Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2020-02-11)

Prentsaurrekoa eta hitzarmena sinatzea Energiaren Euskal Erakundearekin

Vitoria-Gasteiz eta Energiaren Euskal Erakundearen arteko hitzarmenaren sinadura, Gasteizko hirian energia berriztagarriak bultzatzeko xedez.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Energiaren Euskal Erakundearen zuzendari nagusi Iñigo Ansola

Eguna. Asteartea, otsailak 11

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

———————————-

Prentsaurrekoa. ‘Harri orri ar’ antzezlana aurkeztea

Parte hartzaileak. Maria Goricelaya, zuzendaria; eta Edu Hernando, ekoizlea

Eguna. Asteartea, otsailak 11

Ordua. 11:15

Tokia. Teatro Principal Antzokia

 

Share

Arma zuriarekin egindako erailketa-saiakeragatik atxilotua

Udaltzainek 42 urteko gizonezko bat atxilotu zuten ostiral arratsaldean arma zuriarekin egindako mehatxuen eta erailketa-saiakerako delitu banaren ustezko egilea izateagatik.

Gertakariak 20:15 inguruan jazo ziren, Koordinazio Zentralak patruilaren bat Judimendi auzora joan zedila eskatu zuenean, bi gizonezko borrokan ari zirelako eta haietako batek labana zuelako gainean.

Bertaratutako udaltzainek biktimarekin eta lekuko batzuekin hitz egin ahal izan zuten, eta guztiak bat etorri ziren esandakoarekin. Diruarekin lotutako gai bat konpontzen saiatzeko hitzordua egin zuten bi gizonezkoek eta, une jakin batean, haietako batek neurri handiko sukaldeko labana atera zuen eta besteari sartzen saiatu zen, nahiz eta ez zuen lortu. Ondoren, bere ibilgailuan ihes egin zuen.

Lekukoek emandako datuei esker, Udaltzaingoko beste patruila batek topatu ahal izan zuen Sutaustegi Zaharra kalean kontrako noranzkoan zihoala. Eztabaida izan zuela azaldu zuen arren, arma zuriren bat erabili izana ukatu zuen. Adierazpen haiek ikusita, udaltzainek egindako ibilbidea berregin zuten eta labana edukiontzi batean topatu zuten. Ondorioz, atxilotu eta larunbatean epailearen esku utzi zuten.

Errekisitoria judizialak

Udaltzainek 19 eta 23 urteko bi gazte atxilotu zituzten asteburuan haien aurkako errekisitoria judizialak zeudelako.

Gainera, 34 zirkulazio-istriputan parte hartu zuten eta haietan 6 lagun zauritu ziren.

Udaltzaingoak alkoholemiako prebentziozko 9 kontrol egin zituen asteburuan eta 180 gidarik baino gehiagok egin zituen kontrol horiek. Horietako bik emaitza positiboa eman zuten.

Zirkulazioko kanpaina berezia

Otsailaren 10etik 16ra bitartean, Udaltzaingoak udalerriko bideetatik zirkulatzen duten autobusen eta kamioien baldintza teknikoak eta pertsonen eta merkantzien garraioaz arduratzen diren gidarien gaikuntzak kontrolatzeko zirkulazioko kanpaina berezia egingo du.

  1. urteari dagokionez, laugarrena izango da kanpaina hori eta 2018-2023 Bideko Segurtasuneko Plan Estrategikoan jasotako kontroleko eta zaintzako ekintzen barruan sartuta dago.

Sutea edukiontzietan

Asteburuan bost edukiontzitan sortu zen sua itzaltzen parte hartu zuten suhiltzaileek. Haietako bi larunbatean gertatu ziren, Batzar Nagusiak eta Baranda kaleetan, eta hiru igandean: bi edukiontzi Gurutze Zuria kalean, eta beste bat Zarautz kalean.

 

Share

Udalaren Antzoki Sareak mugikorren erabilerarekin lotutako kanpaina bat abiatu du

Emanaldietan gailuak guztiz itzaltzeko eskatuko dio publikoari

 

Udalaren Antzoki Sareak bere mendeko ekipamenduetan mugikorrak egoki erabiltzeko kanpaina bat abiatu du. Emanaldi batzuk hasi aurretik, aktore batek gailuak arduraz erabil ditzan gomendatuko dio publikoari. Orobat, eskuorri hezitzaileak banatuko dira, galdera zuzena eginez: “mugikorra alde batera utz dezakezu 90 minutuz?”.

laren Antzoki Sareak deitoragarritzat jotzen ditu instalazioetan gertatu ohi diren egoera ezerosoak. Izan ere, mugikorrek noiznahi jotzen dute ikuskizunetan zehar, aktoreak eteten dituzte, baita antzezpenak geldiarazi ere zenbaitetan. Horretaz gain, etengabe erabiltzen dira mezuak bidaltzeko, sare sozialak kontsultatzeko eta bestetarako.

