Prentsa Oharren banner

Udalak bat egin du Errefuxiatuen Mundu Egunarekin

Urdinez argiztatuko dira hiriko eraikin enblematikoak, lekualdatutako ia 80 milioi pertsonen omenez

 

Udaletxea, Arkupeak eta Floridako kioskoa urdinez argiztatuko dira gaur (ekainaren 19a, larunbata), Errefuxiatuen Mundu Egunaren bezperan, Espainiako ACNURek abian jarritako ekimenetako batekin bat eginez, indarkeria, gerra eta jazarpenaren ondorioz munduan lekualdatutako ia 80 milioi pertsonak omentzeko.

Gasteizko udalak bat egin du sentsibilizazio-kanpaina horrekin. Elkartasun- keinua da, errefuxiatuen egoera ikusarazten laguntzeko eta harrera egiten dieten lurraldeetan bizitza berria hasteko zailtasun handiak “sendo eta itxaropentsu” gainditzen dituztenak omentzen laguntzeko.

Giza Liburutegiak

Gainera, Zurrumurruen kontrako Udal Estrategiatik Giza Liburutegiak jarduera antolatu da, topaketa- eta elkarrizketa-esperientzia bat non hainbat migrazio-prozesutatik igaro diren pertsonek haien esperientzia, bizipenak, ametsak eta abar azalduko dituzten. Azken batean “giza liburuak” dira, eta haien “irakurketak” gure axolagabetasunean eragiten du, aniztasunaren aberastasuna ezagutzeko eta baloratzeko aukera ematen digu, eta zalantzan jartzen dizkigu pertsona eta egoera jakin batzuei buruzko estereotipoak eta aurreiritziak.

Ekainaren 25ean izango da, Parkour Parkean, 18:30ean. Bereziki gazteei dago zuzenduta. Parte hartzeko ezinbestekoa da helbide honetan izena ematea: antirumores@vitoria-gasteiz.org.

Ekitaldiari buruzko informazio zabalagoa Gasteizko Zurrumurruen kontrako Estrategiaren sare sozialetan kontsulta daiteke, Facebooken (@Antirumoresvg) eta Instagramen (antirumores_vg).

Errefuxiatuen Mundu Eguna Nazio Batuek izendatu zuten mundu guztiko errefuxiatuak eta lekualdatuak omentzeko, eta 2001ean ospatu zen lehen aldiz, 1951ko Errefuxiatuen Estatutuen Konbentzioaren 50. urteurrena ospatzeko.

Errefuxiatuen Mundu Egunak errefuxiatuen eta lekualdatuen eskubide, behar eta ametsak azpimarratzen ditu, eta, gainera, baliabideak eta borondate politikoa mobilizatzea sustatzen du, populazio horiek bizirauteaz gain, aurrera egin dezaten.

ACNURrek adierazi duenez, data hori ospatzeko, errefuxiatuak berak dira buru jardueretan, baina harrera-komunitateek, eskola-umeek, enpresek eta jendeak, oro har, ere hartzen dute parte.

Share