Prentsa Oharren banner

Gasteizek bere turismo-eskaintza aurkeztu du Madrilen

Lan jardunaldia “Etorri bidaiatzera” kanpainaren parte da, eta horrekin Arabak bisitariak bilatu nahi ditu Espainiako hainbat hiritan

Gasteizek bere turismo-eskaintza “seguru eta jasangarria” aurkeztu du gaur Madrilen berrogeita hamar bat bidaia agentziaren, bidaia agentzia handizkariren eta prentsa espezializatuko kazetariren aurrean. Lehen alkateorde eta Ekonomia Sustapenaren eta Turismoaren zinegotzi Maider Etxebarriak hiriaren turismo-eskaintza goraipatu du “Etorri bidaiatzera” kanpainaren barruan antolatutako lan jardunaldian, Araba eta bere hiriburua nazio mailan ezagutarazteko pentsatua. Aurkezpenean bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren foru diputatu Cristina Gonzálezek, Gatz Harana Fundazioaren zuzendari Pablo de Oraák eta Santa Maria Katedrala Fundazioaren zuzendari Jon Lasak ere hartu dute parte.

Etxebarriak azpimarratu duenez, Gasteizek eskaintza “oso eta kalitatezko” bat dauka, eta ekoturismoa, ondarea eta gastronomia uztartzen ditu, besteak beste. “Oso hiri gutxik ematen diote bisitariari hain ondo zaindutako Erdi Aroko hiriguneaz gozatzen egon, eta oinez minutu gutxitan espazio naturaletara iristeko aukera, bertan erlaxatu, ibili eta kirola egiteko”, azpimarratu du.

Share

Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroak ateak ireki ditu

Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroak gaur ireki ditu ateak, eta estatuko agintari nagusiek hartu dute parte ekitaldian; horien artean Gasteizko alkate Gorka Urtaranek.

Ekitaldiari hasiera emateko, ohorezko aurreskua dantzatu da, eta inaugurazioaren oroimenezko plaka bistaratu; jarraian zentroko erakusketa iraunkorra bisitatu dute. Erregeak eta Erreginak, Espainiako gobernuko lehendakariak, lehendakariak eta gainerako agintariek honako guneak bisitatu dituzte bertan: Jose Antonio Ortega Lara bahituta egon zeneko zuloaren erreprodukzioa, dokumentazio zentroa, terrorismoaren historiari buruzko atala eta biktima izan diren haurren oroimenezko gunea.

Ekitaldiaren azken zatian, Oroimenezko Zentroaren zuzendari Florencio Dominguezek, Terrorismoaren Biktimen Fundazioaren lehendakari Tomas Caballerok eta Felipe VI. a erregeak hitz egin dute, biktimen kolektiboen ordezkariak ere bertan zirela. Amaieran, Felipe VI.ak zentroaren ohorezko liburua izenpetu du.

 

Share

Prentsa-deialdiak (2021-06-02)

Vitoria-Gasteiz CONAMAn

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; alkateorde Ana Oregi; IGIko presidente Imanol Zabaleta; eta Gasteizko ikerlari, zientifiko eta komunikabideetako zuzendariak

Eguna. Asteazkena, ekainak 2

Ordutegia:

9:00-N104 aretoa: “La recuperación que queremos desde las ciudades”. Gasteiz, Madrid, Valladolid eta Zaragozano alkateen topaketa

11:00 N104 aretoa: Klimaren aldeko Ituna sinatzea komunikabideetako zuzendariekin

16:00 –N117-N118 aretoa: “Vitoria-Gasteiz Green Deal

Tokia. IFEMA – Feria esparrua

—————————————–

Prentsaurrekoa. Belar Sound 2021 aurkeztea

Parte hartzaileak. Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Canto; Oihaneder Euskararen Etxeko ordezkari Iker Durana; Julio César Romeo ‘Julius’ Resaca taldekoa; eta Irantzu Garamendi, The Binilo’s taldekoa

Eguna. Asteazkena, ekainak 2

Ordua. 11:00

Tokia. Jardín de Falerin (Montehermoso Kulturunea)

Share

Gasteizera iritsi da #ExigimosLaIgualdadTrans kanpaina

 Alkateak kolektibo horren eskubideen aldeko mezua adierazi du

#ExigimosLaIgualdadTrans, kanpainaren barruko aldarrikapen-ekitaldia egin da gaur goizean, Eusko Legebiltzarraren aurrean; trans berdintasunaren banderaren gainean babes-mezuak idatzi dira, eta ondoren, erakundearen fatxadan igo da bandera.

