Prentsa Oharren banner

Gasteizko talde politikoen konpromisoa LGTBIfobiaren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta

LGTBIfobiaren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, Gasteizko Udaleko talde politiko guztiek berriro ere erabateko arbuioa adierazi nahi dute lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualen aurka halakoa izateagatik edo halakotzat jotzeagatik azaldutako jarrera, portaera edo adierazpen ororen aurrean; orobat, hiri libre eta askotarikoa, talde horren kontrako erasoei aurre egiten diena, eraikitzeko konpromisoa adierazten du.

Aurten “Ez zaitzala LGTBIfobiak kutsatu!” lemaren pean beraien konpromiso hauek berresten dituzte: LGTBI pertsonentzako informazio eta arreta baliabide oro ikusaraziko dituzte; arauzkoak ez diren sexualitateak, generoak eta desioak ikusarazten saiatuko dira eta diskriminazio, estigmatizazio eta indarkeria LGTBIfobikoaren aurka borrokatuko dute, bereziki, Berdintasunerako politiketan sexu- eta genero-aniztasuna txertatzeko Agenda inplementatuz, plangintza-agiri horrek ekintza zehatzak jasotzen baititu, eta Ikusgune-Gasteizko LGTBIfobiaren kontrako behatokia sustatuz.

 

Info+

 

 

 

 

Share