Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2020-05-19)

Prentsaurrekoa. ‘Ahora Vitoria Orain Gasteiz’ Planari jarraiki, Udalak Espazio Publikoan abian jarriko dituen neurriak ezagutaraztea

Parte hartzaileak. Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredo

Eguna. Asteartea, maiatzak 19

Ordua. 12:00

Tokia. Prentsaurrekoa You Tuben emango da honako helbidean:

https://www.youtube.com/channel/UCBBE6PcduS7BQFMhc_YD7nw/live

Share

Udalbatza 2020-05-22

Webgunean Udalbatza maiatzaren 22an (ostirala), 9.00ean, egingo duen ohiko bilkuraren gai-zerrenda

Share

Aukera berdintasunen alde lan egingo duten Hiri Hezitzaileak sustatzearen aldeko agertu da alkatea

 

Gorka Urtaran, Hiri Hezitzaileen Estatuko Sarearen gaurko bilkuran.

 

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek RECE-Hiri Hezitzaileen Estatuko Sareak egindako bilkura ireki du gaur, euskal hiriburua baita erakundearen buru une honetan. Parte hartzen duten hirien arteko bilkura bide telematikoz egin da, osasun krisia dela eta ezinezkoa baita bestela elkartzea.  Duela hamarkada batzuk urratzen hasitako bidetik jarraitzeko deia egin du alkateak, askatasunaren eta berdintasunaren aldeko apustua egiten duten hiri hezitzaileak sustatzeko eta aukera-berdintasuna aldezteko.

Joan den martxoan RECEren koordinatzaile aukeratu izana eskertu du Gorka Urtaranek. Haren hitzetan, izendapena udal teknikarien taldeak urte askotan egindako lanaren aitorpen merezia da, taldeak patxadaz eta profesionaltasun handiz egin baitu lan, eta oso gogotsu baitago sarearen buru izateak dakarren lanari ekiteko. Hiriak ekarpenak egiteko eta entzuteko asmoa duela adierazi du alkateak.

“Hiriak oinarrizko agertokia dira pertsonek beren bizitza proiektua garatzeko behar den berdintasuna eta askatasuna izan ditzaten. Prestakuntza formala oso garrantzitsua da, baina harago joan beharra dago, eta balioen hezkuntzaren aldeko apustua egin, gizartea demokratikoagoa izan dadin eta pertsona orok aukera berak eduki ditzaten”, esan du alkateak. Hezkuntza-ekitatea lortzeko baliabideak bermatu behar direla erantsi du. “Gainerako erakundeekin, gizarte- eta hezkuntza-eragileekin eta, azken batean, herritarrekin batera lan egiteak helburu hori lortzeko bidean jarraitzea ahalbidetuko du“, amaitu du Urtaranek.

 

 

 

Share

AMVISAk aurrez aurreko arreta emateari ekin dio Antilletako pasabideko bulegoetan, aldez aurretik hitzordua eskatuta

Gaurtik aurrera, AMVISA bezeroentzako aurrez aurreko arreta ematen hasiko da berriro Antilletako pasabideko bulegoetan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Kontratu bati alta edo baja eman, titularitatea aldatu edo beste edozein izapide egin nahi dutenek web-orrian eska dezakete hitzordua, Arreta presentziala / Aurreko hitzordua atalean, edo 945 16 10 00 telefonora deitu. Ordutegia 08:30etik 14:00etara da, eta adinekoek lehentasuna izango dute 10:00etatik 11:00etara.

Tramite bakoitzerako zer agiri eraman behar den jakiteko, Bezeroarentzako informazioa / Izapideak atalean kontsultatu daiteke, edo 945 16 10 00 telefonora deitu.

AMVISAk gogorarazten du ordainketak banku txartelaren bidez baino ez direla onartuko, inoiz ez eskudirutan.

 

Share

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak bizikleta elektrikoak partekatzeko zerbitzua sortu du San Martineko bulegoetako udal langileentzat

 

Gasteizko Udalak bizikleta elektrikoak maileguan uzteko gune automatizatu berria jarriko du abian Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren bitartez. Datozen egunetan hasiko da martxan zerbitzu berria, San Martineko eraikineko langileek aukera jasangarria izan dezaten laneko joan-etorrietarako, udal ibilgailuak erabili ordez.

