Prentsa Oharren banner

AFRO elkartearekiko hitzarmena onetsi da, baztertuak izateko arriskuan dauden etorkinentzako zainpeko etxebizitzak kudeatzeko

Tokiko Gobernu Batzarrak Afro egoliar afroamerikarren elkartearekiko hitzarmena sinatzea onetsi du, gizarte ahuldade-egoeran dauden edo gizartetik baztertuak izateko arriskuan dauden etorkinentzako zainpeko etxebizitzen programa bat kudeatzeko.

Gizarte eta hezkuntza taldeek ematen dute arreta etxebizitza horietan; bizitegirik ez duten pertsona eta familiei ostatua eta laguntza eskaintzen zaie, eta bitarteko urratsa dira bizimodu autonomo baterantz.

Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak 509.412 euro emango dizkio Afro elkarteari, hura arduratuko baita programa 2020an kudeatzeaz.

Afro elkartea

Afro egoliar afroamerikarren elkartea duela 26 urte sortu zen, etorkinei sostengua emateko. Besteak beste, helburu hauek ditu: migratzaileak gizarte eta sostengu sareetan txertatzea, harremanak lotzen eta gizartean mugitzen laguntzearren; emakumeen garapen integrala lortzeko ekintzak burutzea, eta elkartasunaren eta garapenerako lankidetzaren alorretan jardutea.

Share