena— mugarria izango da Salburuko eta Zabalganeko hirigintza garapenerako, 2 milioi metro koadrotik gora desblokeatzea baitakar; 170 lursail eta 200 jabe daude inplikatuta.

Lizentziak aktibatzeaz gain, 21 Zabalguneak 4 milioi euro pasa berreskuratu ahalko ditu izapide urbanistiko horri esker, sektoreen likidazioei dagozkienak.

2016ko udan eman zitzaion hasierako onespena proiektuari. Ondoren, jakinarazpen eta alegazio prozesua etorri zen, eta onartutako alegazioak kontuan hartuz egokitu zen dokumentu konplexu hori. Azkenik, Udalak eta jabeek ontzat eman agiria, zeina Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi baitu behin betiko.

Onetsi eta argitaratutakoan, eragindako sektoreen batzarrek bildu beharko dute likidazio ekonomikoak tramitatzeko eta 13 batzarrak eremu bakarrean eta batzar bakarrean eratzeko; horrek hartuko ditu bere gain etxebizitzak egiten hasi aurretik egin behar diren urbanizazio obrak.

Birpartzelazio proiektuaren onespenarekin urratsa erabakigarria ematen da, baita, jabeek lursail berriak erregistroan inskriba ditzaten, eta, hartara, esleitutako aprobetxamenduak beren izenetan izan ditzaten.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:34

Horrelako zerbitzuek hiriko zabalguneko inguru batzuetan duela hamar urtetik hona izan duten murrizpena kendu dute

Gobernu Batzarrak Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa puntualaren proiektua onetsi du gaur, hain zuzen ere, hirugarren sektorearentzat kalifikatutako lur-zatietan eraikitako eraikinetan eta OR-2aren aplikazio-eremuan erabilera bateragarriak arautzen dituena, banku eta bulegoen erabilera-bateragarritasunari buruzko baldintzak aldatzeko. Era horretan, beraz, horrelako zerbitzuek hiriko zabalguneko inguru batzuetan duela hamar urtetik hona izan duten murrizpena kendu dute.

Aldaketa horren helburua joan den legegintzaldian abian jarritako Erdialdeko Masterplanaren jarduera-ildoen barruan sartzen da, hiriaren erdialdean merkataritza-bizitza eta bizitza soziala berrindartu nahirik.

  1. urtean aldatu egin zen HAPO, eta horren xedea, Dato kalean banku-bulegoe ezarritako murrizpenak OR 2aren eremura –hots, Lehen Zabalgunera– hedatzea izan zen.

Orduz geroztik, banku-jarduerak kontzentratzeko prozesu garrantzitsu bat gertatu da, eta bide telematiko eta kutxazain automatikoen bitartez jendeari arreta egiteko modu berriak gehitzen badizkiogu horri, banku-bulego ugari ixtea ekarri du horrek, nagusiki hirugarren sektorearen eremu bihurtzeko arriskua desagertuz, eragotzi nahi zen moduan, baina bestetik, egun dauden bulegoak handitu zitezela edo beste berri batzuk ireki zitezela zailtzea eragin du, eta horren ondorio paraleloa hiriaren erdialdea basamortu bihurtzea izan da.

Banku-bulegoak hiri osoan baldintza berdinetan erabili zitezela baimentzeko gaur onetsitako proiektuaren izapideak 2018ko ekainaren 15ean abiarazi zituzten, eta era horretan, sektore honek izandako bilakaeraren ondorioz alferrikako bihurtu diren murrizpen horiek ezabatuta geratu dira.

 

 

Share

Euskadiko Orkestrak, Kukai Dantza Taldeak eta Euskal Herriko abesbatza talde ezberdinetako 450 ahotsek parte hartuko dute sinfonia kooperatibo honetan, Fernando Velázquez Getxoko musika-egilearen zuzendaritzapean. Guztira, mila lagun inguru izango dira taula gainean

 

 

Kontzertu bat baino askoz gehiago da, ekitaldi bat, jardunaldi kooperatibo eta kulturala, sentsazioen eztanda bat.Humanity at Music gaur aurkeztu dute Gasteizko José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioan.

