Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  12 otsaila 2020 17:00

‘Txerriekin egindako baso-larregintza, sustatzeko praktika bat?’ jardunaldiari hasiera ematea

Parte hartzaileak. Nekazaritza Eremuko zinegotzi Miren Fernandez de Landa

Eguna. Osteguna, otsailak 13

Ordua. 09:30

Tokia. ‘Las cabalerizas’ Neiker (Arkaute) –Pottoka aretoa

———————————

Herritartasunerako Eskola Irekiaren Herritarren Partaidetzaren ‘De la palabra a la acción’ Jardunaldiari hasiera ematea

Parte hartzaileak. Herritarren Partaidetzaren eta Gizarte Etxeen zinegotzi Borja Rodríguez

Eguna. Osteguna, otsailak 13

Ordua. 10:00

Tokia. Goiuri jauregia, Martinez de Salinas aretoa

——————————

Prentsaurrekoa. Gasteizko gazteek kudeatuko duten Instagrameko perfil berria aurkeztea

Parte hartzaileak. Gazteria zinegotzi Miren Fernandez de Landa; Gari Kivi, ‘influencer’; eta proiektuari hasiera emango dioten bi gazteak

Eguna. Osteguna, otsailak 13

Ordua. 10:45

Tokia. Ekialdea institutua (Juan XXIII kalea, 2)

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:55

Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Batzordea (2020/02/19)

Gai ordena:C Movilidad 02-19

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:01

Udaltzainek atzo 18 urteko gazte bat atxilotu zuten eraso-delitu baten ustezko egile izateagatik. Erasoan lesio larriak eragin zizkion ezagutzen ez zuen eta Arana kalean paseoan zihoan gizonezko bati.

20:30 aldera, Goiuriko plazan zirkulazioa erregulatzen ari zen patruila batek gizonezko bat ikusi zuen aurpegia odoleztatuta ospitalera ibilgailuz zihoala. Era berean, Bilbo plazan zeuden beste agente batzuei abisua pasa zien herritar batek eta jakinarazi zien gizonezko bat, bere onetatik aterata, pareten aurka eta Pintore kalean aparkatutako autoen aurka kolpatzen ari zela, bere buruari zauriak eginez.  Gizonezkoa topatutakoan, poliziaren ikerketak ondorioztatu zuen Arana kalean botila batekin egindako erasoaren ustezko egilea zela.

Gertakariak ikusita, eta biktimari eragin zizkion lesio larriak ikusita, Udaltzaingoak atxilotu egin zuen.

Share
Kategoriak: Sailkatu gabea  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:46

Gasteiz Sport Business biltzarraren lehen edizioa hartuko du otsailaren 27an Europa jauregiak, hain zuzen ere kirola eta enpresa uztartuko dituen biltzar bat, non alor horretako profesional garrantzitsuenak bilduko diren. Tokiko kirola ikustarazteaz gain, kirol-kudeaketaren inguruko alderdi esanguratsuenei buruz jarduteko parada eskainiko du ekimenak.

Nazioarteko ospea duten protagonistak (hala nola Joseba Beloki eta David Meca), lidergoan adituan (esaterako Álvaro Merino), futbolean lehen mailako zenbait klubetako arduradunak eta hainbat gaitan adituak (komunikazioa, kirol-babesletza, iraungarritasuna kirolean eta legedia) arituko dira ekimeneko hitzaldi ea solasaldietan. Programaren baitan azpimarratzekoa da baita emakumeen arteko mahai-inguru bat, non Arabako lau kirolari ezagun arituko diren: Maider Unda (borroka), Irantzu García (curling), María Ereñaga eta Paula Orive (gimnastika).

Ekimena kirolaren inguruan inplikatutako ahalik eta jende gehien biltzeko asmoz diseinatu da. Hitzaldietako batzuk kirol-kudeaketaren alorrekoak izango dira, eta sektoreko profesionalei zein enpresario, ekintzaile eta oinarrizko kirolariei zuzenduko zaizkie. Beste jarduera batzuk, aldiz, tokiko kirolari begira antolatuko dira, kirol-federazio, -klub, -elkarte eta -erakundei begira, bai eta horien guztien kudeaketaz arduratzen direnei ere, eta koordinatzaile, hezitzaile eta entrenatzaileei.

“Gasteizentzat oso interesgarria da kirola motor ekonomiko gisa eta zeregin profesional ugari garatzen den alor gisa aztertzen duen ekimen baten egoitza izatea. Gure klub eta kirolarien arrakastak ez dute atzean soilik ahalegina eta lehiakortasuna. Horrez gain, bada oinarri sendo bat, logistikaz, komunikazioaz eta komunitatearekiko harremanaz egina, gero eta garrantzitsuagoa dena”,  azpimarratu du Kirola eta Osasuneko zinegotzi Livia Lopezek, Gasteiz Sport Business ekimenaren lehen edizioa aurkeztu duenean, lagun zituela biltzarraren antolatzailea Juan Cantero, Electro Alavesa S.A.-ko Roberto García (enpresa hori baita ekimenaren babesle nagusia), eta Irantzu García kirolaria eta biltzarreko partaideetako bat.

