Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2021-06-28)

Prentsaurrekoa. Energia Iraunkorra eta Klimari buruzko planaren aurrerapena aurkeztea

Parte hartzaileak. Alkateorde eta Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren zinegotzi Ana Oregi

Eguna. Astelehena, ekainak 28

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share

Udalak handitu egin du Gamarrako udako abonamenduen eskaintza 

Uztailaren 1etik aurrera, Gamarrako parkean sartzeko 400 abonamendu berri jarriko ditu salgai Gasteizko udalak. Abonamendu horiek udako denboraldiaren hasieran eskainitako 1.200 abonamenduei gehituko zaizkie, beraz, guztira, 1600 abonamendu izango dira instalazio hori erabiltzeko.

Kirol esparruan lekua izateak eta edukiera kontrolatzeko sistemaren funtzionamendu onak ahalbidetzen dute neurri hau, zein duela astebete iragarri zen beste neurri bati gehituko zaion: udako igerilekuetan gehienez ere bost ordu egoteko muga ez aplikatzea jende gutxi aurreikusten duen egunetan.

Ostegunetik aurrera jarriko dira salgai Gamarrako udako abonamendu berriak, eta bi modu izango dira eskuratzeko:

Uda Gamarran gunean eskura daiteke edukierei, instalazioen erabilerei eta saltzeko baldintzei buruzko informazioa

 

 

Share

Udalak 1.500 metro koadro espaloi konponduko ditu, ia 80.000 euroko inbertsioa eginda

Oinezkoen mugikortasuna hobetzea da Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailaren ildo estrategikoetako bat agintaldi honetarako. Eta, ildo horretan, espaloiak konpontzea da urtero egiten den jardunetako bat. Hiriko 1.500 metro koadro espaloi konponduko dituela iragarri du gaur udal gobernuak, ia 80.000 euroko inbertsioa eginda. Gaur goizean onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak lan horiek egiteko kontratua, urtebeteko epean gauzatzeko (urtebetez luza daiteke).

2-3 cm lodiko asfalto urtu beltzez konponduko dira, eta leku batzuetan asfalto leunduz. “Lan horiek  gure espazio publikoaren kalitateari eragiten dioten zuzenean, hobeto egiten baitute oinezkoen mugikortasuna” azaldu du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Raimundo Ruiz de Escuderok.

Share

Interes alderdikoiak alde batera utzi eta guztien ongiaren alde lan egiteko deia egin die alkateak udal taldeei

Zenbait proiektuk itxoin egin beharko dutela gogorarazi du Gorka Urtaranek, Gasteizen lehentasunak osasuna, ongizatea eta ekonomia lokala baitira.

 

Interes alderdikoiak alde batera utzi eta guztien ongiaren alde lan egiteko deia egin die Gorka Urtaran alkateak udal taldeei. “Akordioen udalbatza gisa gogora gaitzatela. Ez dago hiriarentzat txar izan daitekeen akordiorik. Berebiziko garaia bizitzea egokitu zaigu, eta erantzukizunez jokatu beharra daukagu”, azaldu du udal politikaren inguruko debate orokorraren bigarren egunean.

Talde politiko bakoitzaren esanei erantzuteaz gain, berriro zabaldu die eskua Gorka Urtaranek, elkarrizketarako, eta akordioen mahaia eskaini die.

Gainera, hiriak funtsezko une honetan dituen lehentasunak ere gogoratu ditu alkateak. “Zenbait proiektuk, hala nola auditorioak, itxoin egin beharko dute. Gaur egun beste batzuk dira lehentasunak: albait azkarren ateratzea pandemiatik, pertsonarik ahulenen ongizatea zaintzea, eta ekonomia lokala bultzatzea”, nabarmendu du Gorka Urtaranek.