Proiektu hori, hain zuzen ere, parte hartuko duten bi artista handik aurkeztu dute: batetik, Fernando Velázquez musika-egile eta zuzendariak, Un monstruo viene a verme filmeko soinu-bandaren Goya Saridunak, eta bestetik, Kukai Dantza Taldeko zuzendari Jon Mayak, 2017ko Dantza Sari Nazionalaren irabazleak.

Proiektuaren aurkezpenean izan dira, halaber, Kontserbatorioko Lehendakari eta Gasteizko Udaleko Kultura Zinegotzi Estibaliz Canto, Arabako Diputatu Nagusi Ramiro González, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburu Bingen Zupiria eta MONDRAGON Kooperatibako lehendakari Iñigo Ucin.

Lurrikara kulturala eta kooperatiboa

Nazioarteko ikuskizunik onenen pare dagoen taularatze original eta bikain batekin, ekitaldi nagusia 18:00etan hasiko da datorren irailaren 14an. Kontzertu paregabe eta errepikaezina izango da; artistak, eszenografia, 3D proiekzioak, soinu eta argi-diseinuak uztartuko dituen nahasketa bikaina.

“Enpresa eta giza abenturetan oinarritutako film bat”, Fernando Velázquez zuzendariak proiektu hau definitu duen bezala. Ikuskizunak Fernando Velázquezek konposaturiko eta Jon Sarasuak idatzitako Sinfonia Kooperatiboa izango du ardatz, eta zortzi piezez osaturiko lurrikara kooperatibo-kultural honek Buesa Arena osoa dardararaziko du.

Taula gainean egongo dira Euskadiko Orkestra, Kukai Dantza Taldea, Euskal Herriko bertsolari aipagarrienak, Pirritx, Porrotx eta Marimotots eta askoz gehiago; horiez gain, hainbat abesbatza eta dantza-eskola nahiz elkartetako 500 lagun, baina baita Gasteizko José Uruñuela Udal Kontserbatorioa ere.

Irailaren 14a familia osoari zuzendutako eguna izango da. Buesa Arenaren kanpoaldean tailerrak, jarduerak eta erakusketak izango ditugu 12:00etatik aurrera. Kanpoko jarduera horiek doakoak izango dira eta, gainera, Food Truckak egongo dira edari eta janari artisauarekin egun osoan, baita amaierako festa bat ere ikuskizun nagusiaren ondoren.

Sarrerak dagoeneko salgai daude proiektuaren webgunean (www.humanityatmusic.com), prezio eta modalitate desberdinekin. Gainera, www.tellevamos.eus webgunean autobusak antolatu dira herri desberdinetatik, bertara joan nahi dutenentzat. http://www.tellevamos.eus/

Humanityatmusic-pressdossier-eus

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:53

Tokiko Gobernu Batzarrak Olarizuko parkera sartzeko eta informazio emateko zentroa sortzeko obren kontratazio-dosierra onetsi du, 397.193 euroko aurrekontuarekin. Proiektuak baitan hartzen ditu Jose Mardones kalean erabilerarik gabe dagoen, eta lehenago EEEren mugikortasun elektrikoko zentroa hartu zuen informazio-bulegoa desmuntatu, lekuz aldatu eta berreraikitzeko lanak. Obrak burutzeko epea 20 astekoa izango da.

Olarizuko parkera sartzeko entroaaren instalazioak hirigintza-aldaketak eskatuko ditu ingu hartan. Zabaldu egingo da Olarizu hiribidearen amaieran kale-muturra inguratzen duen espaloia, halako moduan non plaza txiki bat sortuko den, eraikinari zerbitzu emateko eta etorkizunean bestelako erabilera batzuk ere emateko. Bateratu egingo dira espazioak, sarrera eroso egin ahal izan dadin, hiribidetik zein espaloitik. Aldatu egingo da baita inguru argiztapena: kendu egingo dira gaur dauden farolak, eta horien truke zutoin eta proiektoreak ipiniko.

