Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2019-10-01)

Aenkomer-ek antolatutako VII Jornada de Innovación y Emprendizaje jardunaldia inauguratzea

Parte hartzaileak. Alkateorde eta Ekonomia Sustapen zinegotzi Maider Etxebarria

Eguna. Asteartea, urriak 1

Ordua. 10:00

Tokia. Artium museoa

——————————

Jornada sobre oportunidades de digitalización en Vitoria-Gasteiz jardunaldiari hasiera ematea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Asteartea, urriak 1

Ordua. 11:00

Tokia. Europa jauregia, Florida aretoa

————————————-

Adinekoen Nazioarteko Eguneko ibilaldia

Parte hartzaileak. Gizarte Politiken zinegotzi Jon Armentia

Eguna. Asteartea, urriak 1

Ordua. 11:00

Tokia. Andre Maria Zuriaren plaza

Share

Hasi dira Zabalgana eta Armentiako basoa lotuko dituen egurrezko pasabidea egiteko lanak

Gaur goizean hasi dira Zabalgana eta Armentiako basoa lotuko dituen oinezkoentzako egurrezko pasabidea egiteko lanak. Media Manera enpresa esleipendunaren makinak hasi dira lehen zimendatze-lehen lanak egiten, pasabidea jarriko den lurra sendotzea xede.  N-102 errepidearen gaineko egitura urtea amaitu aurretik jartzea aurreikusten du udalak.

Amaia Barredo zinegotzia buru duen Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak egindako esku-hartze hau “Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz” partaidetza-prozesuan aukeratu zen, eta boto gehien lortu zuenetako bat izan zen. Lanek 342.000 euroko aurrekontua dute, eta 6 hilabeteko gauzatze-epea.

Herritarrek eskatutako esku-hartze honek Eraztun  Berdeari bultzada ematen eta natura-ibilbideen sarea ehuntzen jarraitzea eta, azken finean, herritarrek inguru horretan atsegin hartzea du xede “ adierazi du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredok.  

Eraztun Berdearen alde horretan Mariturriko biribilgunetik Gometxako biribilgunera arteko errepide zatiaren alboetako ezpondak zurezko igarobide batez lotzea da proposamena. Alegia, Zabalgana eta Armentiako parkea lotzea, Mariturritik igaro beharrik gabe, orain bezala. Animaliak Babesteko Zentroaren paretik gurutzatuko du igarobideak N-102 errepidea, muino txiki bat baliatuz. Horretaz gain, udala inguru horretako hainbat bide egokitzen ari da, inguruko ibilbide berdeak bultzatzeko asmoz.

Share

Udaltzaingoaren Agenteek bihotz-biriketako geldialdi bat jasan berri zuen gidari bat bizkortu zuten

Udaltzaingoaren patruila batek gidatzen zihoan 69 urteko gizonezko bat bizkortu ahal izan zuen, harekin Donostia kalean 16:30ak baino geroxeago esku-hartze bat izaten ari zirela bihotz-biriketako geldialdi bat jasan ondoren.

Udaltzainak gidariarekin hizketan ari ziren, eta bat-batean, zorabiatzen ari zela adierazi zien. Artatzen ari ziren bitartean, bihotz-biriketako geldialdia izan zuen eta ibilgailutik atera behar izan zuten, bizkortu ahal izateko.

Osasun-langile gisa identifikatu ziren hiru herritarrek ere lagundu zuten lan horietan, eta udaltzainetako bat Ibaiondo Gizarte Etxera joan zen desfibriladore baten bila. Hiru deskarga egin ondoren, gizonak pultsua berreskuratu zuen, eta anbulantzia batean Txagorritxu Ospitalera eraman zuten.

 

Genero-indarkeriagatik atxilotua

Udaltzaingoaren Agenteek 21 urteko mutil gazte bat atxilotu zuten ostiralean, bere bikotekide ohiaren aurkako genero-indarkeriako delitu baten ustezko egile gisa, baita indarrez lapurtu eta haren etxean indarrez sartu izanagatik ere.

Gertaera horiek 13:00ak aldera izan ziren, eta une horretan, patruila bati Arriaga-Lakua auzoko etxebizitza batera joan zedila eskatu zioten, bikotekideen artean arazo batzuk gertatzen ari zirelako.

Emakumezko biktimak kontatu zuen mutil-lagunak mehatxu egin ziola telefonoz, eta gero, etxebizitzan leiho batetik barrena sartzen saiatu zela, etxebizitzako ataripe batean zeukan bizikleta lapurtzeaz gain.

Gizonezkoa aurkitu ondoren, udaltzainek atxilotu egin zuten, eta larunbatean, epailearen esku geratu zen.

