Prentsa Oharren banner

[Eguneratua mapa gehiagorekin] Eraztun Berdeko parkeetan zentzu bakarrean ibili ahal izango da

Udalak Eraztun Berdeko parkeak erabiltzeko azalpen-planoak zabaldu ditu distantzia sozialari eta osasunari buruzko gomendioak zainduz.

Salburua, Zabalgana, Armentia, Olarizu, Zadorra, Abetxuko, Neveras eta Gamarra dira aldi baterako planoetan jasotzen diren  parkeak.

Pandemiak irauten duen salbuespen aldian, Eraztun Berdeko parkeetan zentzu bakarrean ibili ahal izango da, maparen geziek adierazitakoan, ibiltariek elkar topo egin dezaten saihesteko eta urruntze soziala bermatzeko.

Share

Gasteizko Udalak gomendio batzuk argitaratu ditu maiatzaren 2tik aurrera kirola egitera edo ibiltzera doazenentzat

  • “Ganoraz jokatu. Birusa ez da desagertu eta kontuz jokatzen jarraitu behar dugu”, azpimarratu du Livia Lopezek
  • Oro har, erabiltzen den bidearen eskuinetik zirkulatzea gomendatzen da, zirkulazioaren noranzkoak argi zehaztuz

 

Gasteizko Udaleko Kirol eta Osasun Sailak bihartik aurrera paseatzeko edo kirola egiteko hainbat gomendio prestatu ditu, COVID-19 gaixotasunak sortutako krisiaren deseskalada delakoaren barruan Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Plana dela eta. Biztanleriaren talde bakoitzerako jarraibide eta ordutegi espezifikoekin batera, Udalak herritarrek jarraibide zehatz batzuk izatea nahi du, bi pertsona-talderi bereziki zuzenduak: kirol-jarduera neurritsua eta erregularra aurretik egiten ari zirenei, eta kirola egiteko ia ohiturarik ez dutenei.

 

“Entrenamenduak berreskuratzeko edo kalean jarduera fisiko bat hasteko orduan sen ona alde batera ez uztea da gure lehen aholkua. Zalantzarik gabe, albiste ona da kanpoan berriro kirola egin ahal izatea, baina oso gogoan izan behar dugu nondik gatozen eta epidemia horrek gizartean eragin duen mina. Hori dela eta, zuhurtzia eta kontzientzia osoa eskatzen dugu, birusa ez baita desagertu eta kontuz jokatzen jarraitu behar dugulako”, adierazi du Livia Lopez Kirol eta Osasun zinegotziak.

 

Bai oinez ibiltzeko, baita espazio publikoan egingo diren kirol-jardueretarako, osasun publikoaren arloko zenbait jarraibide daude. Lehenengoa zirkulazioa antolatzea da, gainerako pertsonekiko distantzia soziala mantentzen dela bermatzeko. Horretarako, Udalak arau orokor gisa gomendatzen du erabiltzen den bidearen eskuinetik zirkulatzea, zirkulazioaren noranzkoak argi eta garbi zehaztuta gera daitezen.

 

Era berean, gomendagarria da ziurrenik jendea ibiliko den eremuetara ez gerturatzea, ahal den neurrian ordezko bideak erabiltzen saiatuz eta Udalak jarduera-ordutegiek Gasteizko herrietan izango duten eraginari buruz argitaratu dituen zehaztapenak errespetatuz. Running-a edo antzeko diziplinak praktikatuz gero, ezarrita geratu den bezala, bakarka egin beharko dira.

 

Guzti hau kontutan hartuz, honako dekalogoa planteatzen du Udalak kirol jarduerara begira:

 

  1. Erabili arropa erosoa, baldintza klimatologikoetarako egokia eta gainerako pertsonek erraz ikus zaitzaten aproposa.
  2. Helburu eskuragarriak ipini eta zure gorputza entzun.
  • Konfinamenduaren aurretik kirolen bat egiten hasi bazara, ez ezazu utzi zenuen jarduerari berriro ekin nahi izan intentsitate berdinarekin. Ahaztu erritmoak.
  • Kirol berri batekin hasi nahi baduzu, egin modu egoki eta ordenatuan. Gomendagarria da kontserbadorea izatea.
  1. Gorputza “desentrenatuta” dago. Ahal den neurrian lesioak saihesteko, jarduerarako prestatu behar dugu, eta saioaren zati bat aktibatzeko erabili behar dugu. Ondo mugituko ditugu artikulazioak eta leunki luzatuko ditugu giharrak. Ariketa hauek amaitzean ere errepikatuko ditugu.
  2. Ez da beharrezkoa entrenamenduan baimendutako denbora guztia erabiltzea.
  3. Ez entrenatu egunero, atsedena ere erabakigarria da gorputza egokitzeko. Zure hasierako mailaren arabera, 2 edo 3 egunean behin entrenatu dezakezu. Eta gainerako egunetan, paseatzera atera.
  4. Indar-lana egin. Txandakatu zure lasterketak tonifikazio eta indartze ariketekin (sentadilak, flexioak, abdominalak). Egin ariketa horiek ahalik eta gehien errepikatu gabe, utzi neke tarte handia zure giharrei.
  5. Kirola egiteko ordu-tarteak ez dira tenperaturak oso altuak izango diren orduak, baina kontuan hartu ondo hidratatzea garrantzitsua dela. Eraman botila bat eta begiratu eguraldiaren igarpenak irten aurretik.
  6. Etxera iritsi bezain laster, dutxatu, horrela ez hozteko.
  7. Erantzi zapatilak etxera sartu aurretik eta sartu arropa azkar garbigailuan. Interesgarria izan daiteke zapatilak eguzkitan eta balkoi edo leiho batean uztea.
  8. Goza ezazu eta hurrengo egunetarako gogo gehiagorekin geratu.