Espazioaren hegoaldeko muturrean instalatuko da harrera-zentroa, eta bertan horma bat paratuko da, aldi berean esertzeko banku bat eta Olarizuko lorategi botanikoko sarrera iragartzeko letra eskultorikoen oinarria izango dena. Horma zein letrak modu kontrolatuan erdoilduko den altzairuaz egingo dira, harik eta nahitako kolorea lortu arte; gero bernizez babestuko dira.

Harrera-zentroak Olarizuko lorategi botanikoko informazio- eta laguntza-zerbitzua hartuko du, eta baita olgeta-jarduera osagarriak egiteko lekua ere: landare-labirintoa, tirolina, anfiteatroa, izadi-jolasak, etab. Halaber, bizikletak alokatzeko lekua ere izango da.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:23

Global Green City Award sarirako Arabako hiriburuaren hautagaitza aldeztu du Gasteizko alkate Gorka Urtaranek gaur goizean. Global Forum on Human Settlements erakundeak ematen du saria, Nazio Batuen laguntzarekin. Gaur arratsaldean emango dute jakitera epaimahaiaren erabakia antolatzaileek, Nazio Batuek Addis Abeban —Etiopiako hiriburua— duten biltzar-etxean izango den ekitaldian. 14th Global Forum on Human Settlements biltzarraren barruko ekimen bat da. 52 herrialdetako 500 lagunetik gora ari dira bertan parte hartzen.

Nazioarteko entzuleen aurrean Gasteizko ingurumen-eredua azaltzeko baliatu du aukera Gasteizko alkateak: superhiri europarraren eredua, garapen iraunkorreko helburuekin eta 2030 Agendarekin lerrokatua. Gure hiriaren irudi eta bideoekin lagundutako aurkezpenak interes handia sortu du beste herrialde batzuetako agintari eta gobernu-ordezkarien artean. “Klima-aldaketaren kontrako borrokarekin, berrikuntza urbanoarekin, trantsizio energetikoarekin, mugikortasun iraunkorrarekin, hiri berdeak —gizakiaren neurrira eginak, haien ongizatea bermatzen dutenak— sortzearekin erabat konprometitutako hiria da gurea”, laburbildu du alkateak.

 

Horrela, Gasteizen iraunkortasun hirukoitza lortze aldera garatutako politikak nabarmendu ditu Gorka Urtaranek: “ingurumenaren, gizartearen nahiz ekonomiaren arlokoa”, xehatu du. Orobat azpimarratu ditu, bere mintzaldian, zenbait estrategia arrakastatsu, hala nola Udalak bultzatutako Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Plana, hiriko hirigintza-plangintza, espazio hondatuen berreskurapena eta Eraztun Berdearen sorkuntza, baita ekonomiaren eta desberdintasunen kontrako borrokaren arloko neurriak ere. Zentzu horretan, industriak Gasteizko ekonomian duen pisu espezifikoa ere nabarmendu du, haren eraldaketa azpimarratuz, eta 4.0 industriaren eredurako bilakaera.

Gainera, nazioarteko biltzar horretan ‘Global Green City Award’ saria eskuratzeko itxaropena du Gasteizek. Gaur arratsaldean bertan —17:30ean hasiko den ekitaldian— emango du sari horretako ebaluazio-batzordeak bere erabakiaren berri.

NBEren garapen iraunkorrari buruzko agenda tokiko mailan sustatzeko balio du foro horrek, eta hirietako eta hiri-kokalekuetako baldintzak hobetzea du azken helburutzat. Besteak beste, hiri iraunkorrak neurtzeko sistemak garatzen dira, arduradun politikoei eta industriei erreferentziak emateko txostenak lantzen, eta Sustainable Cities and Human Settlements Awards sariak sustatzen. Aitorpen horien bidez gobernu, enpresa, komunitate, antolakunde eta banakoen lorpen gailenak nabarmendu nahi dituzte. Global Green City da sari horietako bat.

