Prentsa Oharren banner

Udaltzaingoak kanpaina berezi bat jarri du abian, gidatzean alkoholaren eta drogen kontsumoa zaintzeko

Udaltzaingoak trafiko-kanpaina berezi bat abiaraziko du bihar, urtarrilaren 6a arteko iraupena izango duena, eta horren helburua gidatzean alkoholaren kontsumoa zaintzea izango da, data hauetan areagotu egiten baitira horrelako egoerak, Eguberrietako bazkari eta afarien ondorioz. Horrez gain, beste era bateko droga edo substantzia estupefazienteen kontsumoa zaintzeko kontrolak ere egingo ditu, gidatzean eragin kaltegarriak dituztelako eta istripu-arriskua handitzen dutelako.

Oporraldietan egiten diren lekualdaketei begira, bidaia luzeetan gutxienez bi orduz behin edo 200 kilometroro atseden hartzea komeni dela gomendatzen die udaltzaingoak gidariei. Halaber, eskatzen du abiadura-mugak errespetatu daitezela, segurtasun-uhala eta kaskoa erabili daitezela eta ez dadila egin otordu oparoegirik. Era berean, bidaia motzetan gidatzen arreta jartzeko eskatzen dute, istripu kopururik handiena horrelakoetan gertatzen baita.

Kanpaina hau Bide Segurtasun eta Mugikortasun Iraunkorreko 2018-2023 Udal Plan Estrategikoaren barruan jasotako zaintza eta kontrol-jardueren barruan sartzen da.

Gizonezko bat atxilotu dute lapurtzeagatik

Udaltzaingoaren Agenteek 19 urteko mutil gazte bat atxilotu zuten atzo, Molinuevo parkean telefono mugikor bat indarrez lapurtu izanaren ustezko egilea delakoan.

Azkeneko 24 orduetan, Udaltzaingoak 13 trafiko-istripu erregistratu ditu. Horietako batean 78 urteko emakume bat zauritu da, Herrandarren kalean oinezkoentzako pasabide batean auto batek harrapatuta.

Share