Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2020-05-20)

Prentsaurrekoa. Gasteizko ekonomia suspertzeko planaren aurkezpena

Parte-hartzaileak: Maider Etxebarria, Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren zinegotzia, eta Igor Salazar, Merkataritza eta Enplegu zinegotzi ordezkaria.

Eguna: maiatzak 20, asteazkena.

Ordua: 11:00.

Lekua: prentsaurrekoa YouTubez emango da, helbide honetan: https://www.youtube.com/channel/UCBBE6PcduS7BQFMhc_YD7nw/

Share

Animaliak Babesteko Zentroak bihar ekingo die berriro adopzio eta harrera zerbitzuei, aurretik hitzordua eskatuta

 

  • Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa ere irekiko da jendearentzat, behar diren prebentzio-neurriekin

 

COVID-19aren mahaiaren bitartez Gasteizko Udalak  zerbitzu eta jarduerei berriro ekiteko zehaztu duen planaren barruan, Animaliak Babesteko Zentroak bihar (maiatzak 20) ekingo die berriro adopzio eta lagapen/harrera zerbitzuei. Udalaren web-orrian, 010 telefonoan edo Animalien Babeserako Zentroko telefonoan 945 16 17 55 aldez aurretik hitzordua eskatuta eskainiko da zerbitzua.

Zerbitzu hauek ere lehen ematen zen moduan jarriko dira martxan berriro: udalerri barruan zein kanpoan bide publikoan galdu edo abandonatutako animaliak hartzea; lagatako, abandonatutako edo harrera-etxeetan dauden animalientzako albaitaritza tratamenduak, jabeek animaliak berreskuratzea eta animalien balorazioa erasoen salaketengatik.

Horretarako, zentroak beharrezko neurriak hartu ditu COVID-19ren aurkako segurtasun-protokoloak betetzeko.

Arriskutsu izan daitezkeen txakurrak edukitzeko lizentzia eta horiek udal erregistroan inskribatzeko tramitazioa duela astebete abiarazi zen berriro San Martineko bulego teknikoetan, eta bihartik aurrera herritarrei laguntzeko bulegoetan egin ahalko da. Lizentziaren jakinarazpena eta izapide horiei dagozkien txartelak posta ziurtatuz bidaliko dira eskaera berrietarako helbideetara.

Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa berriro irekiko da

Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa ere bihar irekiko da. Aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da, eta oraingoz jendaurreko arreta baino ez da irekiko, ez bidaiateka. Publikoak zein arreta ematen duten langileek babes-materialak izango dituzte eskura, eta kontsultatzeko ordenagailu bakarra erabili ahalko da.

Era berean, bulegoak arreta mantenduko du posta elektronikoaren (infogasteiz@vitoria-gasteiz.org), telefonoaren (945 16 13 30) eta sare sozialen bidez.

 

 

 

 

Share

Bihar hasiko dira Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak aurrez aurreko zerbitzua ematen, aurretiazko hitzordua bitarte

Gainerako udal-zerbitzu sozialak ere bihar hasiko dira berriro

 

Bihar hasiko dira berriro ere aurrez aurreko zerbitzua ematen Udalaren 14 Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak. Alabaina, aurretiazko hitzordua beharko da, zein telefonoz eskuratu daitezkeen, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara deituta.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan –zein Udalaren gizarte-zerbitzu eta -eta prestazioen ate nagusia baitira– lanean diharduten profesionalak gizarte langileak, psikologoak, kale hezitzaileak eta administrariak dira. Berriro irekitzeko, bulegoak eta arretagune berariazkoak egokitu dira, eta neurri jakin batzuk jarraitu behar dira, osasunaren ikuspegitik arreta segurua bermatzeko.

Kontaktuak ekiditeko manparak eta metakrilatoak instalatu dira, desinfektatzeko gela egongo da, eta ez da baimenduko bertan itxarotea. Gainera, maskara erabiltzea ere gomendatuko da.

