Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  6 otsaila 2020 17:00

Hipertentsio Arterialerako Euskal Elkartearen XXII Bilerari hasiera ematea

Parte hartzaileak. Kirol eta Osasun zinegotzi Livia Lopez

Eguna. Ostirala, otsailak 7

Ordua. 9:00

Tokia. Europa Biltzar Jauregia – Francisco de Vitoria aretoa

————————————–

Gorka Urtaran alkatearen prentsaurrekoa

Gobernu-batzordearen ondoren, Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Udalaren gaur egungo gaiak hizpide izango ditu.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Ostirala, otsailak 7

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

————————————-

Harrera-ekitaldia erretiroa hartu duten udal langileei

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta udalbatzako ordezkariak

Eguna. Ostirala, otsailak 7

Ordua. 13:00

Tokia. Goiuri jauregia, Martin de Salinas aretoa

——————————————-

2020ko Arabako Txirrindularitza-denboraldia aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Ostirala, otsailak 7

Ordua. 19:30

Tokia. Europa Biltzar Jauregia, Ramiro de Maeztu aretoa

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:01

Luis Orduña da Gasteizko Udal Bandako zuzendari berria gaurtik aurrera. Orduñak Hilario Extremiana ordezten du lanpostuan, hark joan den abenduan hartu baitzuen erretiroa, 20 urtez zuzendari izan ondoren.

Zuzendari berriak Tuba, Ganbera Musika eta Orkestra Zuzendaritzako goi mailako ikasketak ditu, eta Udal Bandan tuba jotzaile aritu da 2003ko uztailetik orain arte.

Kultura Sailaren —Estíbaliz Canto zinegotzia da arduraduna—mende dago Udal Banda. Orduña behin-behineko izendatu dute, hurrengo lan-eskaintza publikoa egiten den arte.

 Udal Banda

Gasteizko Udal Musika Bandak 35 kide ditu, gasteiztarrei musika hurbiltzera emanak.

Alejandro Jiménez Elorriagak fundatu zuen, 1894an. 1905ean desegin zuten, eta José Escoriaza Lecetak osatu zuen berriro, 1916an. Geroztik etenik gabe jardun du, eta 2016an ospatu zuen mendeurrena.

 

 

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:00

Udaltzaingoko agenteek 19 urteko bi gazte atxilotu zituzten atzo Nafarroako Errege-Erreginen kaleko taberna batean indarkeriaz lapurreta-delituaren ustezko egileak izateagatik.

Udaltzaingoak bideozaintza sistemaren irudiak ikuskatu zituen. Bertan, gazteetako bat identifikatu zuen delitu-historial zabala izateagatik.  Ordu batzuk geroago, Alde Zaharrean topatu zituzten. Agenteek 160 euro topatu zizkieten tabernatik lapurtutako hainbat billetetan. Hori dela eta, atxilotu egin zituzten.

Geroago, abokatuaren presentziarekin, Ikerketa Unitateko kideek gazteak bizi diren etxebizitza erregistratu zuten, eta bertan, diru gehixeago, bi aparailu elektroniko, bitxiak eta bizikleta bat topatu zituzten. Horiek guztiek zalantzazko jatorria dute, eta hori dela eta, ikertzen jarraitzen dute legezko jabeak aurkitzeko.  Gaur goizean epailearen esku geratu dira.

Istripuak

Azken 24 orduetan 16 zirkulazio-istripu gertatu dira eta 5 zauritu izan dira istripu horietan.

Suteak etxebizitzetan

Suhiltzaileek atzo etxebizitzetan izandako bi sutetan esku hartu zuten: Juan Pablo II kalean eta F. Xabier Landaburu kalean. Bigarren horretan zartaginak su hartu zuen eta sua sukaldera zabaldu zen. Bi kasuetan, etxebizitzetan ez zegoen inor.

 

 

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:59

Webgunean Tokiko Gobernu Batzarra 2020ko otsailaren 7an (ostirala), 9:00an, egingo duen ohiko bilkuraren gai-zerrenda

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:49

Webgunean dago Giza Baliabideen Batzordeak otsailaren 13an (osteguna), 10.30ean, egingo duen ohiko bilkura gai-zerrenda.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:07

 

  • Euskadiko Eskola Kontseiluarekin, Denon Eskolarekin eta Fapacnerekin batera antolatu du jardunaldia Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak
  • Europa biltzar-jauregian izango da jardunaldia, 10:00etatik 13:00etara.

Funtsezko elementua da familien partaidetza, hezkuntzaren kalitaterako. Horregatik, Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak, Euskadiko Eskola Kontseiluarekin eta Denon Eskola eta Fapacne gurasoen federazioekin elkarlanean, sentsibilizazio-jardunaldi bat egingo du larunbatean.

Europa biltzar-jauregian izango da, 10:00etatik 13:00etara, eta familiak eskolan nola gehiago murgilarazi eztabaidatuko da bertan. Hizlari izango dira, besteak beste, Mariturri HLHIko zuzendari eta ikastetxeen aholkulari Eñaut Arriaran Villar eta Estibaliz Linares, baterako hezkuntzaren eta teknologien arloko prestatzailea eta ikerlaria, Deustuko irakaslea.

Bertan izango da Hezkuntzako zinegotzi Felipe García ere. “Eskolak arrakasta izan dezan familien partaidetza funtsezkoa dela uste dugu, eta, horrenbestez, Gasteizen eskaintzen den hezkuntza kalitatekoa izan dadin. Hiriak hezkuntzaren arloan erantzunkidetasuna sustatzen inplikatu behar duela uste dugun bezalaxe, uste dugu familien zeregina ez dela mugatzen kontu puntualetan lagundu eta esku ematera, baizik eta orobat egon behar dutela proiektu garrantzitsuen erdian, eta ahotsa eduki, eragiten dieten erabakiak hartzen diren lekuetan.”