 

Erasoa

Ostiral arratsaldean, Udaltzaingoak 47 urteko gizonezko bat atxilotu zuen, eraso egin eta hainbat lesio larri sortu izanaren delituaren ustezko egile gisa.

Patruila bati eskatu zioten Heraclio Fournier kalera joan zedila, gizonezko bat lurrean etzanda zegoelako eta buruko zauri batetik odola zeriolako.

Gertaeren lekuko batek udaltzainei adierazi zien minutu batzuk lehenago herritar horrek eztabaida gogorra eduki zuela inguruko bizilagun batekin, eta hark bultzada bat eman eta lurrera bota zuela.

Udaltzainek bere etxebizitzan aurkitu zuten ustezko erasotzailea, eta atxilotu egin zuten. Zauritua ospitale batera eraman zuten.

Atzo igande goizeko lehen orduan, Udaltzaingoak 26 urteko gizonezko bat atxilotu zuen, Dato kalean laguntza eskatu zuen emakume batekin esku-hartze bat izaten ari ziren udaltzainei mehatxu egiteagatik eta desobeditzeagatik. Guardiako Epaitegian izapide egokiak bete ondoren, aske utzi zuten.

 

Trafiko-istripuak

Joan den irailaren 27az geroztik –ostirala– 32 trafiko-istripu erregistratu dira, eta horietan 5 pertsona zauritu dira.

Ostiralean, 13:30ak aldera, istripu bat gertatu zen bi bizikleten artean, Micaela Portilla kaleko bidegorrian. Talka horren ondorioz, bi txirrindulariak, 71 urteko emakume bat eta 45 urteko gizonezko bat, zaurituta geratu ziren. Larrialdi-zerbitzuek emakumea artatu zuten, eta gero, anbulantzia batek Txagorritxu Ospitalera eraman zuen.

Gauean, auto-harrapaketa bat gertatu zen, eta bertan, ibilgailu bat zegoen nahastuta. Pedro Asua kaleko 45 zenbakiaren parean dagoen oinezkoentzako pasabide batean gertatu zen. Talkaren ondorioz, oinez zihoan 39 urteko emakumea zaurituta geratu zen eta Santiago Ospitalera eraman behar izan zuten anbulantzian.

Ostiralean, halaber, 22:00ak aldera, 66 urteko emakume bat zaurituta geratu zen, Zabalgana Hiribidean auto batean kopilotu gisa zihoala beste ibilgailu batek atzetik jota izandako istripuan. Larrialdi-zerbitzuek bertan artatu zuten emakumea, eta gero, Txagorritxu Ospitalera eraman zuten.

16 urteko mutil adingabe bat zaurituta geratu zen larunbat gauean, Gasteiz Hiribideko bidegorritik bere bizikletan zihoala beste bizikleta baten aurka talka egin ondoren. Osasun-zerbitzuek Santiago Ospitalera eraman zuten.

 

Alkoholemiak

Udaltzaingoak argiketak abiarazi dizkie hiru gidariri, mozkortuta gidatzeagatik.

Horietako batek, 53 urteko gizonezkoak, istripu bat izan zuen Iruñea Veleia Hiribidean, eta gero eginarazi zioten alkoholemia-proban, 0.74-0.72 miligramo alkoholeko emaitzak eman zituen arnasbideetatik kanporatutako aire-litro bakoitzeko.

Gainera, asteburuan alkoholemiako bederatzi prebentzio-kontrol egin dira eta horietan 140 gidari inguruk egin behar izan dituzte nahitaezko probak. Horietatik hamarrek emaitza positiboa izan zuten, eta salaketa jarri zaie administrazio-bidetik.

Asteburuan zehar, 47 salaketa aurkeztu dira Polizia Judizialean.

 

Share

Federico Mayor Zaragozak inauguratuko du Herritartasunerako Eskolaren laugarren edizioa, urriaren 10ean

Lau urtetan, herritarren partaidetza eta ahalduntzerako programa 13 jarduera izatetik 60 baino gehiago izatera iritsi da

Liburuxka HEI_2019-20_1ºTRIM_V6

Herritarren Partaidetzaren eta Gardentasunaren zinegotzi Borja Rodríguezek Herritartasunerako Eskola Irekiaren laugarren edizioa aurkeztu du gaur prentsaren aurrean. Urriaren 10ean hasiko dira Eskolaren jarduerak, Europa jauregian, UNESCOren zuzendari nagusi ohi eta “Cultura de Paz” fundazioaren presidente Federico Mayor Zaragozaren hitzaldiarekin. ‘Ahora, sí, nosotros los pueblos’ da hitzaldiaren izenburua.

Programaren helburua da herritarrei irekitako topaketarako eta prestakuntzarako espazioa sortzea, parte hartzeko kultura hobetzen laguntzeko, demokrazia sendotzeko eta komunitateko erantzunkidetasuna sustatzeko. Informazio, prestakuntza eta eztabaida saioak egingo dira taldeek eta herritarrek planteatutako gaien inguruan. Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkartearen aitorpena jaso du programak, eta erreferentziazko bihurtu da beste hiri askorentzat.

