Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  17 otsaila 2020 17:00

Prentsaurrekoa. 2020ko Fotoarte lehiaketa aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura zinegotzi Estibaliz Canto

Eguna. Asteartea, otsailak 18

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

———————————

2020ko Inauterietako konpartsak aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura eta Gizarte Etxeen zinegotzi Estibaliz Canto; eta konpartsetako ordezkariak

Eguna. Asteartea, otsailak 18

Ordua. 18:00

Tokia. Goiuri jauregia

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:42

Aparteko eta premiazko AMVISAren Batzarra (2020-02-19)

Gai-zerrenda: AMVISA 02-19

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:37

Agenda arazoak direla eta, jakinarazi egiten zaizue Iradokizun eta Erreklamazio Batzorde Bereziak 2020ko otsailaren 27an egitekoa zuen ohiko bilkura 2020ko martxoaren 5ean, 10:00etan, egitea onetsi duela gaur, otsailak 17, Eledunen Batzarrak.

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:33

Aparteko eta premiazko Osoko Bilkura (2020-02-19)

Gai-zerrenda: O Bilkura 02-19

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:04

Lurralde Batzordea (2020/02/24)

Gai zerrenda: Lurralde B02-24

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:00

Udaltzainek 18 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo indarkeria erabiliz lapurreta-delitu baten ustezko egilea izateagatik. Gertakariak 08:30 aldera izan ziren, Federico Baraibar kalean. Bizikleta batetik, emakume bati eraso egin zion mugikorra lapurtzeko.

Emandako deskribapenari eta sakelako telefonoaren lokalizazio-zerbitzuari esker, udaltzainek gaztea atzeman zuten, Gurutze Berdeko kalean harrapatu eta sakelako telefonoa berreskuratu ahal izan zuten, ustezko lapurrak gainetik kendu nahi izan zuen arren.

18 urteko beste gazte bat ere atxilotu zuten atzo goizaldean indarkeria erabiliz lapurreta-saiakera baten ustezko egilea izateagatik.

Gertakariak 01:15 aldera izan ziren. Uniformatu gabeko patruila batean zaintza-lanak egiten ari zen patruila batek bi gizonezko ikusi zituen hirugarren bat erasotzen Koroatze kalearen eta Arriagako Atearen arteko bidegurutzean, lapurtzen saiatu ondoren. Erasotzaileak korrika abiatu ziren, baina haietako bat atzeman egin zuten udaltzainek Iparraldeko Parkean.

Atxilotua Agirrelandako bulegoetara eraman zuten, eta bertan, Guardiako Epaitegirako eginbideak osatu zituzten, eta biktima, berriz, udaltzainen patruilak ospitalera eraman zuen zauriak sendatzera.

 

Prebentziozko alkoholemia-kontrolak

Asteburuan, udaltzainek prebentziozko 7 alkoholemia-proba egin dituzte, eta horietatik 130 gidari baino gehiago pasatu dira. Haietako bik emaitza positiboa eman zuten eta bide administratibotik salaketa jaso zuten.

Ostiraletik, otsailaren 14tik, 18 zirkulazio-istripu gertatu dira eta 6 zauritu izan dira istripu horietan.

 

Suhiltzaileak

Asteburuan, suhiltzaileek 4 edukiontzi itzaltzera atera behar izan dute. Horrez gain, Ametzagan tximini bateko sua itzali dute, eta Etxaguenean, mendian, txirrindulari bat artatu behar izan dute.

Share