Beste zerbitzu batzuk

Oinarrizko Gizarte-Zerbitzuekin batera, Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Saileko gainerako zerbitzuak erre (Gizarte-Inklusioa, Haurtzaro eta Senitartea, Adinekoak…) aurrez aurreko arta ematen hasiko dira berriro, horietan ere aurretiazko hitzordu bitartez.

Orain arte, aurrez aurreko arta soilik larrialdiko kasuetan eskaintzen zen, nahiz eta telefono bidezko arta beti egon den lanean.

Maskarak dohaintzan

Bestalde, Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak eskertu egin nahi izan du Gasteizko jostun solidarioen kolektiboak egindako 500 maskaren dohaintza. Material hori etxerik gabeko udal-zentroen erabiltzaileei bideratuko zaie.

Share

Urtaranen gobernuak Espazio Publikoaren Plan asmo handiko jarri du martxan, Gasteizko auzo guztietan barrena ehun bat esku-hartze eginez

 

Udalak 400.000 euro inbertituko ditu 8,5 kilometro espaloi handitzeko, 8 kilometro bizikleta-bide berri egiteko eta datozen hilabeteetan auzoetako 88 kaletan zirkulazioa lasaitzeko 

Trafikoa baretu egingo da ‘super-etxadien’ barrualdean, eta berariazko seinaletikaz eta galtzadan marraztutako piktogramez identifikatuko dira  

Espazio publiko berriak leku gehiago emango die oinezkoei, erosoagoa izango da, eta merkataritza dinamizatzen lagunduko du 

 

DOSSIER ACTUACIONES MEJORA MOVILIDAD COVID 19 

Gasteizko espazio publiko berriak leku gehiago emango die oinezkoei, erosoagoa izango da, eta merkataritza dinamizatzen lagunduko du Urtaranen gobernuak asmo handiko plan bat jarri du martxan, Gasteizko ia auzo guztietan barrena ehun jarduera baino gehiago egingo baitira hiria normaltasun berrira egokitzeko. Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Plana oinarri hartuta, hiru eremutan diseinatu dira neurriak: oinezkoak ibiltzeko espazioen hobekuntza, bizikleta-konexioak lantokietara eta industrialdeetara, eta azken hamarkadan identifikatutako super-etxadien % 30ean jarduketak garatzea.

Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredok gaur goizean iragarri duenez, bere sailak gutxienez 400.000 euroko inbertsioa aktibatu du proiektuaren lehen faseari ekiteko. Udalak 8,5 kilometro espaloi zabalduko ditu, 8 kilometro bizikleta-bide berri sortuko, eta 88 kaletako zirkulazioa baretuko du auzoetan. Ekimen horiek guztiak 2020an zehar garatuko dira.

“Udal Gobernuak bultzatzen duen Orain Gasteiz planak osasuna babestea, gizarte-ongizatea bermatzea eta tokiko ekonomia babestea du helburu. Eta helburu horiek lortzeko, lehentasunezkoa da gure kale eta plazetan jardutea. Filosofia argia da: oinezkoentzako espazioak zabaldu behar ditugu distantzia soziala bermatzeko, gure merkataritzari eta ostalaritzari lagundu behar diegu eta desplazamendu aktiboak lehenetsi behar ditugu: oinez eta bizikletaz. Azken hamarkadan egindako lana eta Gasteizen diseinua gidatzen duen Mugikortasun Planaren filosofia ere ezin ditugu ahaztu. Etorkizuneko mugikortasuna jasangarria eta osasungarria izango delako. Joan-etorri aktiboak sustatu behar ditugu eta garraio publikoan konfiantza berreskuratu behar dugu, batez ere TUVISAren sarean“, zehaztu du Amaia Barredok.

