Prentsa Oharren banner

Alkateak positibotzat jo du kalera irtetzeko lehen esperientzia eta birusa ez transmititzeko ohitura egoki batzuk gogorarazi ditu

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak positibotzat jo du konfinamendu-aldi horretan herritarrek gaur goizean kalera irtetzeko izan duten lehenengo aukera. “Oro har, kalera irten diren pertsonek ganoraz jokatu dute eta arauak errespetatu dituzte, salbuespen gutxi batzuetan izan ezik”, adierazi du.

“Gasteiztarrei eskerrak eman nahi dizkiet, orokorrean ordutegiak errespetatu eta zuzen jokatu dugulako”, esan du. Era berean, kalera irtetean birusaren transmisioa saihesteko ohitura egoki batzuk gogorarazi ditu. Hori gertatzen da kaleetan eskuinetik mugituz gero, eta Eraztun Berdeko parkeetan noranzko bakarrean mugituz gero, bidegurutzeetan jendea hurbildu ez dadin.

“Edonola ere, garrantzitsuena pertsonen arteko 2 metroko distantzia errespetatzea da. Hori da bermerik onena. Lehen esperientzia baten aurrean gaude gaur eta guztiok hobetzen joango gara egunak joan ahala”, esan du alkateak.

Udala lanean ari da gainera herritarrentzat informazioa hobetzeko, seinaleak eta informazio-kartelak jarriz, informazio hori herritar guztiengana iritsi dadin eta oraindik sor daitezkeen zalantzak argitu daitezen.

Share