Gasteiz Sport Business ekimenak beste hiri batzuetan dagoeneko arrakastaz burutu den formatu bati erantzuten dio, dagoeneko 14 hizlarik baieztatu dute izango direla bertan. Goiz eta arratsalde izango dira jarduerak, biltzarra bera 09:15ean hasiko delarik.

Informazio gehiago: http://www.gasteizsportbusiness.com/

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Sailkatu gabea  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:22

Udaltzaingoko Bide Heziketarako Parkeak “Seguru bizi” marrazki lehiaketaren beste edizio bat antolatu du. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleek hartu ahalko dute parte ekimen horretan, zeinaren helburua baita adingabeak bide-segurtasunari buruz sentsibilizatu eta heztea. Parte-hartzaileek gai hauetakoren bat aukeratu ahalko dute: oinezkoen joan-etorriak, bizikletaz zirkulatzea, ibilgailuko bidaiariak eta bide-segurtasuna orokorrean.

Lanak DIN A3 edo DIN A4 tamainako kartoi mehean edo bestelako euskarriren batean egin behar dira, eta edozein teknika erabil daiteke margotzeko. Lema edo azalpen-esaldi batez lagundurik joan daitezke.

Otsailaren 24an (astelehena) hasiko da lanak aurkezteko epea, eta martxoaren 18an (asteazkena) amaituko. Gizarte etxeetako herritarrei laguntzeko bulegoetan aurkeztu ahalko dira, baita San Antonio kalean ere.

Hauek osatuko dute lanak balioetsi eta onenak aukeratzeaz arduratuko den epaimahaia: Herritarren Segurtasunaren zinegotzia, saileko zuzendaria, Hezkuntza Zerbitzuko arduradun bat eta Bide Heziketarako Parkeko arduraduna.

Irabazleek bizikletaz ibiltzeko materiala jasoko dute; udaletxean egingo da sarien banaketa, apirilaren 3an. Gainera, hautatutako marrazkiak Udaltzaingoak 2021ean argitaratzen duen egutegian sartuko dira.

Udalaren webgunean aurki daitezke argibideak, Udaltzaingoaren atalean.

Share
Kategoriak: Sailkatu gabea  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:00

Ostegunean izango da, otsailak 20, Montehermoso kulturuneko Betolaza aretoan

Datorren ostegunean, otsailak 20, Topaketak programaren aurtengo jardunaldia izango da 17:00etatik 20:00etara. KulturAraba Bulegoaren ezagutza guneak antolatu du ekitaldia eta gaia honako hau izango da: kulturako eta sorkuntzako eragileentzako deialdiak.

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak kultura eta sorkuntza sektorean antolatzen dituzten dirulaguntza eta beka deialdien berri emango dute prestakuntza jardunaldi horretan.

Kultura sorkuntzarekin lotuta dauden eta interesgarrienak izan daitezkeen hamabi deialdiak aukeratu dituzte, kontuan hartuta sortzaileek zer arazo izaten dituzten jakiteko kasuan kasuko dirulaguntza behar dutena den eta hartarako hautagai izan daitezkeen.

Hitzorduan, gainera, tailer bat egingo dute dirulaguntza lerro horietarako edo beste batzuetarako proiektuak nola prestatu eta aurkeztu ikasteko.

Parte hartzea doakoa da, baina izena eman beharra dago, 65 plaza besterik ez baitaude.

Informazio gehiago

 

Topaketak programa

2019ko azken lauhilekoan antolatutako jardunaldiei jarraipena emango die otsaileko honek. Aurreko jardunaldiak honako hauek izan ziren: Lehiaketa publikoak eta dirulaguntzak, Fiskalitatea kultura sektorean, Publikoen garapena eta Kulturarekin lotutako enpresa gisa, finantzaketa lortzeko moduak.

Arabako kultura eta sorkuntza sektoreari arreta emateko KulturAraba Bulegoak antolatutako prestakuntza programa da Topaketak. Ezagutza gunea. Jardunaldi horiek bulegoan egindako entzute aktiboaren ondorioz sortu ziren, eta sektoreko profesionalen kezka nagusiei heldu nahi diete.

Kultura eta sorkuntza sektoreari arreta emateko KulturAraba Bulegoa Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Laboral Kutxak lankidetzan sortutako proiektua da.

 

 

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:22

Atzo, otsailak 11, bertan behera gelditu zen Klimaren Aldeko Ekintzaren Batzordea egingo da bihar, otsailak 13, 12:00etan.

Share