Gasteizek aurkeztutako hautagaitza balioetsiko duen batzordeak 85 adierazle aztertuko ditu, sei atal nagusitan: iraunkortasuna, ekitatea, identitatea, segurtasuna, oparotasuna eta zoriona. Sei multzo handi horien barruan 18 kategoria sartzen dira, askotarikoak eta zeharkakoak: mugikortasun jasangarria, energia-eraginkortasuna, ‘smart city’, ‘zero waste’, espazio publikorako politikak, lurraldearen erabilera jasangarria, ura, ingurumena, oinarrizko zerbitzuak, lurralde garapen jasangarria, ekonomia zirkularra, nekazaritzako elikagaien estrategia, gobernantza, berrikuntza, ondarearen babesa… Aurreko edizioetan saria eskuratu duten hirien artean hauek daude, besteak beste: Viena (Austria); Vancouver (Kanada); Oakland (AEB); Curitiba (Brasil); Nantes (Frantzia); Mannheim (Alemania); Yokohama (Japonia).

 

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:22

Udaltzaingoaren agenteek 19 eta 18 urteko bi mutil gazte atxilotu zituzten atzo, Zaramaga kalean bizikleta bana lapurtu izanaren ustezko egile direlakoan.

Patruila batek jokabide susmagarrian ikusi zituen El Boulevard merkataritza-zentroko bizikleta-aparkaleku baten aurrean. Haietako bat bizikleta baten giltzarrapoari tiraka zebilela zirudien, eta bat-batean biak ihesi joan ziren presaka, bakoitzak eskuan bizikleta bana zeramala. Udaltzaingoaren agente batzuek gelditzeko agindu zieten, eta egiaztatu zuten bizikletak lotzeko erabilitako giltzarrapoak puskatu egin zituztela. Horren ondorioz, eta bizikleta batek 800 eurotik gorako balioa zuelako, atxilotu eta, gero, polizia-etxera eraman zituzten. Izapide egokiak bete ondoren aske utzi zituzten atzo, Gasteizko Epaitegietan aurkezteko obligazioarekin.

Errekisitoria judiziala

Udaltzaingoaren agenteek 29 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Judizmendi auzoan. Bera bilatzeko eta atxilotzeko sei errekisitoria judizial zeuzkan beraren gainean, Bilboko eta Gasteizko Epaitegien aginduz emanak.  Etxebizitza-usurpazioagatik egindako esku-hartze batean identifikatu zuten. Gaur epailearen esku geratuko da.

Bi pertsona zauritu dira istripuetan

Atzo Eulogio Serdan kalean gertatutako trafiko-istripu bat ikertzen ari da Udaltzaingoa; istripu horretan bizikleta batek 31 urteko emakume bat harrapatu zuen, eta zaurituta geratu zenez, Txagorritxu Ospitalera eraman zuten.

Atzo Concha Espina kalean gertatutako trafiko-istripu bat ere ikertzen ari dira; istripu horretan, bi auto zeuden nahastuta. Autoetako baten kopilotuaren eserlekuan zihoan emakume bat zaurituta geratu zen eta Txagorritxu Ospitalera eraman zuten.

Udaltzaingoak beste 18 trafiko-istriputan esku hartu du, baina ez da zauriturik izan eta ez da inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituengatik. 7 salaketa izapidetu dituzte eta polizia judizialaren 5 jarduera egin dituzte.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:50

2,6 milioi euro pasatxo bideratuko ditu Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak hainbat zerbitzutan garatzen dituen programetako jarduera soziokomunitarioak gauzatzera.