“Nazio Batuen 2030 Agenda ezartzen jarraitzen dugu eta, gure ustez, mugikortasuna zeharkako elementua da gure hirian iraunkortasuna lortzeko. Bizikletaz eta oinez ibiltzeak energia-kontsumoa eta kutsadura murrizten laguntzen du, baita herritarren osasuna hobetzen ere. Ziurgabetasun garai hauetan, lan arloan bizikleta erabiltzea aukera erakargarria da modu jasangarri eta osasungarrian mugitzeko“, azaldu du IGIko lehendakari Ana Oregik.

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak gune automatizatu bat instalatu du San Martineko eraikineko lurpeko aparkalekuan, 6 bizikleta elektriko maileguan utzi, itzuli eta birkargatzeko. Ainguratu eta birkargatzeko sei puntuz eta sei bizikletaz hornituta dago sistema.  Erabiltzaileek aplikazioa bat beharko dute horietaz baliatzeko. Esperientzia pilotuak sei hilabete iraungo du, eta duen arrakastaren arabera erabakiko da bizikleta partekatzeko sistemak jarraitzen duen ala ez.

 

Share

Udalaren Antzoki Sareak negu-udaberriko denboraldirako abonamenduen dirua itzultzeari ekin dio

Maiatz-ekainetarako antolatuta zeuden ikuskizunetarako sarrerak ere itzultzen hasi dira

 

Gasteizko Udalak Antzoki Sarearen negu-udaberriko denboraldirako abonamenduen dirua berreskuratzeko epea ireki du, denboraldia ezin izan baita osorik bete COVID-19ak eragindako krisi sanitarioa dela eta.

Gasteizko publikoak martxoaren 10era arte gozatu ahal izan zuen antolatutako ikuskizunez. Egun horretatik ekainaren amaiera arte aurreikusita zeuden funtzioetarako sarreren  zenbatekoaren itzulketa bermatzen du Udalak.

Leihatilan (dirutan edo txartelez) edo telefonoz erositako abonamenduen zenbatekoa atzera jasotzeko bi aukera dago.

Internetez, formulario hau betez eta cancelaciones.taquilla@vitoria-gasteiz.org helbidera bidali behar da. Formularioak gehienez zazpi sarreraren itzulketa eskatzeko balio du.

Telefonoz: 010 edo 945 16 11 00 telefonoetara deituta; ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etik 20:00etara; larunbatetan, 8:00etik 14:00etara. Datuak aldez aurretik prest izatea gomendatzen zaie herritarrei.

Informazio gehiago: 010 edo 945 16 11 00 telefonoetan, adierazitako ordutegian.

Online erositako sarrerak eta abonamenduak

Online zerbitzuaren bitartez erositako sarrera eta abonamenduen kasuan, ez da eskabiderik egin beharrik, itzulketak automatikoki egingo baitira, pixkanaka.

Udalaren Antzoki Sareak jakinarazi duenez, martxo eta apirileko ikuskizunetarako sarrerak itzuli dira dagoeneko, abonamenduen barrukoak izan ezik, horiek gaurtik aurrera itzultzen hasiko baitira.

“Kontsulta ugari jaso dugu posta elektronikoz eta herritarren postontzian sarrera eta abonamenduen itzulketaren kudeaketaz, eta eskerrak eman nahi dizkiogu publikoari izandako jarrera eta pazientziagatik”, adierazi dute saretik.

 

 

Share

Udalaren opor programa, bertan behera 

 

Herritarren segurtasuna eta kutsatzeen prebentzioa bermatu nahi ditu neurriak

 Udalaren opor programa bertan behera uztea erabaki du Gasteizko Udalak; ekainaren 22tik abuztuaren 28ra egitekoa zen hori. Orotara 2.424 leku eskaini nahi ziren 4 urtetik 20 urtera bitartekoentzat.

Pertsona horien osasuna babestea eta COVID-19aren pandemiaren hedapena eragoztea dira neurriaren helburuak, Eudel-Euskadiko Udalen Elkarteak Euskadin antolatutako kultur eta jai jardueretarako osasun segurtasunaren alorrean emandako gomendio orokorren ildotik. Besteak beste, udalekuak bertan behera uztea gomendatu dute.