Share

Etxebarriak iragarri du enplegurako laguntzak gehituko direla, eta kultur industriari laguntza handiagoa emango

 

Gasteizko lehen alkateordeak akordioak eskatu ditu “pultsua berreskuratzen ari den” ekonomia sustatzeko

 

Gasteizko lehen alkateorde Maider Etxebarriak bertako ekonomia bultzatzeko akordioak lortzeko premia aipatu du, krisi sanitarioak jota jarraitzen duen arren, “pultsua berreskuratzen ari baita”. Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren zinegotziak azaldu duenez, “alderdien arteko akordioak, baita beste erakunde batzuekikoak eta sektore pribatuarekikoak ere, inoiz baino garrantzitsuagoak dira, eta gakoa izango dira hasia den biziberritze ekonomikoko prozesuan.

Udal politikari buruzko eztabaida orokorraren bigarren saioan, Goiuri jauregian, Etxebarriak nabarmendu du Ekonomia Sustapenerako Sailak azken urtean 3,3 milioi euro txertatu dituela tokiko ekonomian, zenbait laguntza-ildoren bitartez, eta dirulaguntza horiek 1.800 onuradun ingururengana iritsi direla; gainera, beste erakunde batzuen laguntzekin bateragarri izan dira.

Bestetik, enplegurako udal laguntzetarako aurrekontua handitu egin dela aipatu du, “aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzen laguntzeko xedez”. Partida hori milioi erdi eurokoa izan da, iaz baino 50.000 euro gehiago, eta 2019an baino 100.000 gehiago.

Orobat, Convention Bureau entitatea sortzeko lehen urratsak egin direla nabarmendu du lehen alkateordeak: “lehen fase batean, biltzarrak eta profesionalen bilkurak erakarriko ditu horrek, arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzaz, eta bigarren fase batean, funtzio gehiago hartuko lituzke, ekitaldiak erakartzeko”.

Ildo horretatik, Etxeberriak nabarmendu du berak gidatzen duen saila lehen aldiz “berariazko laguntzak lantzen ari dela (100.000 euro) ekitaldiak erakartzeko asmoz”, eta Europa jauregian aldagelak egokitzen ari direla, ikuskizunak hartzerik izan dezan, Principal antzokiko obrak egiten diren bitartean hura ordezteko.

Kultur industriari laguntzea

Maider Etxebarriak kulturak Gasteizko “ekonomiaren motor” gisa duen egitekoa aldeztu du. Horrekin lotuta, “kultur sektorearekiko konpromisoa” indartu nahi izan du, bai programazioari bai azpiegiturei dagokienez. Etxebarriak Principal antzokiaren garrantzia azpimarratu du, “kultur baliabide horrek Euskadiko hiriburuaren mailako kutxa eszenikoa eta besaulki patioa edukitzea merezi baitu”. Baieztatu duenez, “laster aurrepausoak emango dira arlo horretan, datozen asteetan lehiaketara aterako baita eraikuntza-proiektua”.

Bide batez, Etxebarriak Iradier Arena ekarri du hizpidera, Kultura Biziaren “etxea” bilakatu baita, “dagoeneko eredu bihurtu den kultur esperientzia”. Lehen alkateordeak bereziki eskertu nahi izan du elkartzen jakin duten sustatzaile pribatuen lana, “beste hiri batzuentzat eredugarria baita”. “Oso argi dugu Iradier Arenak egonkortzeko beharra duela, eta horretarako Aldundiarekin batera ari gara lanean, urriaz geroztik ere haren programazioari eusteko, urte bukaerara arte. Esparruaren kudeaketa akustiko eta klimatizazioa hobetzeko lanak egitearen truke kudeaketa esleitzeko aukera ere aztertzen ari gara”, zehaztu du Etxebarriak bere hitzaldian.

 

 

 

 

Share

Atxilotua ezagun bati ukabil amerikar batekin eraso egiteagatik

Bart gauean, udaltzainek 23 urteko gazte bat atxilotu dute 19 urteko beste gazte baten aurkako lesio-delituaren ustezko egilea delakoan.

