Prentsa Oharren banner

Udalak garbitasun neurriak zorrozteko eskatu die herritarrei eta ez botatzeko eskularru sanitarioak eta maskarak lurrera edo paperontzietara

Ingurumena Planifikatzeko eta Kudeatzeko Zerbitzuak, besteak beste espazio publikoak garbitzeaz eta desinfektatzeaz arduratzen denak, herritarrei dei egiten die garbitasun eta higiene neurriak zorrozteko, eta konpromiso berezi bat eskatzen du: ez daitezela bota eskularru sanitarioak eta maskarak lurrera edo paperontzietara. Horrela, herritarrak oro har eta garbiketako langileak kutsatzeko arriskuaren eraginpean jartzea saihestu nahi da.

Udalak gomendatu du eskularruak eta maskarak etxean bertan kentzea, gero edukiontzira botatzeko. Gainera, gogorarazi du osasun-krisiaren garai hauetan gure osasuna eta gure bizilagunena babestea lehentasun nagusia eta guztion erantzukizuna dela

Share