Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2021-06-29)

Prentsaurrekoa. ‘Udan ere, libre izan nonahi’ bortizkaria matxistaren aurkako udako sentsibilizazio kanpaina aurkeztea

Parte hartzaileak. Berdintasun zinegotzi Miren Fernández de Landa

Eguna. Asteartea, ekainak 29

Ordua. 10:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————————-

Prentsaurrekoa. Energia Iraunkorra eta Klimari buruzko planaren aurrerapena aurkeztea

Parte hartzaileak. Alkateorde eta Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren zinegotzi Ana Oregi

Eguna. Asteartea, ekainak 29

Ordua. 12:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share

Gasteizek eta Logroñok lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, turismo-sustapen gurutzaturako

Gasteizko lehen alkateorde Maider Etxebarriak eta Logroñoko alkate Pablo Hermoso de Mendozak lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur goizean, bi hirien arteko turismo-sustapen gurutzaturako. Hitzarmenak urtebeteko indarraldia izango du, eta bi helmugen sustapena du helburutzat, baita ardoaren kultura eta bertako gastronomia ezagutaraztea ere.

Zenbait lankidetza-ildo barne hartzen ditu estrategia bateratuak. Besteak beste, bi hirietako turismoaren sektoreko profesionalekin topaketa eta lantegiak egitea; Gasteizko turismo-eskaintza Logroñon aurkeztea, eta produktu turistikoak eta publizitate-euskarriak trukatzea, Arabako hiriburua gertuko helmugatzat ezagutarazteko, uda honetan turismoa estatu barrukoa izango baita batez ere.

“Pandemiak bete-betean jo du turismoa, eta esperientzia berriak sortu behar ditugu sektoreari laguntzeko. Gasteiz eta Logroño hurbileko helmugak dira, eta ezagutzea merezi duten erakargarri ugari dituzte. Elkarrekin indartsuagoak gara, eta Gasteizera hurbiltzen diren errioxarrek familia osoarentzako turismo-helmuga seguru eta iraunkor batez gozatzea nahi dugu, gastronomia eta ondarearengatik ere nabarmentzen den lekua baita”, azaldu du Gasteizko lehen alkateorde Maider Etxebarriak hitzarmena sinatu ondoren.

“Gure hirira datozen bisitarien kopurua sustatzeko xedea du hitzarmen honek, turismo- ostalaritza- eta merkataritza-sektoreen mesederako, COVID-19aren osasun krisiak gogor kolpatu baititu. Bai Logroñok bai Gasteizek onura komuna lortuko dute baliabideak partekatuz, turismo promoziorako egiten diren jarduerei ahalik eta etekinik handiena ateratzearren”, azaldu du Logroñoko alkate Pablo Hermoso de Mendozak.

Share

Lau atxilotu agintaritza-agenteen aurkako atentatuagatik

Lau lagun atxilotu zituzten atzo, igandea, udaltzaingoko agenteei eraso egindako bi gertakaritan.

Lehenengoa 02:00ak aldera gertatu zen, Antso Jakitunaren Kalean izandako borroka baten abisua jaso ostean. Bertaratu zirenean, udaltzainek lekukoak elkarrizketatu zituzten, eta inplikatutakoen deskribapenak jaso zituzten: 28 eta 31 urteko bi gazte ziren eta inguruetan atzeman zituzten. Esku-hartzean udaltzainetako bat zauritu egin zen, bere buruari lesiorik eragin ez ziezaion haietako bat geldiarazten ari zen bitartean. Zegozkion ikerketak egin ostean, bi gizonezkoak atxilotu egin zituzten.

Bigarren gertakaria 17:00etan gertatu zen, 51 urteko gizonezko bat eta 40 urteko emakumezko bat Martxoak 8 etorbideko ostalaritza-establezimendu batean eragozpenak sortzen ari zirenean. Gertatutakoa argitzen saiatu nahian haiekin esku hartu zutenean, laguntzeari uko egin zioten eta esku hartu zuten udaltzainei aurre egin eta haien aurka ere egin zuten.

 

Genero-indarkeria 

Udaltzainek ostiralean 43 urteko gizonezko bat atxilotu zuten genero-indarkeriako delituaren ustezko egilea izateagatik.

Gaueko 22:10 inguruan patruila bati dei egin zioten Salburua auzoko etxebizitza batera joan zedin, bikote bat eztabaidan zebilelako. Iritsi zirenean, udaltzainek inplikatutako pertsonak elkarrizketatu zituzten eta zegozkion ikerketak egin ostean, gizonezkoa atxilotu zuten. Guardiako epaitegiari zegozkion eginbideak egindakoan, epaitegiaren esku jarri zen.

 

Bi atxilotu errekisitoria judizialagatik 

Asteburuan zehar bi lagun atxilotu dituzte haien gaineko bina errekisitoria judizial zeudela egiaztatu ostean.

Lehen atxiloketa ostiral arratsaldean gertatu zen 51 urteko emakumezko bat Bake kalean dagoen merkataritza-establezimendu batean ebasten harrapatu zutenean. Dokumentazioa aztertzean, Gasteizko 2. Instrukzioko epaitegiak emandako bilatzeko, atxilotzeko eta aurkezteko agindua indarrean zuela ikusi eta betearazi egin zuten.