Guztia 02:30 inguruan gertatu da Aiztogile kalean, erasotzaileak biktimari (elkar ezagutzen zuten) ukabil amerikar batekin eraso egin dionean. Handik gutxira atxilotu dute Kanpokale Berrian, Ertzaintzaren patruila batekin topo egin ostean. Ertzainek eskuak odoleztatuta ikusi dizkiote, eta eskuetan altzairuzko ukabila eta borra hedagarria zeramatzala. Udaltzainek, ondorioz, atxilotu egin dute. Gaur goizean epailearen esku geratu da.

Udaltzainek atzo, Caracas kalean, 31 urteko gizonezko bat atxilotu zuten. Gizonak bilatzeko, atxilotzeko eta espetxean sartzeko errekisitoria zuen. Bide publikoan alkohola kontsumitzen ari zelako identifikatu ostean gertatu zen atxiloketa.

 

Heriotzak eragin dituen istripua

Gasteizko udaltzainen parkeko langileek bi ibilgailutako sua itzaltzen parte hartu behar izan dute bart gauean. Sutea AP-1 errepidean gertatutako istripu baten ondorioz gertatu da, Etxabarri-Ibiñako bidesarian, kamioi batek auto bat azpian harrapatu duenean. Ibilgailuan zihoazen bi pertsonak hil dira.

Share

Milioi erdi euro Gasteizko zuhaitzak inausteko eta horien mantentzea hobetzeko

Datorren urtean, Gasteizko Udalak milioi erdi euro inbertituko du zuhaitzak mantentzeko lanetan, bereziki inausketetan. Gaur goizean onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak lan horiek egiteko kontraturako lehiaketa; hiri-bilbean landatutako zuhaitzen ingurumen kalitatea, osasuna eta estetika bermatzea da horren helburua, baita auzokoek eskatutako inausketak egitea ere.

Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailaren asmoa da zuhaitzak egoki haztea; dauden espazioen erabilera-beharrei egokitzea; adarren erorketa prebenitzea, kalte egin baitezakete; adarrek eraikinak eta zerbitzuak uki ditzaten eragoztea, eta oinezkoen zein ibilgailuen igarotzeari traba egin diezaioten eragoztea. “Zuhaitzak irizpide tekniko eta zientifikoei jarraituz kudeatzen dira, eta herritarren eskaerak kontuan hartuz. Zuhaitzak hobeto haz daitezen nahi dugu, eta auzo batzuetan sor dezaketen enbarazua murriztea” azaldu du Espazio Publikoaren zinegotzi arduradun Raimundo Ruiz de Escuderok.

Enpresa esleipendunak lan hauek egin beharko ditu: 2-5 urteko zuhaitzen forma eta egitura kontrolatu, 12-15 metro duten zuhaitzen adaburuak txikitu, adaburuak txikitu kasu berezietan, adar lehor eta hautsiak kendu, eta, oro har, zuhaitzak mantentzearekin lotutako bestelako lanak.

Zuhaitzak mantentzeaz arduratzen den enpresak hamar pertsonak osatuko taldea izan beharko du, taldeburuaren lanak egingo dituzten bi pertsonak barne. Lan horien egoki betetzeko ibilgailuak, makineria eta lanabesak ere izan beharko ditu.

 

Share

Udaltzaingoak kaleak zaintzeko ibilgailu hibrido eta elektrikoak gehituko dizkio flotari

 14 patruila-auto berri eskuratuko ditu: 7 hibrido eta 7 elektriko. 

Udal-talde guztiek ordezkaritza duten batzorde txostengile politiko batek definituko du polizia-zerbitzuaren geroko egitura.

 

Udaltzaingoak bere flotaren jasangarritasunaren aldeko apustu irmoa egin du, hemendik gutxira 7 patruila-ibilgailu elektriko eta 7 hibrido gehituko baitizkio flotari; hartara,  zaintza-lanetan erabiltzen diren ibilgailuetan emisioak murrizteko konpromisoa hartzen duten lehenengoetakoa izango da Espainiako udal polizien artean.