Neurri gehienak Mugikortasuneko eta Espazio Publikoko Planaren Aurrerapenean jasota zeuden, epe ertainean egiteko asmoz. Orain, ordea, Udalak egokitzat jo du horiek aurreratzea osasun-krisiaren egungo egoerari erantzuteko, espazio publikoa askoz inklusiboagoa izan dadin, kaleko bizitza erraztuz eta mugikortasun aktiboa indartuz. “Baina ez bakarrik deseskalatzeari begira, baizik eta Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planaren berrikuspenean erreferentzia gisa erabiltzen ari diren printzipio gidarietan islatutako espazio publikoaren eta mugikortasunaren eredua gauzatzeari begira“, azpimarratu du Amaia Barredok.

Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak asmo handiko plan bat aurkeztu du gaur goizean, hiru jarduera-ildotan banatuta:

 

1) Leku gutxi duten eta jendetza biltzen den espazioetan oinezkoentzako espaloiak zabaltzeko esku-hartzeak.

Azken asteetan, Udalak hainbat jarduera egin ditu Manuel Iradier, Florida, Frantzia, San Antonio eta Ortiz de Zarate kaleetan, besteak beste. Aste honetatik aurrera, antzeko esku-hartzeak egingo dira beste leku hauetan:

Domingo Beltran/Ramiro de Maeztu. Ezkerreko aparkaleku-zerrenda ezkerreko zirkulazioko erreira aldatuko da, eta askatutako espazioa oinezkoentzat geratuko da.

Tomas Zumarraga Dohatsua, Jesusen Zerbitzarien eta Gasteiz hiribidearen artean. Bizikleta-bidea oinezkoentzat utziko da. Bizikletak galtzadatik joango dira, abiadura motelekoa baita, edo Badaia kaletik, Erdi Aroko hirigunerantz joateko.

Herrandarrak. Prudencio Maria Berastegi eta Arana kaleen arteko zatian, bizikleta-bidea oinezkoentzat izango da, eta trafikorako errei bat bizikletentzat utziko da. Arana kalearen eta Karlos I.a plazaren arteko zatian, bestalde, bizikleta-bide berria sortuko da zirkulaziorako ezkerreko erreiaren gainean.

Done Jakue hiribideko zubia (Madril kalearen gainetik): aparkatzeko zerrendak oinezkoentzat utziko dira.

Bake kalea: ezkerreko zirkulaziorako erreia oinezkoentzat izango da aurrerantzean.

Zadorra hiribidea: bidegorria oinezkoentzat utziko da, eta galtzadaren gainean noranzko biko bidegorri berria sortuko da.

 

Guztira, 8 kilometrotan esku hartuko da.

 

2) Hiriko lantoki eta industrialdeetarako bizikleta-konexioak hobetzeko alternatibak.

Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak bizikleta-konexioak hobetu nahi ditu, halaber. Horretarako, lotura hauetan esku hartzea aurreikusi da:

Ozeano Barea: Zabalganeko bide horretan, bizikleta-bide berriak sortuko dira. Lanak ekainaren hasieran hastea aurreikusi da, kontratua dagoeneko esleitu baita.

Oto hiribidea: bizikleta-bideak noranzko bakoitzean, aparkatzeko zerrendak metro batzuk mugituz.

Bremen kalea: bidegorri berria.

Dusseldorf kalea: bidegorri berria. Lanak aste honetan bertan hastea aurreikusten da.

Zurrupitieta kalea: zirkulazio-bideetako bat bidegorri bihurtuko da. Lanak aste honetan bertan hastea aurreikusten da.

Artapadura: bidegorri berria zirkulazio-errei baten gainean.

Gamarrako atea: noranzko biko bidegorri berria erreietako batean.

Legutioko atea: bidegorri berria.

 

Guztira, 8 kilometrotan jardungo du Udalak bizikleten alorrean.

3) Super-etxadiak auzo guztietan garatzen jarraitzea. Sailak gutxienez horien % 30ean esku hartuko du datozen hilabeteetan, eta jarduketa errazak egingo ditu, aipatutako super-etxadien barrualdean trafikoa murriztu eta lasaitzeko. Seinale bertikalak eta horizontalak jarriko dira, oinezkoek lehentasuna duten gune batera sartzen dela ohartarazteko. Horretaz gain, galtzadaren gainean S-28 (bizitegi-kalea) seinaleari dagokion piktograma margotuko da. Izan ere, zirkulazioaren abiadura orduko 20 kilometrora murriztuko da.

