Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  3 otsaila 2020 19:17

Gaur arratsaldean hasi da hiriaren etorkizun urbanistikoari buruzko informazio- eta partaidetza-prozesua, San Martineko udal bulegoen eraikineko ekitaldi-aretoan egin den hasiera-saio baten bidez. Lurraldea eta Klimaren aldeko Ekintzako zinegotzi eta Gasteizko alkateorde Ana Oregik Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aurrerapen agiriaren partaidetza-prozesuari buruzko gakoak azaldu ditu, bai eta Udalak defendatzen duen hiri-ereduaren ildo nagusiak ere: “Hiri kohesionatua, inklusiboa eta aintzat hartzen dituena zorua okupatzeko modua, dentsitateak, hiriaren proiektu estrategikoak, nekazaritza-inguruaren garrantzia eta iraungarritasun-irizpideak”.

Datozen bi hilabeteetan Udalak erakusketa eta gaikako mintegiak antolatuko ditu, HAPOren aurrerapena herritarrengana hurbiltzeko, eta beren ekarpen eta iradokizunak jasotzeko.

“Mugi ezazu fitxa Gasteizko etorkizuna diseinatzen!” lemaren pean, partaidetza eta komunikazio planak era didaktiko eta ulergarrian ezagutaraziko ditu udalerrirako hiri plangintza berriaren sei ardatzak: Hiri trinkoa, Nekazaritza-ingurunea, Ondarea, Iraunkortasuna, Ekonomia suspertzea eta Herritarrak.

Haste honetan bertan erakusketa bat hasiko da Zabalganean, eta ondoren Hegoalde, Aldabe, Salburua, Lakua, Judimendi, Iparralde eta Pilarreko gizarte etxeetan ikusi ahalko da; Elorriaga izango da azken lekua, apirilean.

Auzoetan erakusketak egin eta agiria Gizarte Kontseiluari eta beste antolakunde batzuei azaltzeaz gain, sorkuntzazko eta lankidetzazko diseinu-lantegiak egitea aurreikusten du zabalkunde planak, batetik, trenbidea lurperatzeak libre utziko dituen espazioei buruz (Tres Santos eta Borinbizkarra) eta bestetik, bi gai zehatzi buruz: haurtzaroa eta genero ikuspegia.

Ana Oregik gogorazi duenez, plangintza berriak hiru “begirada” hartu nahi ditu aintzat: Batetik, genero-berdintasuna. Bestetik, plangintza berriak ume eta nerabeen ikuspuntua integratuko du, berariazko lantegi baten bitartez. Gainera, Gasteizek irizpide ekologikoak, baliabide-kontsumoaren eraginkortasuna eta bizi-kalitatea kontuan hartuz aztertuko du bere hirigintza-plangintza.

Behin aurrerapenaren agiria jendaurrean erakusteko izapidea bete eta Aholku Kontseiluak nahitaezko txostena egin ondoren, eta herritarrei, udal mugakideei eta administrazio batzarrei irekitako parte hartzeko fase berria amaituta, irizpideak eta helburuak zehaztuko dira, eta hasierako onespenaren agiria osatuko duten proposamen xeheak.

Udalaren www.vitoria-gasteiz.org/berrasmatu web-orrian eskuratu ahalko da informazio guztia, baita Udalaren sare sozialetan (#reimagina) ere.

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   17:00

Prentsaurrekoa. ‘Gure bakarlariak’ kontzertua aurkeztea

Parte hartzaileak. Udal Musika Bandako zuzendari laguntzaile Iker Olazabal; eta klarinete solista Begoña Divar

Eguna. Asteartea, otsailak 4

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

———————————-

Prentsaurrekoa. ‘Azoka Plaza’ ONCEren kupoia aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Euskadiko ONCEko delegatu Juan Carlos Andueza; eta Vitoria-Gasteizko ONCE agentziako zuzendari Concha de la Fuente

Eguna. Asteartea, otsailak 4

Ordua. 11:30

Tokia. Azoka plaza (enoteka ondoan)

———————————

2020ko Pajaritas Azules Saria banatzeko ekitaldia

Parte hartzaileak. Ingurumenaren Kudeaketa eta Plangintza zinegotzi Cesar Fernandez de Landa

Eguna. Asteartea, otsailak 4

Ordua. 11:30

Tokia. San Agustin Kultur  Zentroa (Filipinos ibilbidea, 7, 47007 – Valladolid)

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:46

Suhiltzaileek larunbatean zabor-bilketako kamoi baten barrura erori zen 44 urteko gizonezko bat erreskatatu zuten.