Lehen alkateorde eta sozialisten eledun Maider Etxebarriak iragarri du hori udal politikari buruzko eztabaidaren bigarren saioan, eta udaltzaingoaren ibilgailu horiek berritzeko Herritarren Segurtasunaren Sailaren, Ogasun Sailaren eta Udal Administrazioaren Sailaren arteko lankidetza nabarmendu du. “Ez da patruila-ibilgailuetan mugikortasun iraunkorraren eta emisioak murriztearen alde hain apustu irmoa egin den beste udaltzaingorik“, azaldu du Etxebarriak.

Lehen alkateordeak iragarri du, orobat, udal-talde guztiek ordezkaritza duten batzorde txostengile politiko bat osatuko dela, “udaltzaingoaren egitura definitzeko datozen urteetarako. Gure poliziaren geroa garatzeko une erabakigarrian gaude, berrikuntza garrantzitsuak biziko baititu”.

Berritasunetako bat Erbina kaleko egoitza berria izango da, tren-geltokitik hurbil; publikoarentzako arreta eskainiko da bertan, eta orain Agirrelandan kokatutako ataletako batzuk ere hartuko ditu. “Erdialdera hurbiltzeko aukera emango digu, eta oraingo polizia-etxean leku gehiago izatea; hartara, udaltzainen lan-baldintzak hobetuko ditugu, baita poliziak herritarrei ematen dien zerbitzua ere”.

Hurbileko polizia

Maider Etxebarriak oraingo udal gobernuak azken bi agintaldietan deitutako 110 agente-lanpostu nabarmendu ditu, halaber. “Udalean ez da sekula egin hainbesteko ahaleginik gure udaltzaingoa langile gehiagoz hornitzeko, eta desiratutako hurbileko polizia ezartzeko bide emango digu horrek”.

 

Share

Animaliak Babesteko Zentroa eraberritzeko lanen lehiaketa egingo da

 

Lizitazioak 1.100.000 euroko aurrekontua eta 12 hilabeteko egikaritze-epea ditu.

 

Tokiko Gobernu Batzarrak Animaliak Babesteko Zentroko instalazioak eraberritzeko eta hobetzeko obren kontratazio-dosierra onetsi du, 1.100.000 euroko aurrekontuarekin. Lanen lizitazioa proiektu gakoa da Gasteizko Udalak animalien ongizatearekin duen konpromisoaren barruan, zentroa instalazio berriez hornitzea ahalbidetuko baitu, bai animaliei berariaz eskainitako eremuan, bai administrazio- eta albaitaritza-lanak egiten diren eraikinean. ABZren ondoko lursail batzuk ere egokituko dira txakurrentzat.

Baldintza-agirian 12 hilabeteko epea ezarri da lanak gauzatzeko, eta eskaintzak balioestean hiru alderdi hartuko dira kontuan bereziki: prezioa, obra-proiektua eta lanen planifikazioa.

Zabalkuntza-lan nagusiaren bidez, txakurrei ostatu emateko 32 txakurtegi berri eraikiko dituzte. Txakurtegiek zoru bero-emaileko sistema izango dute beharrezkoa denean txakurrentzako guneak girotu ahal izateko. Eremu horretan itxituren bidez egokitu ahal izango da instalazioetan sartu berriak diren txakurrek koarentena egiteko gunea.

Era berean, Animaliak Babesteko Zentroan sartu berriak diren katuentzako koarentenarako gune berria egokituko da haien osasun-egoera monitorizatu ahal izateko. Osasun-arazoren bat detektatuz gero, katu horiek bi gune berritara eramango lituzkete; haietako bat arnas-gaixotasunarekin lotutako kasu espezifikoetarako izango da, eta bestea gainerako patologietarako. Bestalde, koarentena behar bezala amaitu duten katuentzako eta infekziosoak ez diren gaixotasun edo prozesuak dituztenentzako hirugarren gune bat ere aurrez ikusi dute.

