Prentsa Oharren banner

Kokaina eta haxixa izateagatik salatuak

Udaltzaingoak 28 eta 31 urteko bi gizonezko salatu zituen atzo drogak edukitzeagatik.

Udaltzainek 21:00etan gelditu zituzten Kantabrikoaren hiribidean zirkulazioko arau-haustea egiteagatik, 34 urteko beste gizonezko batekin batera ibilgailu batean zihoazen bitartean. Hasieran, agintariekiko desobedientzia larriagatik hirurak salatu zituzten, haien bidaia 463/2020 Errege Dekretuak baimendutakoen barruan ez zegoela egiaztatu zutenean.

Udaltzainaren esku-hartzean, hiru gizonezkoek jokabide susmagarria izan zuten eta haien urduritasuna ikusita, ibilgailua erregistratu egin zuten. Erregistro hartan, haxixaren bi plaka (bakoitza 100 gramokoa) eta kokainaren bi dosi topatu zituzten.

Gertakariak ikusita, udaltzainek droga konfiskatu eta, Hiritarren Segurtasun Legean oinarrituta, 28 eta 31 urteko gizonezkoak salatu zituzten kokaina eta haxixa izateagatik (hurrenez hurren).

Zauritua Eskibelen

Suhiltzaileek 20:49an Eskibelen, erorketa baten ondorioz, zaurituta zegoen txirrindulari bati laguntzeko parte hartu behar izan zuten. Lur orotako ibilgailuan joan ziren bertara, eta anbulantzia batera eraman zuten osasun-zentro batean arreta jaso zezan.

 

Share

‘Zirelako’ zinema eta memoriei buruzko erakustaldia online formatu batera egokituko da

 

Gaur egungo alarma-egoera dela eta, Florida zinema-aretoetan eta errepresio frankistaren biktima diren gasteiztar guztiei errekonozimendua emateko egunaren testuinguruan egitea aurreikusita zegoen Zinema eta Memoriei buruzko Erakustaldia online formatu batera egokituko da.

Aukeratutako lanak maiatzaren 28an eta 29an ikusgai egongo dira ZIRELAKO webgunean, eta hala nahi dutenek maiatzaren 29an 19: 00etan epaimahaiaren eta lanen egileren baten parte-hartzearekin antolatuko den hitzaldi-solasaldi telematikoan parte hartu ahal izango dute.

“Zirelako. Zinema eta memoriak “eztabaida eta ikuspegi kritikoa sustatzeko helburuarekin sortutako film laburren aukeraketa eta erakusketa da. Ikus-entzunezko istorio laburren bidez, memoriari eta giza eskubideen urraketei buruzko askotariko ikuspuntuak eskaini nahi ditu.

Lanak bi kategoria eta dinamika desberdinetan hautatu dira. Alde batetik, saioko epaimahaiak, Rosabel Argote Vea (CEAR-Euskadi), Nerea Martinez Aranburuzabala (Martxoak 3 elkartea) eta Fernando Lopez Castillok osatzen duten Giza Eskubideen eta zinemaren esparruko adituek, kategoria irekian aurkeztutako lanen artean sei aukeratu ditu, erakusketaren oinarriei so.

Bestalde, bigarren kategoria batean, Zinhezbak, erakusketa antolatzeaz arduratzen den erakundeak, berak egindako aukeraketa aurkeztuko du.

 

Lekua: online

Datak: maiatzak 28 eta 29

Ordua: bistaratze irekia. Hitzaldi-solasaldia, maiatzak 29, 19:00etan

Hizkuntza: Filmak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, euskarazko edo gaztelaniazko azpitituluekin. Hitzaldi-solasaldia elebiduna izango da; parte-hartzaile bakoitzak bi hizkuntzetako edozeinetan komunikatu ahal izango du

Antolatzailea: Gasteizko Udaleko Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua, Zinhezba elkartearekin batera.

Parte hartzeko oinarriak.