 

Azkenik, gogorarazi behar da Udaltzaingoak, Ertzaintzarekin koordinatuta, alarma-egoeraren etapa berri hori zainduko duela, dekretuaren arabera egin dadin eta pertsonen osasuna arriskuan jar ez dadin. Ildo horretan, udaltzainek ezarrita dituzte zaintza bereziko eremuak eta, hala badagokio, zirkulazioa antolatzeko ezarri beharreko neurriak.

Share

Ibilaldietarako ordu-tarteak ez zaizkie aplikatuko Gasteizko herriei, hiri-bilbetik bereizita badaude

Hiri-bilbetik kanpoko kontzejuetako bizilagunek udalerri osoan zehar egin ahal izango dute kirola, hiri osorako ezarritako ordutegien arabera

Abetxuko, Ali, Aretxabaleta, Arkaute, Armentia, Betoño, Elorriaga, Gamarra Nagusia eta Gardelegi Osasun Ministerioaren aginduan jarduera eta adin-talde desberdinetarako ezarritako ordu-tarteen arabera arautu beharko dira

Gasteizko 63 kontzejuetako gehienek ez dituzte arautuko, paseatzeko jarduerarako, COVID-19k eragindako osasun-krisialdian aire zabalean jarduera fisiko ez-profesionala egiteko baldintzak arautzeko argitaratutako Osasun Ministerioaren aginduak ezarritako ordu-tarteak. Hala ere, badira Gasteizko hiri-bilbeari aplikatutako jarraibideen arabera arautuko diren herriak. Miren Fernández de Landa zinegotziak zirkular bat egin du gaur, kaltetutako herritarrei ministerio-aginduaren aplikazioa azaltzeko.

 

5. artikuluan, jarduera hori garatzeko ordu-tarteak ezartzen dira populazio-talde guztientzat. Artikulu horretan bertan, 2. zenbakian, hau xedatzen da: “Artikulu honetan aurreikusitako ordu-tarteak ez zaizkie aplikatuko 5.000 biztanle edo gutxiago dituzten biztanlegune bereiziak administratzen dituzten udalerriei eta udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko erakundeei, baldin eta agindu honen bidez baimendutako jarduerak 6: 00etatik 23: 00etara bitartean egin ahal izango badira”.

 

“Kontuan hartuta Gasteizko udalerriko landa-eremuan 63 kontzeju inskribatzen direla, 5.000 biztanletik beherako udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko erakundeak, xedapen hori aplikagarria dela ulertzen da”, azaldu du Miren Fernández de Landak.

Hiri-bilbetik kanpoko landa-gune horietako bizilagunek 6: 00etatik 23: 00etara bitartean paseatu ahal izango dute banaka, ordu-tartearen beste murrizketarik gabe, kilometro bateko mugarekin. Kirola egiteari dagokionez, 06: 00etatik 10: 00etara eta 20: 00etatik 23: 00etara egin ahal izango da, udalerri osoan bezala.

 

Abetxuko, Ali, Aretxabaleta, Arkaute, Armentia, Betoño, Elorriaga, Gamarra Nagusia eta Gardelegi, Gasteiz bezala

Hala ere, ministerio-aginduaren arabera, kontuan hartu behar da kontzeju horietako batzuk – Zehazki: Abetxuko, Ali, Aretxabaleta, Arkaute, Armentia, Betoño, Elorriaga, Gamarra Nagusia eta Gardelegi – Ez daudela Gasteiztik bereizita, haien hiri-bilbearekin jarraitutasuna dagoelako; beraz, ezin zaie aplikatu 5. artikuluko 2. paragrafoan ezarritako salbuespena, eta ordu-tarteen bidez arautuko dira.

Azkenik, gogorarazi behar da nahitaez bete behar dela agindu honetan jarduera fisikorako baimendutako joan-etorriei buruz ezarritakoa, 2. artikuluan, kutsatzea saihesteko betekizunei buruzkoan, 3. artikuluan eta baimendutako tokiei buruzkoan, 4. artikuluan jasotakoari dagokionez.