Gertakariak 22:30 aldera izan ziren. Gizonezkoa hondakinen edukiontzi barruan zegoen zabor-bilketako kamioia iritsi zenean eta husten hasi zenean. Garbiketako kontratua duen enpresako gidariak larrialdiko geldialdiari eragin zion berehala gizonezkoa zegoela ohartu zenean. SPEISeko efektiboek kamioitik ateratzen lagundu zioten, eta bere kabuz jaitsi zen. Gero anbulantzia batean artatu zuen.

Genero-indarkeria

Udaltzaingoko agenteek, larunbatean, 37 urteko gizonezko bat atxilotu zuten bikotekide ohiari eraso egiteagatik genero-indarkeria delituaren ustezko egile gisa. Dato kaleko atari batean gertatu zen, 03:30ean, eztabaida batean. Emakumezkoa Agirrelandako bulegoetara eraman zuten, Genero Indarkeriaren Unitatera. Atxilotua epailearen esku geratu zen.

Beste jarduera batzuk

Udaltzainek 47 urteko gizonezko bat atxilotu zuten larunbatean legez kanpoko atxilotze-delituaren ustezko egilea izateagatik. 092 zenbakira egindako dei baten bidez, Bilbo plazan bi gizonezko borrokan zebiltzala ohartarazi zuten. Patruila bat bertaratu zen eta bereizi egin zituzten. Haietako batek azaldu zuen beste gizonezkoak familiako kide bat bere borondatearen aurka atxikita zuela etxean, desadostasun ekonomikoak zirela eta. Gertakaria egiaztatutakoan, udaltzainek arduraduna atxilotu zuten, eta hark etxeko giltzak eman zizkien, atxikitako pertsona askatzeko.

Larunbatean 54 urteko emakume bat atxilotu zuten indarkeria erabiliz lapurtzeagatik eta agintaritza-agenteei egindako atentatu-delituagatik. Zaramaga kaleko merkataritza establezimenduan zenbait jantzi lapurtzen atzeman ondoren gertatu zen. Kaleko jantzia zuen agente bat, lapurretaren lekuko izanik, atxikitzen saiatu zen, baina ez zion jaramonik egin eta haren aurka egin zuen, beraz, atxilotu egin behar izan zuten.

38 urteko beste emakumezko bat atxilotu zuten atzo lapurreta-delituaren ustezko egile izateagatik, kasu honetan, Salburuako Boulevard merkataritza-gunean.

Droga-trafikoa

19 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo El Pilar auzoko ostalaritza-lokal batean droga-trafikoaren ustezko delitugile gisa. Udaltzaingoko efektiboek emakume bat ikusi zuten bertatik ateratzen inolako kontsumiziorik egin gabe. Agenteek geldiarazi egin zuten eta haxixa erosi zuela egiaztatu zuten. Handik gutxira gauza bera gertatu zen beste gizonezko bezero batekin. Orduan sartu zen patruila lokalera eta deskribapenen arabera droga saldu zuen gizonezkoa identifikatu eta, jarraian, atxilotu egin zuten.

Joan den ostiraletik, Udaltzaingoak hogeita hamasei zirkulazio-istripu erregistratu ditu, eta haietan sei zauritu izan dira. Hiru gidari ere ikerketapean ditu, alkoholaren eraginpean zirkulatzeagatik.