Sariak

Ikusentzuleek publikoaren saria aukeratu ahal izango dute web-orri berean bozkatzeko propio prestatutako galdetegi baten bidez. Lan irabazleak Gasteizko Udaleko Bizikidetza eta Aniztasunerako Zerbitzuaren aitorpena jasoko du, eta hura zabaltzeko konpromisoa.

Share

Suhiltzaileen Zerbitzuak 30 metroko autoeskailera duen kamioi berria gehitu dio flotari

Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuak autoeskaileradun kamioi bat gehitu berri dio ibilgailuen flotari. Scania markako kamioia da, 30 metroko altuerara irits daitekeen eskailera artikulatua duena, eta Herritarren Segurtasunaren Sailak 750.079 euro jarri du erosteko.

Ibilgailu berria 10 metro pasatxo luze da, eta 360 CV-ko potentzia du. Marian Gutiérrez zinegotziaren hitzetan, horrek “zerbitzuaren gaitasun operatiboa handitzea ahalbidetuko digu, esku-hartzeetan erantzun hobea ematea eta gure profesionalei segurtasun handiagoa eskaintzea“.

Kamioi berriaren eskailera 75 graduraino artikulatu daiteke azken zatian, eta horri esker “lan egiteko gutxieneko distantziak askoz onuragarriagoak izan daitezke“; saskiak 500 kilogramorako edukiera du, eta lau pertsonarentzako lekua.

Autoeskaileradun kamioia gehituta, suhiltzaileen flota berritzen jarraitzen da, horixe baita Herritarren Segurtasunaren Sailaren helburuetako bat agintaldi honetarako. Ildo horretatik, duela hilabete baino gutxiago bi ibilgailu berri iritsi ziren Agirrelandako suhitzaileen etxera, prebentzio, ikuskapen, prestakuntza eta mantentze lanetarako zein esku-hartzeetan laguntzeko erabiliko direnak; 41.000 eurotik gora inbertitu dira horietan.

Share

TAO abian jarriko da berriro Gasteizen astelehenean

Telpark aplikazioa erabiltzea gomendatzen du Trafiko Zerbitzuak, biziki, aparkalekua parkimetroa ukitu gabe kudeatzeko aukera ematen baitu

 

Datorren astelehenean —maiatzak 11— jarriko du abian berriro TAO Gasteizko Udalak. Martxoaren 16an utzi zen bertan behera zerbitzua, COVID-19aren pandemiaren ondorioz. Une honetan, eraldaketa nabarmena ari da gertatzen batetik bestera joateko ohituretan, zeinek ahalik eta gutxien eragin beharko baliokete hirian ibilgailu pribatu motordunen erabilera gutxitzeko helburuari.

Trafiko Zerbitzuak gomendatzen du, orain inoiz baino gehiago, 2019an martxan jarri zen telefono mugikorretarako Telpark aplikazioa erabil dadila. Parkimetroa ukitu gabe ordaintzeko aukera ematen du tresna horrek, txanponik erabili gabe, txartela hartu beharrik gabe, eta, gainera, ibilgailua aparkatuta egon den denbora bakarrik ordaintzekoa. Aparkalekua kudeatzeko modurik ziurrena da, pandemiari aurre egiteko gomendio sanitario guztiak betez.

Bestelako abantailez gain, aplikazio horrekin edozein unetan luza daiteke aparkatzeko denbora, eta edozein unetan atera autoa, benetan emandako denbora besterik ordaindu gabe. Gainera, ibilgailu baten baino gehiagoren aparkamendua kudea daiteke, eta alarmen bidez abisatzen du aparkatzeko denbora bukatzear dagoenean. Salaketak mugikorraren bidez baliogabetzeko aukera ere ematen du, eta mugikorraren GPSaren bidez ibilgailua aurkitzeko.

Aplikazioa erabiltzeko, Telpark aplikazioan bertan erregistratu beharra dago. Doan eskura daiteke Google Play-n eta Apple-ren la App Store-an, edo en www.telpark.com webgunean. Berehalakoan erabil daiteke aplikazioa, modu erraz, eroso eta seguruan.

 

Share