Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  4 abendua 2019 11:41

 

19,8 milioi euroko aurrekontu batez (10,2 milioi EBrenak dira), 20 erakundek 40 proiektu abiatuko dituzte datozen sei urteotan lurraldea klima-aldaketak eragindako efektuei egokitzeko

Gasteizko Udalak bat egin du LIFE Urban Klima proiektuarekin, Eusko Jaularitzak gidatua. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburu Iñaki Arriolak Urban Klima 2050 Life proiektu integratua aurkeztu du gaur goizean Bilbon beste erakundeekin. Proiektu hori Euskadiko klima-ekintzaren alorrean datozen urteetan gauzatuko den proiektu nagusitzat hartzen da, eta berari esker 19,8 miloi euro inbertituko dira zuzenean klima-ekintzetan. Zenbateko horren % 51 Europar Batasunak finantzatuko ditu.

Gasteizko alkate ordea, Ana Oregi, ekitaldian izan da.

Proiektuaren gidaria Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailaren Ihobe sozietate publikoa izango da, eta bertan hogei bat erakundek parte hartuko dute, horien artean honako hauek: hiru foru aldundiek, Bilbo, Vitoria-Gasteiz, Donostia/San Sebastián, Bakio, Bermeo, Gernika-Lumo eta Zarauzko udalek, Eusko Jaurlaritzako eta udaletako sozietate publiko batzuek, teknologia- eta ikerketa-zentro batzuek (AZTI, BC3, Neiker, Tecnalia eta Tecnun) eta Naturklima fundazioak.

Urban Klima 2050 proiektuak euskal lurraldea eraldatuko du, klima-aldaketari egokitzeko 40 proiektu eta ekintza koordinatzearen bitartez, beraren sei urteko iraupen-aldian. Gainera, lagungarria izango da Euskadiko Klima Aldaketaren Estrategia, KLIMA 2050, modu eraginkorrean garatzeko. Ezaguna denez, estrategia horren helburu nagusia da berotegi-efektuko gasen emisioak % 40 murriztea 2030. urterako.

Gaur aurkeztu den europar proiektuarekin, espero da Euskadiri klima-aldaketaren ondorioak arintzen lagunduko dioten zuzeneko neurriak proposatzea eta gauzatzea. Horri begira, sei dira planteatzen diren erronka nagusiak:

  • Zeharkako ekintzak eraikitzea, zenbait erresilientzia-tresna hiri eta herrietan integratzeko.
  • Administrazioa klima-aldaketaren aurkako borrokaren eredua izatea lortzea.
  • Intereseko sektoreetan aplikatu daitezkeen ekintza berritzaileak gauzatzea,
  • Ezagutza sortzea, erabakiak hartzen laguntzeko.
  • Parte-hartze prozesuak sortzea, irtenbideak funtsezko eragileekin eta herritarrekin batera diseinatzeko, eta
  • Herritarren ahalduntzea lortzea, ingurumenaren aldeko konpromiso iraunkor bat eskuratzeko.
  • Ekintza konkretuen xede izango diren 40 proiektuak hiru eremutan daude zentratuta:

 

Share