Asteburuan alkoholemiaren prebentziozko sei kontrol egin dituzte. Horietan, 100 gidari inguruk egin zituzten zegozkien probak. Seik eman zuten emaitza positiboa.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:18

Joan den urtean baino 7 abesbatza gehiagok hartuko dute parte, eta abeslarien kopuruak nabarmen egingo du gora aurten, 1.267tik 1.595era

Bihar, otsailak 4, 32 abesbatza ibiliko dira Gasteizko kaleetan barrena Santa Ageda bezpera ospatzen, 17.00etatik 21:30era bitartean, gutxi gorabehera. Hiriko hainbat talde aterako dira hirian zehar ohiko errondak egitera; santa horren ohorezko kopla zaharrak kantatzen dituzte auzoetan zehar, eta makilak eramaten dituzte koplaren erritmoarekin bat lurra kolpatzeko.

Aurtengo datuak deigarriak dira: izena emateko epea urtarrilaren 16tik 29ra bitartean egon zen zabalik, eta 1.595 kidek eman dute izena, 32 abesbatzatan banatuta. “Gorakada nabarmena izan da, joan den urtean 25 talde eta 1.267 pertsonak hartu zuten parte, egin kontu. Horrek erakusten du herritarrek tradizio hau berreskuratzeko eta zaintzeko nahia dutela”, azpimarratu du Kultura eta Gizarte Etxeen zinegotzi Estíbaliz Cantok.

Abesbatzek Kultura Sailaren sari bat jasoko dute. Hona hemen abesbatzen izenak eta bakoitzaren erronda gunea:

Izena eman duten lekuaAbesbatzaren izenaErronda guneaPertsona-kopurua
Aldabeko g. e.LaukaleAntso Jakituna45
Aldabeko g. e.Haritz hostoaSan Prudentzio / Diputazio kalea / Andre Maria Zuria / Arka50
Aldabeko g. e.PEC IparraldeIparralde12
Aldabeko g. e.Araba AbesbatzaErdialdean38
Ariznabarreko g. e.Armentia ikastolaAriznabarra / Zabalgana110
Pilarreko g. e.Marianistas IkastetxeaAlde Zaharra15
Pilarreko g. e.AusartakPilar / Erdialdea13
Pilarreko g. e.AmetsakAntso Jakituna32
Pilarreko g. e.Berakah TaldeaAlde Zaharra25
Hegoalde g. e.Adurtza Lan ZentroaSan Kristobal / Adurtza12
Hegoalde g. e.IratxoaSan Kristobal / Adurtza25
Hegoalde g. e.JudimendikoakJudimendi / Erdialdea30
Ibaiondoko g e.Ibaiondo SotIbaiondo100
Iparralde g. e.Samaniego 1LHIparralde / Bilbo plaza / San Anton plaza93
Iparralde g. e.Samaniego 2LHEroski / San Anton plaza / Bilbo plaza49
Iparralde g. e.Samaniego 3LHIparraldeko parkea / Iparralde43
Iparralde g. e.Samaniego 4LHEroski / Iparralde / Iparraldeko parkea86
Iparralde g. e.Samaniego 5/6LHKatedral Zaharra / Arkupeetako egoitza / Andre Maria Zuria115
Iparralde g. e.Samaniego Haur HezkuntzaEstenaga Apezpikua93
Iparralde g. e.Zokozorri Guraso ElkarteaZaramaga / San Prudentzio60
Iparralde g. e.Centro Ocupacional HeliosSan Prudentzio / Zaramaga30
Judimendiko g. e.Angel GanivetSanta Luzia / Judimendi80
Judimendiko g. e.Centro Ocupacional SalburuaArana auzoa40
Lakuako g. e.Toki Eder Gurasoen AbesbatzaIbaiondo – Lakuabizkarra12
Zabalganeko g. e.Aldaialde EskolaZabalgana80
Zabalganeko g. e.Zabalgana Batuz Auzo ElkartZabalgana30
Zabalganeko g. e.Zabalgana Euskara TaldeaZabalgana50
Zabalganeko g. e.Kalez KaleZabalgana12
Zabalganeko g. e.Zabalganeko EskolaZabalgana80
Zabalganeko g. e.Mariturri LHHHZabalgana80
Zabalganeko g. e.Zabalgana InstitutoaZabalgana30
Goiuri jauregiaZazpigarrenakErdialdea /Judimendi25
 ABESBATZAK, GUZTIRA: 32 1595

 

 

 

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:31

Webgunean dago eskuragarri Lurralde Batzordeak otsailaren  10ean (astelehena), 9.00etan, egingo duen ohiko bilkuraren gai-zerrenda.

