Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  5 otsaila 2020 17:00

CaixaBank-ek antolatutako ‘DayOne Innovation Summit Vitoria-Gasteiz’ jardunaldia

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; ‘Vitoria-Gasteiz, de Capital Verde Europea a Global Green City’ izango du hizpide

Eguna. Osteguna, otsailak 6

Ordua. 10:00

Tokia. Europa Jauregia – Green aretoa

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:04

Webgunean dago Herritarren Segurtasunaren eta Udal Administrazioaren Batzordeak otsailaren 12an (asteazkena), 12.00etan, egingo duen ohiko bilkura gai-zerrenda.

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:58

Webgunean dago eskuragarri Ogasunaren eta Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte Etxeen batzordea otsailaren 12an (asteaskena), 9.00etan, egingo duen ohiko bilkuraren gai-zerrenda.

 

Share

 

 

 

 

 

 

 

  • Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza hori jasoko duen hiriburu bakarra da Gasteiz, gehieneko zenbatekoa jaso ere

 

Maider Etxebarria zinegotziak gidatzen duen Ekonomia Sustapenaren arloak udal kutxetara 120.000 euro ekartzea lortu du, Tornay Medikuaren kalean merkataritza bultzatzeko. Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren dirulaguntza-deialdi horren onuradun izango den hiriburu bakarra da Gasteiz. Merkataritzaren arloko teknikoen lanari esker izan da posible, eta gehieneko zenbatekoa jasoko da gainera.

Joan den irailean hasi ziren Tornay Medikuaren kalea oinezkoentzako alderdi bihurtzeko obrak, milioi bat euro inguruko inbertsioarekin, espazio hori irisgarritasun handiagoko plaza bihurtu eta itxura berritua emateko, eta, hartara, zona horretako merkataritza eta ostalaritza dinamizatzen laguntzeko.

Promociones y Pavimentaciones Balgorza SAri esleitu zitzaizkion eraberritze-lanak, eta dagoeneko azken txanpan dira, bete egingo baita jarritako epea. Hartara, Olagibel kaleak, Judimendi hiribideak, Done Jakue hiribideak eta Jose Mardones kaleak mugatutako ‘super-etxadiaren’ erdigunea sortuko da, Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Planari jarraituz.

Ostalari eta merkatariei laguntzeko orduan “hiriaren ikuspegiak” duen garrantzia nabarmendu du lehen alkateorde eta Ekonomia-sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Saileko zinegotzi ordezkari Maider Etxebarriak. “Merkatari eta ostalarien ondoan egoteko, Gasteizko espazio publikoa itxuratzen duten agenteen eskutik joan beharra daukagu. Argi erakusten du honek zer-nolako ahalegina egiten den Udaleko arlo ekonomikotik zerbitzuen sektoreko ekintzaileen ondoan egoteko”, nabarmendu du.

“Sailen arteko lana funtsezkoa da Gasteizko Udalean, Gasteiz erreferentziazko hiria izan dadin Europan, bizi-kalitateari, lehiakortasun ekonomikoari eta iraunkortasunari dagokienez. Kasu honetan, espazio publikoan merkataritza dinamizatzeko egiten dugun esku-hartze bakoitzarekin egiten dugun ahalegina baloratu da. Auzoen Planaren zutabeetako bat da”, azaldu du, bere aldetik, Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredok.

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:21

Udaltzainek errekisitoria judiziala zuen 39 urteko gizonezkoa atxilotu zuten atzo. Zaintza-lanak egiten ari zen patruila batek Pio XII.a kalean bi gizonezko ikusi zituen eztabaidan. Udaltzainak biak lasaitzen saiatu ziren eta, identifikatzeko garaian, haietako batek bilatzeko, atxilotzeko eta Leganeseko epaitegian aurkezteko agindua zuela egiaztatu zuten. Ondorioz, agindua bete zuten.

Txirrindulari bat zaurituta

Udaltzaingoak zirkulazioko 12 istriputan esku hartu zuen atzo. Haietako batean 18 urteko txirrindulari bat zauritu zen, eta Txagorritxu Ospitalera eraman zuten.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:25

 

Sarreren salmenta otsailaren 10ean (astelehena) hasiko da

 

 

 

 

PRINCIPALEKO GANBERA ZIKLOA

Udaleko Hezkuntza eta Kultura Sailak Principal antzokiaren Ganbera Zikloaren bederatzigarren edizioa aurkeztu du, Jesús Guridi kontserbatorioarekiko lankidetzan. Otsailaren 13tik urriaren 2ra arte, abonamenduko 7 kontzertu, kontzertu berezi bat  eta jarduera osagarri bat eskainiko dira kontserbatorioan.