Esku-hartze horiek bi fasetan egingo dira. Lehen fasea 64 kalek osatuko dute, ingurabide zaharraren barruan eta Zabalganean; bigarrena, berriz, Abetxukuko, Lakuako eta Salburuko beste 24 kaletara zabalduko da.

 

Hauxe da kaleen zerrenda osoa: 

Super-etxadien arauak ezarriko zaizkien kaleak (1. fasea)

ZABALGANA

Ilustrazioaren hiribidea

ARIZNABARRA

Sor Sofia plaza

Ozioko Gazteluaren kalea

Gebarako Gazteluaren kalea (zati bat)

Mendiluzeko Gazteluaren kalea (zati bat)

Eskibelgo Gazteluaren kalea

Concha Espina kalea

Areitio kalea

BATAN

Bizkaia kalea

Gipuzkoa kalea

ADURTZA

Zendaguren kalea

Alboka kalea

Jose Uruñuela kalea

Dultzaina kalea

Txistulari kalea

Juan Bautista Gamiz kalea

Txirula kalea

Txalaparta kalea

Adurtza kalea

TXAGORRITXU

Telesforo Aranzadi kalea

Enrique Eguren kalea

KOROATZEA

Larrugile kalea

Eulogio Serdan kalea (zati bat)

ZARAMAGA

Martin Olabe kalea

Santa Isabel kalea

Lorenzo Prestamero kalea

Bernal Diaz de Luko kalea

Vicente Manterola kalea

Amurrio kalea

Azazeta Mendatearen kalea

Urkiola Mendatearen kalea

Barazar Mendatearen kalea

Añanako Taldearen kalea

Mendoza kalea

Laguardia-Biasteriko Taldearen kalea

ARANBIZKARRA

Isuntzatarren kalea

JUDIMENDI

Mantellitarren kalea

Diego Martinez de Alaba kalea

Cola y Goiti kalea

Miranda de Ebro kalea

Trebiñoko Konderriaren kalea

Mariano San Miguel kalea

Santa Luzia kalea

Benito Ginea kalea

Urriaren Hamabiaren kalea (zati bat)

Eduardo Belasko kalea

BABESGABETUAK

Aiala Kantzilerraren kalea

Joan XXIII.aren kalea

Lope de Larrea kalea

ANGLOA

La Paloma kalea

ERDI AROKO HIRIGUNEA ETA INGURUAK

Aldabe kalea

Felix Maria Samaniego kalea

Joaquin Jose Landazuri kalea

Antepara kalea

Bueno Monreal kalea

San Bizente Paulekoaren kalea

San Ildefontso kalea

Santa Ana kantoia

Arriagako atea (Erdi Aroko hiriguneko zatia)

Santa Maria kalea

Frai Zacarias Martinez kalea

Kanpokale Berria

Aska kalea

San Bizente aldapa

 

 

Super-etxadien arauak ezarriko zaizkien kaleak (2. fasea)

SALBURUA

Dublin kalea

Lisboa kalea

Londres hiribidea

Stockholm kalea

Luxenburgo kalea

Paris hiribidea

Erroma hiribidea

Kopenhage

ABETXUKU

Ezki kalea

Laubideta kalea

Eliza kalea

Txarrakea kalea

Araka kalea

Iturrizabala kalea

Azeduia kalea

Arriagana kalea

Uribeguela kalea

El Calce kalea

LAKUA-IBAIONDO

Andia Mendiaren kalea

Urederra Ibaiaren kalea

Zaia Ibaiaren kalea

Zubialde Ibaiaren kalea

Uragana Ibaiaren kalea

Inglares Ibaiaren kalea

 

 

Espazio publikoaren alorreko beste ekimen batzuk

Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotziak, halaber, saila azken egunotan garatzen ari den zenbait jardueraren berri eman du. Alde batetik, Trafiko Zerbitzuak 2 metroko distantzia gorde behar dela ohartarazteko mezuak margotu ditu hiriko oinezkoentzako dozena bat pasabidetan.