Rodríguez Ramajok azaldu duenez, “duela lau urte jarri zen abian programa, aurreko agintaldian Herritarren Partaidetzaren Udal Planaren barruan. Lehen edizioan 14 jarduera zituen programak; 2018an, berriz, 60 baino gehiago izatera iritsi ziren. Eta ikasturte honetan gainditu egin da kopuru hori”.

Asistentziari dagokionez, Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte Etxeen Saileko zinegotziak azpimarratu du “aurreko ikasturtean 1.895 pertsonak parte hartu” zutela “antolatutako 60 jardueratan baino gehiagotan. Aurreko ikasturtearen aldean, % 60 gehiago izan zen. Horretaz gain, ikasturtean zehar 300 jarraitzaile izan zituen zuzenean, online”.

Edizio honetan ere zabaldu egin da programazioa, eta hiru hilean behin aurkeztuko da, gaurkotasunari eta herritarren eskaerei hobeto egokitzearren.

 

Jarduera nabarmengarrienak

Urritik abendura bitartean, 25 jardueratik gora barne hartzen ditu programak. Inaugurazioaz gain, hauek nabarmendu daitezke:

  • Azaroaren 12an, demokraziari eta herritartasunari buruzko hitzaldia emango du partaidetza eta gobernantzaren alorreko aditu Fernando Pindadok.
  • Gizarte trebetasunei buruzko lantegiak ere eskainiko dira. Azaroaren 7an, “umorea eta emozioak” lantzeko tailerra egingo da, Virginia Imazekin; abenduaren 3an eta 4an, “eztabaidatzen ikasteko” lantegia izango da, elkargune eta auzoguneetan eta Gizarte Kontseiluan parte hartzen duten pertsonentzat bereziki.
  •  Elkarteei zuzendutako hiru  prestakuntza-ibilbide ere antolatu dira, zenbait saiotan banatuta:  elkarteen kudeaketarekin lotutako alderdiak lantzeko (urrian eta azaroan), gizarte proiektuetan kulturarteko ikuspegia sartzeko (abenduan), eta garapen iraunkorreko helburuak lantzeko (azaroan eta abenduan).
  • Bestetik, informazio-hitzaldiak ere egingo dira, herritarrei zenbait udal gai modu ulergarri eta entretenigarrian hurbilarazteko, esaterako hauek: ¿Qué impuestos pagamos en Vitoria-Gasteiz? edo ¿En qué gasta Vitoria-Gasteiz el presupuesto municipal?
  •  Berritasun gisa, urriaren 17an zine-foruma egingo da: ‘Fátima’ film saritua eskainiko da, bizikidetza eta aniztasuna hizpide dituena; azaroaren 20an, berriz, Aragoiko Gobernuaren Berrikuntza Demokratikaren Laborategia ezagutzeko saioa egingo da, eta ‘fakenews’ direlakoei buruzko kafe-solasaldia. Hori dena ‘HEI LAB’ izeneko atalean eskainiko da.

Zinegotziarekin batera, Vital Fundazioko zuzendari Axier Urresti izan da prentsaurrekoan. Fundazioak “HEI Txiki Vital” antolatzen laguntzen du, haurrei eta familiei zuzendutako atala, zeinaren helburu orokorra baita komunitatean bizitzeko eta lankidetzan aritzeko behar diren gizarte trebetasunak hobetzea. Hiru lantegi egingo dira, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako, DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat.

Rodríguez Ramajok Saregune eta Secot elkarteen laguntza eskertu du, Vital Fundazioarekin batera parte hartzen baitute programan.

Herritartasunerako Eskola Irekiko jarduera guztiak doakoak dira. Hitzaldietara joateko, gonbidapenak eskuratu behar dira aurretiaz gizarte-etxeetan. Lantegi, ikastaro eta bisitetan parte hartzeko, izena eman beharko da, udalaren web orrian, 010 telefonoan, edo herritarrei laguntzeko bulegoetan, urriaren 1etik (asteartea) aurrera.

Izen-emate hurrenkerari jarraituko zaio lekuak betetzeko. Hitzaldietarako haurtzaindegi-zerbitzua eskatzerik izango da, 5 egun lehenagoko aurrerapenarekin, heieskola@vitoria-gasteiz.orghelbide elektronikoan edo 945 16 16 97 telefono-zenbakian.

Prentsaurrekoan Herritartasunerako Eskolaren 2018-2019ko edizioaren bideo-laburpena proiektatu da. Bideoaren esteka: https://www.youtube.com/watch?v=b2V3RfYddRE

Share