 

 

Gasteizko menpeko toki erakundeak

Menpeko toki erakundeak udalerri baten barruan dauden hirigune txikiak dira. Toki erakunde horiek -kontzeju izenez ere deitu ohi zaie-, hiritarren partaidetzarako ohiko bide hurbila dira eta burujabetasun osoa dute euren interesak kudeatzeko. Arabako Lurralde Historikoko Herri Batzarrei buruzko martxoaren 20ko 11/1995 Foru Arauak zehazten ditu Arabako menpeko toki erakundeen ahalmenak eta eskumenak

Gaur egun, 63 menpeko toki erakunde daude Gasteizko udalerrian. Hiru eremutan banatzen dira: ekialdea, hego-ekialdea eta ipar-ekialdea.

Gasteizko menpeko toki erakundeen mapa

Erakundeen zerrenda

Toki erakunde bakoitzak bere historia eta nortasuna ditu, eta horiek jasotzenn ditu Gasteizko udalerriko herriak izeneko udal argitalpenak.

Ekialdea

AberasturiAndolluArkautiArkaiaArgandoñaAskartzaBetoñuBolibarElorriagaGamizIlarratzaJungituLubinaoMataukuOreitiaOtazuUrribarri ArratzuaUribarri NagusiaVillafranca eta Zerio.

Hego-mendebaldeko eremua

AretxabaletaArinizArmentiaBerroztegietaGazteluEskibelGardelegiGometxaLasarteLermandaMargaritaMendiolaMonasteriogurenSubilla ArabaZuhatzu eta Zumeltzu.

 

Ipar-mendebaldeko eremua

AbetxukuEhariAmaritaAndetxaArangizArtatza ForondaAztegietaKrispiñaEztarroaForondaGamarraGamarragutxiaGobeoGereñaOtobarrenOtogoienLegardaLopidaMandoiaMartiodaMendigurenMendozaMiñao MiñaogutxiaErretanaUribarri Dibiña eta Ihurre.

Share

Urarteko, Zabalortuko eta Lakuakolore udal baratze ekologikoak astelehenean zabalduko dira, krisi sanitarioaren ondorioz itxita egon ondoren

Urarteko, Zabalortuko eta Lakuakolore udal eta auzokoek kudeatutako hiri baratze ekologikoak astelehenean —maiatzak 4— zabalduko dira berriro, krisi sanitarioaren ondorioz aldi batez itxita egon ondoren.

Hori bai, hainbat baldintza jarri ditu Udalak, Osasun Ministerioaren gomendioak aintzat hartuta. Hain zuzen ere, edukiera mugatuta egongo da, baratzeen banaketak nahikoa distantzia fisikoa mantentzen uzten duten neurrian.  Baratze komunitarioen ekipamendura lursail bakoitzeko pertsona bana joan ahal izango da, titularra, baratzean lan egitera, interakzio soziala ekiditen delarik, edonola ere bi metroko distantzia utzi beharko baita.

Gehienez lau orduz egon ahal izango da baratzean, eta Urarteko baratzeak tutoretza-orduetan bakarrik egongo dira zabalik.

Lanabesen etxola zabalik egongo da, baina pertsona bakarra sartu ahal izango da aldiko, eta gainerakoek kanpoan itxoin beharko dute, segurtasun-distantzia errespetatuz. Erabiltzaile bakoitza arduratu beharko da, gainera, heldulekua garbitzeaz, erabiltzen den bakoitzean. Zapi bat erabiliko da horretarako, eta 70ko alkohola, edo ur eta lixiba disoluzioa. Zapiak eta desinfektatzeko soluzioak erabiltzaile bakoitzak eraman beharko ditu.

Lanabesak erabiltzeko garbiketa-protokolo bat jarraitu behar da, heldulekua eta lanabesa bera garbitzeko, hasieran eta bukaeran. Leku bat moldatuko da horretarako, hustubidetik gertu, ur eta lixiba disoluzioarekin garbitzeko, lurra edo ura kutsatu gabe. Zapiak eta desinfektatzeko soluzioak erabiltzaile bakoitzak eraman beharko ditu. Garbiketa nola egin behar den azalduko duen kartel bat jarriko da. Komunak eta gainerako lekuak itxita egongo dira.

Lursail bakoitzaren barruan kudeatu beharko da belarra, debekatuta egongo baita beste inon uztea. Gainerako gomendioez gain —segurtasun-distantzia, eskuak garbitzea edo maskarak erabiltzea—, nahitaezkoa izango da eskularruak erabiltzea.

Informazio-kartelak jarriko dira hainbat lekutan, hala nola sarreretan eta etxoletan. Pertsonaren batek sintomak baditu, ezingo da baratzera joan.

info + 

Share