Prentsa Oharren banner

Hezkuntzako zinegotzi Felipe Garcíak Gasteizko Guraso Eskolen XXIV. Topaketa inauguratu du

Hezkuntzako zinegotzi Felipe Garcíak Gasteizko Guraso Eskolen XXIV. Topaketa inauguratu du gaur arratsaldean, 600 pertsonaren aurrean. Pedagogo eta adimen emozionalean espezialista Mar Romerak eman du hitzaldi nagusia.

“Emozioetan hezten ikasi: gure seme-alaben garapenerako oparirik hoberena” izenburuaren pean, Romerak azaldu du adimen emozionalak eta emozioen kudeaketa egokiak garrantzi handia dutela gurasoen zein seme-alaben ongizaterako. Hitzaldiak bi ordu iraun du, eta ondoren bertaratuek solasaldi batean parte hartu ahal izan dute. 

   

“Gasteiz Hiri Hezitzailea bihurtzeko eta Udalak 1990ean jada sinatu zuen Hiri Hezitzaileen Kartari fideltasunez jarraitzeko ahaleginetan, Hezkuntza Zerbitzuaren ustez, guraso eskolak oso garrantzitsuak dira familiek heziketaren arloan duten erantzukizunari aurre egiteko gaitasuna izan dezaten”.

Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak sustatu eta antolatzen ditu urteko topaketa horiek, hiriko guraso eskolen batzordearekin batera.

  

 

Share

Adinekoentzako zerbitzuetan animazio soziokulturala eskaintzeko lau programa esleitu dira

Tokiko Gobernu Batzarrak udalaren titularitateko adinekoentzako zenbait zerbitzutan animazio soziokulturala eskaintzeko lau programaren esleipena onetsi du.

Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak 388.520 euro jarriko ditu orotara San Prudentzio egoitzan, Arkupeetako egoitzan, Aurora eta Los Molinos etxebizitza komunitarioetan eta Olarizuko Santa Maria eguneko arreta-zerbitzuan animazio-programak izan ditzaten. Sirimiri enpresa arduratuko da 2020an programa horiek eskaintzeaz.

Animazio soziokulturaleko programek zerbitzu horiek erabiltzen dituzten adinekoen gaitasun fisiko, kognitibo eta emozionalak onik mantentzen edo suspertzen laguntzen dute. “Ahalik eta autonomia pertsonal handiena mantendu edo berreskuratu dezaten nahi dugu. Arreta integral eta banan-banakoa eskainiz, eta programa horiei esker, aipatutako helburua lortzen dugu eta, horretaz gain, zentroetako bizitza soziala hobetzen, bizikidetza sustatzen, bakardadea eragozten eta pertsona horien integrazio handiagoa ahalbidetzen”, adierazi du Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren zinegotzi Jon Armentiak.

Zaintza kontratua

Bilkura berean, oinarrizko gizarte zerbitzuak, Pablo Nerudako bulegoak eta Haurtzaro eta Senitarteko Zerbitzua zaintzeko kontratuaren luzapena onetsi du udal gobernuak; aipatutako zerbitzuak Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailaren mendekoak dira. Delta enpresak beteko du lan hori, urtebetez eta 365.500 euroan gehienez.

Share