Prentsa Oharren banner

Gasteizen zehar ibili da “Invert”, rap erritmoan hiriaren ontasunak goratzen

Zabalgunea eta Erdi Aroko hirigunea, Eraztun Berdea, Santa Lucía skateparkea eta zenbait ostalaritza-establezimendu bisitatu ditu

Arabako hiriburuan hara-hona ibili da gaur Endika Gutiérrez “Invert”, Gasteizko leku esanguratsuenetako batzuk bertatik bertara ezagutu nahian. Freestyler ezagunak Gasteizek ontasunak ezagutaraziko ditu rap erritmoan.

Canciller Ayala hotelean hasi du eguna euskal raperoak, komunikabideekin konpartitu duen gosari batekin; bertan izan dira, gainera, Gasteizko Udaleko alkateorde Maider Etxebarria, Gasteizko Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Canto, Kultura eta Kiroleko diputatu Ana del Valek, Basquetourreko zuzendari Daniel Solana.

Solasaldi atseginaren ondoren, raperoak errima batzuk inprobisatu ditu, Gasteiz eta Araba helmuga turistiko gisa promozionatzeko eta uztailaren 10ean Iradier Arenan egitekoa den era joateko gonbitea egin du.

Gero bisitaldi gidatua egin du Zabalgunean eta Erdi Aroko hirigunean barrena, non Santa Maria katedrala eta harresiak ezagutu dituen. Han Erdi Aroko hiriguneari eta Gasteizko tabernetako pintxoei buruz inprobisatzeari ekin dio.

Andere jatetxean gure gastronomian gehiago sakondu ostean, “Invert” eraztun berdera joan da, eta ez edonola, gidari batek eramandako trizikloaren atzealdean. Errima gehiago atera dira raperoaren ahotik, oraingoan Gasteiz inguratzen duen harribitxia eta bidean gurutzatu dituen txirrindulariak inspirazio-iturri hartuta.

Eta patina duenez gero afizio, jarraian Santa Lucía skateparkera joan da; hantxe, inguruko guztien mirespenaren aurrean gurpil gainean gozatzen ari zela, gaztetasunari eta kirolari buruzko bertsoak eskaini dizkie.

“Esperientzia oso atsegina izan da, ezin atseginagoa. Ezagutzen nuen Gasteiz, baina gaur gehiago jakin izan ahal dut bertako historia, izadia, gastronomia eta jendeari buruz. Itzultzeko deseatzen nago”, esan du.

Eta, egia esan, laster izango da berriro gure artean, uztailaren 10ean, Iradier Arenan egitekoa den USN World Summer Cup ekimenean.

 

 

Share

Endika Gutiérrez “Invert”, Gasteiz eta Arabako enbaxadore turistiko

Freestyler ospetsuak uztailaren 10ean Iradier Arenan egingo den USN World Summer Cup aurkeztu du

Gaur goizean uztailaren 10ean Iradier Arenan egitekoa den USN World Summer Cup aurkezteko ekitaldia. Aldi berean, “Invert” raperoak Gasteiz eta Araba helmuga turistiko gisa promozionatzeko egin duen ekarpenaren berri eman dute ekitaldiko partaideek.

Bertan izan dira Gasteizko Udaleko alkateorde Maider Etxebarria, Gasteizko Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Canto, Kultura eta Kiroleko diputatu Ana del Valek eta euskal freestyler rapero Endika Gutiérrez “Invert”.

Maider Etxebarriak azaldu du Gasteizko Udalaren Ekonomia-Sustapenerako Sailak USN World Summer Cup delakoa Iradier Arenan egitearen alde egin duen erronka, Arabako hiriburuaren indarberritze turistiko eta kulturalaren baitako beste urrats bat delakoan. FITURren (Turismo Feria, joan den maitzean Madrilen egina) aurkeztutako kolaborazioa

Bestalde, Estíbaliz Cantok merezi duen balio eman dio ekitaldia –Gasteizko udako kultur programazioaren testuinguruan– egingo den Iradier Arenari. Programazioak segida izango du beste ekimen batzuekin, esaterako ekainaren 9an (asteazkena) aurkeztutako Jazzaldiarekin.

Ana del Valek, bere aldetik, azpimarratu du kultur susperraldiaren gakoen artean bereziki gazteei zuzenduriko ikuskizunak sustatzea dagoela; horrexegatik, bada, Gazteriaren Foru Erakundeak bat egin du ekimenarekin.
Eta begien bistan da lekurik onena Iradier Arena dela, Kultura eta Kirol Sailak ere egokitzen lagundu duena.

“Invert”ek gogoratu du nola piztu zen beragan Freestylearekiko grina, eta uztailaren 10ean Gasteizen egingo den USN World Summer Cup zer den azaldu du.

Solasaldi atsegin baten ondoren, raperoak errima batzuk inprobisatu ditu, Gasteiz eta Araba helmuga turistiko gisa promozionatzeko eta USN World Summer Cupera joateko gonbitea eginez.

Share