Amaitzeko, kanpoan ere gune bat izango dute katuek haien bizimodua erdi-askatasunean egin dezaten. Gune horretako animaliek adoptatu ahal izateko baldintzak beteko dituzte. Gune honek izan ezik, gainerako esparruek girotze-sistemak izango dituzte.

Animaliak Babesteko Zentroa berritzeko proiektuak animalientzako zonalde barruan beste gune osagarri batzuk ere jasotzen ditu.

 

  • Eriondo dauden, ebakuntza ondoren suspertzeko, txakurkumeen kumaldietarako edo zainketa berezietarako gune espezifikoa.
  • Txakurrak eta katuak ez diren beste espezie batzuetako animalientzako eremua (hegazti exotikoak, adibidez).
  • Hiru biltegi elikagaiak, laneko makina eta tresnak, garbiketa-produktuak, parasito-kontrakoak eta abarrak behar bezala kudeatzeko.
  • Garbigailu industriala duen gunea askak eta uraskak zein katuentzako hondar-erretiluak garbitu eta desinfektatzeko. Eremu honetan bertan egin ahal izango dituzte ile-apainketako lanak.

 

Aldi berean, eraikinaren iparraldean txakurrak paseatzeko eta haien aisialdirako hiru gune berri egokituko dituzte. Haien gutxi gorabeherako azalera 3.500 metro koadrokoa da. Hesituta eta elkarri komunikatuta egongo dira.

Gaur egungo eraikinaren azalera handitu eta banaketa hobetuko dute. Administraziorako eremu bat egongo da, bulegoekin eta arreta emateko guneekin. Hiritarrek instalazioetara sartzeko eta harrera jasotzeko gaur egun erabiltzen dutena da. Gainera, Animaliak Babesteko Zentroak adopzio arduratsuarekin eta animalien ongizatearekin lotuta betetzen duen lana hedatzeko jarduerak egin ahal izateko, ikasleen taldeei harrera egin ahal izateko erabilera anitzeko areto bat ere gehitu dute. Horrez gain, Zentroko langileentzako eremua hobetuko da aldagela eta komun propioekin.

Bestalde, “albaitaritzako” eremua berrantolatu eta handitu egingo da sendaketen gela, ebakuntza-gela independente bat eta albaitaritzako langileentzako bulego bat sortuta.

Eraikineko sarbide ugariak diseinatzeko garaian, kontuan hartu da bertan egiten diren lanak modu bereizian egin behar direla, barneko langileen zein hiritarren joan-etorriak antolatuta. Eraikinerako sarbidea ere berritu egin da eta hemendik aurrera estalitako gunea izango du. Ibilgailuak aparkatzeko gunea berriro urbanizatuko da. Horren arabera, autobusek bertara sartzeko aukera izango dute eta edukiera handituko da.

Amaitzeko, animaliak jasotzeko ibilgailuentzako sarrera independente bat sortu da animalien estresa minimizatu eta biosegurtasuneko neurriak errespetatu ahal izateko.

 

 

 

Share

Udalaren Antzoki Sareak batez beste % 92ko asistentzia lortu du udaberriko denboraldian

Principal antzokian edukiera 400 pertsonara mugatuta egon da eta gainerako udal antzokietan % 50era.

 

Gasteizko Udalaren Antzoki Sareak batez beste % 92ko asistentzia izan du udaberriko programazioan. Apiriletik ekainera hainbat formatutako 26 proposamen eskaini dira (antzerkia, dantza, ikuskizunak euskara, komediak, musika klasikoa, familientzakoak, beste musika mota batzuk..).  Ikuskizun horiek Principal antzokian eta sareko gainerako antzokietako ohiko zikloetan egin dira: “ikuskizuna Ibaiondon”, “Dantza Sarean” eta “Jim Aktual”.