Udalaren 2020ko opor programak proposamen hauek zekartzan:

  • Jolas txokoak
  • Udako ludotekak
  • “múSIka, bai!” musika-udalekuak 2020
  • Udaleku irekiak
  • Ingurumen-udalekuak
  • Green Summer Camp
  • Abentura-udalekua
  • Udako txokokluba Udaband! udako musika-campusa
  • Jarduera nautikoen campusa.
  • Jarduera nautikoetako hastapen ikastaroak
  • Kanpamentuak hondartzan
  • Landa-udalekuak

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Share

Luis Aranburu Udal Musika Eskolako abesbatzak bideo bat grabatu du, itxaropen mezu batekin

Cantemos la vida’ [Kanta bizitzari] kanta abestu dute, konfinamenduan

 

Krisi sanitarioaren ondorioak jasaten ari diren gasteiztar guztiei itxaropen-mezu bat igortzen dien bideoa aurkeztu du Luis Aranburu Udal Musika Eskolako abesbatzak.

Hain zuzen ere, ‘Cantemos la vida’ [Kanta bizitzari] kanta abestu dute, Kontxi Martínez de Madinak egokiera honetarako propio idatzitako hitzekin. Sally de Forden ‘A Heritage of Hope and a Legacy of Love’ kantaren bertsioa da.

Abesbatzako hamabost kidek grabatu dute bideoa, etxetik, beren telefono mugikorrekin. Carmen Molinak zuzendu du taldea, eskolako irakasle diren Carmen Ayastuy eta Amaia Rodríguez piano-jotzaileek lagunduta, eta RuthDgM-ek egin ditu editatze-lanak. Teknika bokaleko irakasle Montse Sánchezen laguntza ere izan du abesbatzak.

Bideoak 6 minutu inguruko iraupena du, eta pandemia Gasteizera iritsi zenetik emakume horiek eguneroko bizitzan hartutako irudiekin apaintzen da. Paseoak, lorez betetako lorategi batean barrena; San Prudentzio eguneko haur baten marrazkia; jantzi-aldaketa dibertigarriak, eskulanak… Egilearen beraren poema batekin bukatzen da grabazioa.

Honako hauek jarri dute ahotsa: Alicia Sanz, Maite Butrón, Amaia Elorza, Nieves García, Marian Peciña, Mertxe Bóveda, Miren Aginako, Ana María Hoz, Ángela Urcelay, Argiñe Nadador, Susana Aranberri, Ruth Díaz de Greñu, Iber García de Acilu, Miren Unzurrunzaga eta Begoña Fernández de Arroyabe.

Gasteizko herritarrak une zail hauetan erakusten ari diren sormenaren beste froga bat da ekimen hau. Eskerrak eman nahi dizkiet emakume horiei, beren ahotsak oparitzeagatik, mezu itxaropentsu horrekin”, azpimarratu du Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok.

Cantemos la vida’ [Kanta bizitzari] kantaren hitzak

Jatorrizko abestia: ‘A Heritage of Hope and a Legacy of Love’ (Sally de Ford)

Es la luz de un nuevo día con su brillo y esplendor,

alegría en mi semblante y en mi alma resplandor.

Son los trinos matinales de las aves del jardín

el saludo melodioso que me hace sonreír.

Es la vida un gran regalo, un tesoro excepcional,

un sendero fascinante lleno de eventualidad.

Y paso a paso recorremos del principio hasta el final

un camino convertido en aventura coral.

Bordeando desalientos, soledad,

superando los embates del azar..

Dejando el vía muerta el tren de la fatalidad

y persiguiendo con afán la fugaz felicidad.

Es del cielo el arco-oros bello lazo de color,

que escondido tras la lluvia de diadema luce el sol.

Y ambrosía es la fragancia, el aroma de una flor

y el abrazo del amigo que de lejos regresó..

Es la vida un gran regalo, un tesoro excepcional,

un sendero fascinante lleno de eventualidad.

Y paso a paso recorremos del principio hasta el final

un camino convertido en aventura coral.

Bordeando desalientos, soledad,

superando los embates del azar.

Dejando el vía muerta el tren de la fatalidad

y persiguiendo con afán la fugaz felicidad.

Bideoa Ikusi

 

Matrikula berritzea

Astelehenean, maiatzak 18, hasiko da Luis Aranburu Udal Eskolako lehendiko ikasleen matrikula berritzeko epea. Internet bidez egin beharko da tramitea, zentroari eskainitako espazioan, maiatzaren 28ra bitartean (egun hori barne).

Online prestakuntzan buru-belarri murgilduta dago eskola une honetan, bizi dugun aparteko egoerara moldatuz. Matrikula berritzeko moduari ere eragin dio egoera horrek, orain arte bertatik bertara egiten baitzen”, adierazi du Estíbaliz Canok.

Gerora, eskolan musika-prestakuntzari ekin nahi dioten ikasle berriek izena emateko epea zabalduko da.

Share