 

 

 

Share
Kategoriak: Sailkatu gabea  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:29

“Gure industria eta enpresei lagundu behar diegu aldaketa horiei guztiei aurre egiten”, azpimarratu du  DayOne Innovation Summit Vitoria-Gasteiz topaketan

Europa jauregiko Green aretoan DayOne Innovation Summit Vitoria-Gasteiz jardunaldia izango da gaur. CaixaBank DayOne sailaren programa da hori, zeina teknologia- eta berrikuntza-enpresentzako eta inbertitzaileentzako sail espezializatua baita, eta euskal ekosistema ekintzaileko, teknologikoko eta inbertitzaileko ‘player’ nagusiak bildu ditu. XXI. Ekintzailetza Sariak ere banatu dira. Oraingo honetan, berrikuntza, teknologia eta ekintzailetza izan dira hitzorduaren gai nagusiak eta, bereziki, mugikortasunaren sektorea. Gorka Urtaran alkatea gonbidatu dute hiriaren bilakaeraz hitz egiteko, hau da, European Green Capital izatetik Global Green City izatera eraman duen bilakaeraz.

Urtaranek azpimarratu du Gasteiz mundu mailako erreferentzia dela jasangarritasunaren arloan, “hamarkadetan zehar pertsona askok egin duten lanari esker. Hainbat alkateren, udal-teknikariren eta herritarren ahaleginaren eta konpromisoaren emaitza da, gure hiriaren izaera berde hori barneratzen inplikatu baitira, gure nortasunaren parte eta gure bizi-kalitate handiaren elementu nagusietako bat bihurtu arte”.

80ko hamarkadan hasi zen Udala ingurumenaren arloko politika aitzindariak garatzen. Lortzen diren aintzatespenek ibilbide hori berresten dute, eta hobetzen jarraitzera bultzatzen. “Ezin gara konformatu, lanean jarraitu behar dugu, erronka berriei helduz eta oraindik ditugun gabeziak konponduz“, azaldu du alkateak.

Zehaztu duenez, hiru elementu izan dira giltzarri Gasteiz hiri berde bihurtzeko: hiriko berdeguneak, mugikortasunaren eraldaketa eta eredu energetiko iraunkorrago baterako trantsizioa.

Lehen alderdiari dagokionez, Arabako hiriburuak 11.000 hektarea baso-eremu ditu —azalera osoaren herena—; beste heren bat nekazaritza-azalerak hartzen du, eta hirugarrena, hiri-eremuak. Hirigunean, berriz, 1.100 hektarea berdegune publiko daude, 45 metro koadro inguru biztanleko, eta horri esker, biztanleriaren %100 bizi da berdegune batetik 300 metrora baino gutxiagora.

Bestalde, mugikortasun jasangarri eta seguruagoa da mundu mailan hiriak kezkatzen dituen gai nagusietako bat. Horretan laguntzeko, garraio publikoaren sarea berrantolatu eta hobetu da Gasteizen, 10 autobus-linea eta 2 tranbia-linea dituen sare berria osatuz, eta bien artean errekorra lortu da 2019an, 24,5 milioi erabilerarekin. Horrez gain, oinezkoen eta bizikleten mugikortasuna sustatzearen aldeko apustu sendoa egin du Udalak. Alkatearen hitzetan, “zentzu horretan, superetxadiak ezartzea izan da neurririk eraginkorrena: zona horien barruan, zirkulazioa 10 km/h-ko abiadurara moteldu da, eta auzokoak baino ezin dira sartu; horien kanpoaldean, berriz, 30 km/h-ra mugatu da abiadura. Horrek guztiak aukera ematen du oinezkoentzako lekua irabazteko eta segurtasuna hobetzeko, trafikoa eta abiadura murriztuz “. 2021ean bus elektriko adimentsua martxan jartzeak ere mugikortasun seguru eta jasangarri horretan lagunduko du.

Azkenik, hirian trantsizio energetikoaren aldeko neurriak martxan jartzen jarraitzen du Udalak, besteak beste, eraikinetan energia berdeak (fotovoltaikoa edo biomasa) erabiltzea bultzatuz, eta hiria birgaitzeko proiektu berritzaileak sustatuz, Koroatzearen auzoan egiten ari direna kasu, non eraikinetan energia berriztagarriak ezartzea eta hiria birgaitzea uztartzen baitira.

Gauzak horrela, erronka, alkatearen iritziz, hiri berdetik ekonomia berdera pasatzea da. “Gasteizen gure Green Deal proposamen propioa plazaratu dugu, eta, bertan, gure hiria hiri-laborategi bihurtzea planteatzen dugu, jasangarritasunean oinarritutako ekimen berritzaileak gara daitezen bertan, bizi-kalitatea hobetzen lagunduko digutenak eta, gainera, aukera ekonomikoak ekar ditzaketenak. Horregatik, une honetan inoiz baino gehiago, iraunkortasunaz ari garenean, eredu ekonomikoaren aldaketaz ari gara, ikuspegi berde hori ekoizpen eta kontsumo ereduan txertatzeaz“”, adierazi du.

Euskadiko hiriburua hiri berdea da, baina baita industriala ere. Gogoratu behar da tokiko BPGd-aren % 30 eta enpleguaren% 25 industria-sektoretik datozela, eta horrek lotura handia duela automobilgintzaren sektorearekin, hots, aldaketa gehien jasaten ari den sektoreetako bat. “Hori dela eta, ezin gara geldirik geratu, lan egin behar dugu gure industriari eta enpresei  aldaketa horiei guztiei aurre egiten laguntzeko, eskutik helduta“, amaitu du alkateak.

 

 

 

Share