Bestalde, Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak 74 bizikleta-aparkaleku eramangarri jarriko ditu hiriko hainbat tokitan. Joan den ostiralean hasi ziren elementu horiek instalatzen, hiriko osasun-zentroetan, ospitaleetan, industrialdeetan eta gune jendetsuetan.

 

 

Share

“Zirelako” Memoriei eta Giza Eskubideei buruzko film laburren erakusketa maiatzaren 28an eta 29an online egingo da

 

2 programa, 16 film labur eta streaming bidezko solasaldi bat hainbat zuzendari eta protagonistekin.

 

Gasteizko Udaleko Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak Zinhezba elkartearekin batera antolatzen duen Memoriei eta Giza Eskubideei buruzko film laburren erakusketa maiatzaren 28an eta 29an egingo da ZIRELAKO webgunean: www.zirelako.com. Bi programa ezberdin izango ditu, eta hitzaldi-solasaldi bat  streaming bidez pelikulen hainbat zuzendari eta protagonistekin.

Alde batetik, maiatzaren 28an, “Zirelako Aukeraketa” aurkeztuko da, orotara 51.13 minutuko iraupena izango duena, eta sei film laburrek osatuko dute. Sei film labur horiek 39 parte-hartzaileren artetik aukeratu zituen ZIRELAKOren Epaimahaiak – Rosabel Argote Vea (CEAR-Euskadi), Nerea Martinez Aranburuzabala (Martxoak 3 elkartea), eta Fernando López Castillo (zinemaren munduko aditua) -.

Fikzio, dokumental eta animazioek giza eskubideen eta memoria historikoaren inguruko gaiak hainbat ikuspegitatik jorratuko dituzte. Zirelako programaren egitarauan, publikoak gustukoen duen filmaren aldeko botoa emango du online galdetegi baten bidez, eta lan irabazleak Gasteizko Udalaren Bizikidetza eta Aniztasunerako Zerbitzuaren aintzatespena eta zabaltzeko konpromisoa jasoko ditu.

Bigarren egunean, “Irudiak memorian” programaren edukia ikusteko aukera eskainiko da. Zinhezba elkarteak egin du bigarren programa honen aukeraketa,  ekimenaren antolakuntzaz arduratu den zinemari eta giza eskubideei lotutako kultur elkarteak, hain zuzen.

“Irudiak memorian” programak 10 filmek osatzen dute, non animazioa ugaritzen den teknika ezberdinekin: 2D tradizionala, rotoskopia, beira gaineko oleoa, stopmotion… Film laburrak genero desberdinetatik igarotzen dira, hala nola, dokumentala eta fikzioa, animazioa eta dokumentala. 88:57 minutuko iraupena dute, eta ikusleek film labur kolektibo batzuk ikusi ahal izango dituzte, beste batzuk euskaldunak. Azpimarratzekoa da aukeratutako lan gehienak emakumeek eginak direla.

Zinema saio birtuala amaitzeko, maiatzaren 29an, ostirala, 19:00etan, ZIRELAKO YouTube kanalean film laburren zuzendari  eta  protagonista batzuekin solasaldia egingo da; honako zuzendari hauekin, hain zuzen ere:

–    Esti Urresola (zuzendaria). IZUR.

  • Maider Fernandez (zuzendaria). AMOR SIEMPRE.
  • Eduardo Vieitez (zuzendaria). MAMA.
  • Gerard Vidal Cortes (zuzendaria) TAHRIB.
  • Alfonso Moral (zuzendaria), Vitalina Diaz Cuj (AMLUDIko presidentea) eta Raquel Sedano (Nazioareko Elkartasuna elkarteko kide atzerritaratua Guatemalan). REYE’B’AL.

Webgunea: www.zirelako.com

Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua: bizikidetza.convivencia@vitoria-gasteiz.org

 

 

 

 

 

Share