Jarduera horiek gauzatzeko bederatzi kontratu esleitu ditu Tokiko Gobernu Batzarrak azken bileran, bi urteko gauzatze-aldiarekin, “hainbat esparrutan, hala nola haur eta nerabeekin gizarte nahiz hezkuntza alorretan kiroletik esku hartzea, esku-hartze psikosoziala adinekoekin eta horiek zaintzen dituzten familiekin edo lantegi okupazionalak eta lanbide-lantegiak”, azaldu du arlo horren ardura duen Jon Armentia zinegotziak.

Hauek dira esleitu diren jarduerak:

  • “Ongizate eta garapen pertsonala, taldekoa eta komunitarioa”, Hegala Norte-ri (261.526 €).
  • “Haurrei eta nerabeei gizarte eta gaitasunen alorreko laguntza emateko espazioak”, IPACE Psicología Aplicada-ri (242.936 €).
  • “Gizarte nahiz hezkuntza alorretan kiroletik esku hartzeko zerbitzua”, Intervención Socioeducativa Kokuk elkarteari (72.880 €).
  • “Familien gaitasunak sustatu eta garatzea”, IPACE Psicología Aplicada-ri (214.896 €).
  • “Haurren eta nerabeen trebetasun pertsonalak garatzea”, Asociación de Animación Sociocultural Izeki elkarteari (372.176 €).
  • “Sustapen psikosoziala adinekoentzat eta adinekoak zaintzen dituzten familientzat”, Hegala Norte-ri (194.000 €).
  • “Lanbide-lantegiak eta brikolaje-eskulanak”, Uztargiri (295.689 €).
  • “Lantegi okupazionalak”, Uztargiri (354.275 €).
  • “Hizkuntza-gaitasunak eta komunitatean murgiltzea”, Formación Quibu-ri (594.516 €).
Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:00

Montehermoso kulturuneak antolatu duen eguneko kontzertu-zikloaren bigarren edizioan 11 emanaldi programatu dira, eta bihar azken-hirugarrena izango da

 

Datorren larunbatean (irailak 7), 13:30ean, eta Belar Sounds kontzertu-zikloaren barruan, Iruñeko Komando Funk taldeak jendearen atsegina egingo du Falerina lorategian, azken hamarkadetako klasiko handien bertsio alai eta dantzarako prestatuak jotzean. Montehermoso kulturuneak antolatzen duen kontzertu-zikloaren bigarren edizio honetan programatu diren 11 emankizunetatik hiru geratzen dira soilik. Arrakasta handiz ari da aurtengoa; izan ere, 250 pertsona inguru joan izan da kontzertu bakoitzera batez besteko, lehen ediziokoa gaindituz.

Larunbatekoaz gain, beste bi ekitaldi geratuko dira. Irailaren 14an, baita ere 13:30ean, Bartzelonako Koko Jean & The Tonics laukoteak rhythm & blues, soul eta rock & roll erritmoei ekingo die. Azkenik, urriaren 5ean Moni Garage talde gasteiztar indartsuak emango dio azkena kalitateko musika jende orotara hurbiltzeko eta Falerina lorategia bizikidetza- eta aisialdi-leku gisa sustatzeko helburuak dituen kontzertu-zikloari.

Belar Sounds musika-topaketen programa hemengo zein estatuko panoraman sendotzen ari diren taldeen lana erakusteko asmoz sortu zen. Kontzertu horiek, gure hiriko hirigune historikoko ingurune eraberritu batean egingo dira, asteburuetako eguerdiak gozatzeko eta musika ona entzun bitartean topa egiteko”, azaldu du Kultura arduradun Estíbaliz Cantok.

Oraingoan Euskal herriko eta Nafarroako 8 taldek hartu dute parte, horietatik 3 gasteiztarrak; horiekin batera Bartzelona bi eta Madrileko beste bat aritu dira. Hamaika talde horietako zazpik badute emakumezko kideren bat, tresna-jolea izan zein kantari izan.

 

informazio +: www.montehermoso.net

Share