Gasteizko Kultura zinegotzi Estíbaliz Canto, zikloaren zuzendari artistiko Carlos Seco, eta Laboral Kutxako ordezkari Kepa Koldo Ortiz de Urbina izan dira zikloa aurkezteko prentsaurrekoan.

Estibaliz Cantok azaldu duenez, “ziklo honen bidez, beste herrialde batzuetan proiekzioa lortu duten euskal eta arabar musikariak ezagutarazi nahi ditugu, espazio paregabe batean —musika kontserbatorioa— ganbera-musikako proposamenak eskainiz“.

Kultura Sailaren asmoa da musika klasikora publiko berriak erakartzea eta etorkizunerako entzuleak bermatzea. “Kontserbatorioko ikasleentzat, berriz, maisu eta musikari horiek ikusteko aukera bat da, eta etengabe ikasten jarraitzeko, kezkak eta topaketak partekatuz”, erantsi du Cantok.

Egitaraua

Aurtengo programa otsailaren 13an hasiko da: Alfonso Gómez piano-jotzaile gasteiztarrak Ludwig van Beethovenen piezak joko ditu. Bigarren emanaldia martxoaren 12an izango da. Egun horretan, María Alejandra Saturno Pérezek (biolontxelo- eta viola da gamba-jotzaile italiar-venezuelarra) eta Izaskun Ihaben Arostegik (piano- eta klabe-jotzailea) Johann Sebastian Bachen lanak joko dituzte.

Martxoaren 16an, berriz,  Adriana González soprano guatemalar gaztea entzun ahalko du publikoak, Iñaki Encina piano-jotzailea lagun duela. Jesús Guridi Bidaola, Isaac Albéniz, Hélène Covatti-Dussaut eta Robert Dussaut-en lanak ekarriko dituzte.

Maiatzaren 14an, ‘Brahmsen trioak’ izenburua duen kontzertuaren txanda izango da. Zenbait bakarlarik  Johannes Brahmsen lanez osatutako programa joko dute: Adrián García Carballo (tronpa), Mikel Ibáñez (biolina), Jon Larraz (biolontxeloa) eta Joana Otxoa de Alaiza (pianoa); lehenengo biak Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kideak dira.

Ekainaren 18an, Kugel Ensemble saxofoi laukoteak bisitatuko du kontserbatorioko areto nagusia; Iñigo Setuáin Antoñanzas, Luis Homedes López, Cristina Arcos Cano eta Pedro Caballero García dira laukoteko kideak. J. Haydn, Ivan Fedele, J. Torres eta  G. F. Haas-en lanak joko dituzte, besteak beste.

Oporren ostean, irailaren 17an, Oreka Quartet-ek hartuko du lekukoa: Iñaki Lagos (biolina), Enrique Campos (biolina), Marina Barredo (biola) eta Iván Casado (biolontxeloa). L. V. Beethovenen eta Jesús Guridiren piezak joko dituzte.

Amaitzeko,  Vocalia Taldeak abestuko du urriaren 2an, Basilio Astúlezen zuzendaritzaren pean. 

Berrikuntzak

Aurten bi jarduera berritzaile ekarriko ditu Principal antzokiaren Ganbera Zikloak. Ekainaren 20an, ‘Sagutxu tuntuna, el ratón tontorrón’ antzezlan musikala eskainiko da, 2 eta 6 urte bitarteko haurrentzat eta helduentzat (euskaraz eta gaztelaniaz).

‘Guridi Gazteak’ programaren bidez, bestetik, musika ikasleek kontzertu bakoitzaren hasieran joko dute, atariko gisa.

Otsailaren 10ean (astelehena) hasiko da abonamendu eta sarreren salmenta, kontserbatorioko idazkaritzan eta eventbrite.com web-orrian.

Abonamenduaren prezioa 30 euro da; sarrera solteena, 6 euro. 30 urtetik beherako ikasleentzat eta langabetuentzat doakoa izango da.

Udalak 15.000 euro jarriko ditu ziklorako, Antzoki Sarearen bitartez. Kopuru hori nabarmen handitu da azken urtean, gasteiztarren aldetik harrera ona izan duten ekitaldiak lagundu nahi baititu Kultura Sailak.

2019an, 1.122 pertsonak parte hartu zuten Principal antzokiaren Ganbera Zikloan, hau da, aurreko urtean baino ehuneko 20 gehiagok.

Share