Sareko arduradunek azpimarratu dute antzokia guztiz ilun dagoelarik pantailen argiak agertokitik zein gainerako lekuetatik ere ikus daitezkeela. Horri telefonoak bibrazio moduan egiten duen soinua gehitu behar zaio, aretoan hori ere entzuten baita, eta bereziki ezatsegina gertatzen.

Kultura eta Gizarte Etxeen zinegotzi Estíbaliz Cantok azaldu duenez, “arazo gero eta zabalagoa da, Espainiako aretoetan ez ezik baita mundu osoan ere, eta zenbait neurri ezartzen ari dira, hala nola frekuentzia-inhibitzaileak, mugikorren zaindegia, etab. Gasteizen, horretaraino iritsi aurretik, publikoa kontzientziatu nahi dugu, egoeraz jabetu eta ikuskizunetan mugikorra guztiz itzal dezan.”

mugikorra kanpaina

 

Share

Igor Salazar izango da PSE-EEko zinegotzi berria Gasteizko Udalean, Felipe Garcíaren ordez

Alkateordea Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapeneko foru zuzendari lanpostura itzuliko da, egungo titularrak lanpostua utziko baitu arrazoi pertsonalengatik

Felipe García zinegotzi sozialista aurreko agintaldian Arabako Foru Aldundian zuen lanpostura itzuliko da, hau da, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapeneko foru zuzendaritzara. Gasteizko hirugarren alkateorde denak datozen egunetan berreskuratuko du Aldundian zuen lanpostua, duela zortzi hilabete izendatu zuten ordezkoak, Belén Gonzálezek, kargua utziko baitu arrazoi pertsonalengatik. Igor Salazarrek ordezkatuko du García Udalean; Lan eta Justizia sailburu María Jesús San Joséren aholkularia da egun.

Felipe Garcíak (Gasteiz, 1962), enplegu, merkataritza, hezkuntza, kultura eta biltzarren arloak kudeatu ditu agintaldi honetan. Alkateordeak Igor Salazarri (Gasteiz, 1992) emango dio lekukoa. EHUn Zuzenbideko ikasketak egin zituen zinegotzi berriak, eta Lanbideko Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Zuzendaritzako teknikari juridiko gisa lan egin du. 2017tik, Azterlan eta Programen aholkulari izan da Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailean. Arabako Gazteria Sozialisten idazkari nagusia ere izan zen Salazar.

Garcíaren ordezkapenak aldaketa batzuk ekarriko ditu gobernu arloen banaketan eta Maider Etxebarria buru duen taldean; azken horrek Sustapen Ekonomikoa eta Turismoa koordinatzen ditu, eta hemendik aurrera Biltzarren Zerbitzua ere bere gain hartuko du. Salazarrek, berriz, Garcíak gidatu dituen zerbitzuetako batzuk kudeatuko ditu: prestakuntza, enplegua eta merkataritza. Bestetik, zinegotzi berria Kontratazio Mahaiko kide izango da, Borja Rodríguez lankidearen ordez.

Estíbaliz Canto izango da Hezkuntza eta Kultura arloetako titularra, eta Tokiko Gobernu Batzarrean sartuko da. Cantok Gizarte Etxeen Zerbitzua utziko du (ordezkaritza berezia zuen horretan), eta Udal Administrazioaren Herritarren Partaidetzaren eta Gardentasunaren zinegotzi Borja Rodríguezek hartuko du ardura hori; Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren zinegotzi Jon Armentia, berriz, hirugarren alkateorde izendatuko dute.

PSEko udal bozeramaile Maider Etxebarriak eskertu egin du Garcíak erakutsi duen “konpromisoa akordioak lortzeko eta Gasteizek sozialistentzat estrategikoak diren gaietan hobera egitea lortzeko, hala nola, enpleguan eta merkataritzan”. “Ziur nago Aldundira itzultzeak bi erakundeen arteko elkarlanerako bidea indartuko duela. Erronka komunak ditugu, besteak beste, gure hiria eredu ekonomikoaren aldaketetara egokitzea, kalitatezko enplegua sortzea eta tokiko merkataritza defendatzea”, gaineratu du.

 

Share