Share
Kategoriak: Sailkatu gabea  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:07

Aldabeko gizarte etxean izango da 17. erakustaldia otsailaren 4tik 27ra. 

Jaialdia ingurumen-zinemaren munduko erreferenteetako bat da eta, duela 17 urtetik hona, Gasteizen du bere erreplika, film eta dokumental sorta zaindua tarteko. SUNCINE-Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiak (FICMA) Aldabe gizarte etxera ekarriko du bihartik otsailaren 27ra bitartean, jaialdiaren 26. edizioan Bartzelonan aurkeztutako film eta film laburren aukeraketa bat, hainbat kategorietan saritutako lanak ere badaudelarik. Sarrera doakoa izango da lekua bete arte. Film guztiak jatorrizko bertsioan emango dira, eta gaztelaniazko azpitituluak izango dituzte .

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko lehendakari Ana Oregik –Skypez– eta SUNCINEko zuzendari Jaume Gilek aurkeztu dute erakusketa. Bihartik aurrera, 19:30ean hasita, hainbat gairi buruzko ikuspuntuak azalduko dituzte zuzendariek: klima-aldaketa, erregai fosiletan oinarritutako ereduaren inpaktua, hirigintza-hazkundearen inpaktuak, nekazaritza industrialaren inpaktua, bizikleta garraiabiderako alternatiba, plastikoak eragindako kutsaduraren inpaktua, garapen-bidean dauden lurraldeetan meatzaritzak duen inpaktua, zabor teknologikoa eta naturaren eta hainbat gizarte talderen arteko harremana. Horretaz gain, “Oxigenoa Euskarari 6000 metroan ere” dokumentala proiektatuko da, eta zuzendaria eta espedizio ezagun horretan parte hartu zuten hainbat izango dira bertan.

Gasteizen etorkizun iraunkorragoa lortze aldera bideratzen ari garen proiektuekin uztartzen dira dokumentaletan jorratzen diren gaiak. Une erabakigarria bizi dugu abiatu nahi dugun trantsizio energetikoaren ereduari dagokionez ,eta energia-eraginkortasuna hobetzeko eta kontsumoan aurrezteko proiektuak gauzatzen ari gara, esaterako, Koroatzeko plana edo Mugikortasun Plana. Potentzial handia dugu ekintza ildo askotan; azpiegitura berdea, nekazaritzako elikagaien estrategia, Gasteizko Green Dealen garapena, besteak beste” azaldu du Ana Oregik.

Gasteizko SUNCINE erakusketan, jaialdian erakutsitako 12 dokumental proiektatuko dira aurten. Horretaz gain, egitarauak uraren kontsumo arduratsuari buruzko erakusketa, nekazaritza ekologikoari buruzko hitzaldia eta txotxongilo-ikuskizun bat ere hartzen ditu baitan.

Zinema funtsezko lanabesa da sentsibilizazio eta pedagogiaren alorrean. Pertsona eta errealitate berrietara hurbiltzen gaitu eta osotasun baten parte garela eta egiten dugun orok guk uste baino eragin handiagoa duela gogorarazten digu” nabarmendu du IGIko lehendakariak.

SUNCINE-FICMA erakusketaren programa

 

 

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:44

 

Kultur Trukeak direla eta, Vitoria-Gasteizko Udalak harrera eskaini die Ingalaterrako Leeds hiriko GSAL Grammar School zein Gasteizko Mendebaldea ikastetxeetako ikasle eta irakasleei.

Share