7.898 sarrera saldu dira guztira, 7.150 Principal antzokian eta 748 gizarte-etxeetako zikloetan.

“Balantzea ezin da hobea izan. Berriz ere egiaztatu dugu ikusleak kultura sentitzeko eta bizitzeko beharra dutelako joaten direla antzokietara;, eta bertan seguru sentitzen direlako, ikuskizunak segurtasun-baldintzetan egiten dira eta. Kultura segurua da” azpimarratu du Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok.

Principal antzokian 400 lekukoa izan da gehieneko edukiera, ekainaren 19an izan ezik, LABIk hartutako erabakiaren ondorioz 486 leku izan baitziren. Gainerako antzokietan % 50era mugatu da.

Bi ikuskizun bertan behera geratu dira pandemiaren ondorioz:  Camerata Irelanden kontzertua, maiatzaren 13rako aurreikusia,  eta udalaren musika bandaren ‘de New Orleans a Abbey Road’ kontzertua, 2021eko maiatzaren 23rako aurreikusia. Bi kontzertu horiek 2022ko programazioan sartuko dira.

Bereziki pozgarria da antzerki-abonamenduek berriz ere izan duen harrera ona, baita dantza-abonamenduek, euskarazko proposamenek eta bestelako musikek izan duten ikus-entzuleen igoera ere. Era berean, gizarte-etxeetako zikloek jendearen harrera ona egiaztatu dute, zifra aipagarriak izan dituzte eta.

Zifrek erakusten dutenez, Dantza Sarean zikloak gora jarraitzen du, eta horrek finkatu egiten du tokiko koreografoei zirkuitu egonkor bat ematearen aldeko apustua.

“Udalaren Antzoki Sarean herritarrei antzerkirik, dantzarik eta musikarik onena eskaintzen jarraituko dugu.  Kultura behar dugu “, gaineratu du Cantok.

 

Zifrak

ZikloakSaldutako abonamenduak
“Ikuskizuna Ibaiondon” zikloa47
JIM Aktual zikloa29
Musika, familia osoarentzat46
Kontzertu handiak95
“Dantza Sarean” zikloa151
Antzerki abonamendua260
“Umore giroan” abonamendua234
Euskarazko antzerkirako abonamendua67
GUZTIRA929

 

 

IkuskizunakEdukiera
Pedro Páramo% 93
Andanzas de Juan Rana% 100
Matar cansa% 98
El príncipe constante (bi saio)% 90
Rocío Molina% 100
Corsia /Giselle% 92,75
Kukai Hnuy Illa% 100
Ameriketako bidaia% 90,88
Konpromisoa% 84,50
Feminismo para torpes% 100
Illana /Green Piss% 94,14
Paco Ibañezen kontzertua% 100,00
Rodrigo Cuevas% 100,00
Anari% 92,00
Preludes (kontzertu handiak)% 67,50
Living Room music% 78,17
Leihoak /Ventanas (Paraíso)% 100
El festín de los cuerpos (Ibaiondo)% 100,00
Ronejo (Ibaiondo)% 100,00
Sueños y visiones de Rodrigo Rato (JIM)% 100,00
AKA Also know as (JIM)% 97,26
Serenity Suite, Matxalen Bilbao (Dantza Sarean)% 56,03
Dead, Lasala – Judith Argómaniz (Dantza Sarean)% 90,07

 

Edukiera, abonamenduen arabera
Antzerki  abonamendua% 93
Euskarazko ikuskizunen abonamendua% 88
Dantza-abonamendua% 97
Kontzertu handien abonamendua% 84,8
Familientzako musika-abonamendua% 78,5
“Umore giroan” abonamendua% 92,45
Jim Aktual abonamendua% 98,75
‘Ikuskizuna Ibaiondon’ abonamendua% 100
“Dantza Sarean” zikloa% 74

 

 

 

 

 

 

 

 

Share