Era berean, udaltzainek errekisitoria judiziala zuen 40 urteko gizonezkoa atxilotu zuten larunbat arratsaldean. 092ra egindako dei baten ondoren, udaltzaingoko agente uniformatuak 20:00etan Diputazio kalera joan ziren, iruzur posible bat gertatzen ari zelako. Inplikatutako baten dokumentazioa aztertzean, Iruñeko 3. Instrukzioko epaitegiak emandako bilatzeko, atxilotzeko eta aurkezteko agindua indarrean zuela ikusi eta, beraz, betearazi egin zuten.

 

Suhiltzaileak

PSISZeko efektiboek larunbatetik iganderako goizaldean Domingo Beltran kaleko etxebizitza batean dimentsio handiko sutea itzaltzeko esku hartu zuten. Etxebizitzak kalte handiak izan zituen su-garren eta kearen ondorioz. Sutea ikusgarria izan zen arren, eraikineko bizilagunak etxetik atera beharrik ez zen izan.

Kaltetutako etxebizitzaren barruan pertsona bat bizi zen eta ez zen zauritu.

 

Share

(Zuzenduta) EAJ, PSE, PP, ETA ELKARREKIN UDAL TALDEEN ATXIKIMENDUA BERDINDUK SEXU-ASKAPENAREN NAZIOARTEKO EGUNA DELA ETA ARGITARATUTAKO ADIERAZPENAREKIN

Ekainaren 28an, aurten ere, eskubideak eta bizikidetza aldarrikatzen ditugu euskal gizartearen aurrean, aniztasunetik abiatuta. 1969ko ekainaren 28an Stonewallen matxinada gertatu zenetik New Yorken, data hori egun bihurtu da lortutako lorpen guztiak aldarrikatzeko eta ikusarazteko, eta, ezinbestean, oraindik lortzeko dugun guztia nabarmentzeko izan behar du.

Berdindu zerbitzu publikoak, Eusko Jaurlaritzaren LGTBI kolektiboari informazioa eta laguntza ematekoak, eskerrak eman nahi dizkie sexu-askapenaren aldeko borrokaren alde bizitza eta ahaleginak eman dituzten pertsona guztiei, gaur egun ere antolatzen eta gizartea sentsibilizatu, kontzientziatu eta eraldatzeko lana egiten jarraitzen baitute. Era berean, gure mugetatik kanpo eta hemen isilik jasaten duten pertsona guztiak aitortu eta ahaldundu nahi ditu. Eta hori egin nahi du, bereziki, 2021ean, hain ohikoa ez den egoera bizi behar baitugu.

Berdindun argi daukagu erne ibili behar dela sexu- eta genero-aniztasunaren aurkako sektore eta alderdi politiko jakin batzuen diskurtso eta planteamenduen gorakadaren aurrean, eta horrek ondorio zuzenak ditu: alde batetik, trans kolektiboaren eskubideak onartzearen aurkako oposizio zuzena; eta, bestetik, erasoen gorakada, duela egun gutxi gure herri batean ikusi ahal izan dugun bezala. Horregatik, oraindik ere beharrezkoa da LGTBI kolektiboaren eskubideen aldeko borroka ikusarazten jarraitzea.

Horregatik, beharrezkoa da LGTBI pertsonen bizitzak eta eskubideak babesten dituzten lege-esparruak egotea. Halaber, oso garrantzitsua da LGTBI kolektiboaren egungo errealitatea ezagutzea, hiriko zurrumurru eta legendak harago, egiaztatutako eta kuantifikatutako datuekin.

Ikusgarritasun lesbikoa, trans, bi, trans despatologizazioaren aurkako egunak, LGTBIfobiaren aurkakoak… bat egiten dute, gaur, izateko eta desiratzeko harrotasunaren aldarrikapenean, bakoitzak bere erara, den-denek.

Horregatik guztiagatik, Berdindun, egun hau sexu-askapenaren alde lortzen ari garen aurrerapen guztiak ospatzeko aprobetxatzera animatzen dugu euskal gizartea, ahaztu gabe gizarte osoaren lana dela erne ibiltzea, horren alde borrokatzen jarraitzea eta pertsona guztiak askatasunean bizi eta adierazi ahal izatea bermatzea.

Herritarrak animatzen ditugu, beraz, sentsibilizazio- eta aldarrikapen-ekitaldiekin bat egin dezaten, foro publikoek, hedabideek eta sare sozialek agerian utz dezaten gaur aniztasunaren aldeko borroka-eguna dela. 

 

Udal eraikinen argiztapena

Gaur, ekainak 28, astelehena, Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna dela eta, Gasteizko Udalak bat egin du ospakizunarekin, eta ostadarraren koloreekin argiztatuko ditu udaletxeko fatxada, Arkupeko ibilbidea eta Florida parkeko kioskoa ere.

Share

Prentsaurrekoa bertan behera gelditu da

Gaur, 10:30ean egiteko zen Klimari buruzko aurrerapena aurkeztezko prentsaurrekoa bertan behera gelditu da

Share