Ekitaldian parte hartu dute Gasteizko alkate Gorka Urtaranek, Eusko Legebiltzarrareko ordezkariak, Arabako ahaldun nagusiak,  Batzar Nagusietako lehendakariak eta Arartekoak. Errespetuz taldeko Sarai Montesek eta Ortzadar taldeko Mei Arregik trans pertsonen eskubideen aldarrikapen-manifestua irakurri dute.

#ExigimosLaIguadadTrans kolektiboa ikusarazteko eta herritarrak mobilizatzeko kanpaina bat da, Lesbiana, Gai, Trans eta Bisexualen Estatuko Federazioak, Chrysallisek eta Triangulo fundazioak sustatuta. Aurten, apiriletik ekainera bitartean, trans berdintasunaren bandera Espainia estatua zeharkatzen ari da, eta trans berdintasunaren aldeko ekitaldi instituzionalak eta kontzentrazioak egiten dira bandera jasotzean.

Share

Salburua da konpostaje komunitarioko gunea estreinatu duen Gasteizko lehen auzoa

Ingurumen Plangintza eta Kudeaketako zinegotzi Cesar Fernandez de Landak instalazioa bisitatu du, beste auzo batzuetan ere jarriko diren instalazioetako lehena.

 

Salburuko Gabriela Mistral kalearen inguruko bizilagunak izango dira konpostaje komunitarioa partekatzen lehenak, etxeetako hondakin organikoekin konposta sortzeko.  Bihar jarriko da martxan Gasteizen konposta egiteko lehen instalazio partekatua; gerora beste hainbat ere jarriko dira hirian.

Ingurumen Plangintza eta Kudeaketako zinegotzi Cesar Fernandez de Landak eta Hondakinen Ataleko buru Joseba Sanchezek instalazioa bisitatu dute gaur goizean.

Pasa den irailean jarri zen martxan etxeko konpostajea egiteko nahiz konpostaje komunitariorako programa Gasteizen. Konpostaje komunitarioari dagokionez, bide publikoan bost gune jarri nahi ziren.

Lehen datuak ezagututa, azaroan kaleko kanpaina egin zen boluntario gehiago erakartzeko. Otsailean, Salburuan  konpostaje komunitarioa jartzeko proposamena egin zen, eta gaur hasi da martxan. Auzo honetan kanpaina espezifiko bat egin zen ahalik eta parte hartzaile gehien erakartzeko.

Lehen esperientzia hu pilotua izango da hurrengoa non jarri erabaki aurretik. Eskaera kopuruaren arabera, Lakuan edo Zalbalganean jarriko da. “Espero dugu lehenaren esperientzia pizgarri izatea eta pertsona gehiago animatzea.  “Proiektuak nekazaritza-eremuan izan zuen harrera ona ikusirik pentsatzekoa zen hiri kontsolidatuko biztanleek ere erantzun ona emango ziotela. Hondakinen kudeaketa gakoa da klima-aldaketaren kontra borrokatzeko estrategian, eta gasteiztarrek argi dute. Familiek ekimenarekin bat egiteak ondo baino hobeto erakusten du auzoko horien konpromisoa” nabarmendu du César Fernández de Landak .

 

Share

Hasi dira dira Mendizorrotzetik Esmaltazioetara arteko bideak asfaltatzeko lanak; 1,7 milioko inbertsioa egingo da 23.000 metro koadrotan esku hartzeko

Gaur hasi dira dira Mendizorrotzetik Esmaltazioetara arteko bideak asfaltatzeko lanak. Udalak 1,7 milioi euroko inbertsioa egingo du Salbaterrabide, Araba eta Zumakadi kaleak asfaltatzeko, lerro zuzenean 2 kilometroko ibilbidea osatuz, eta 23.000 metro koadrori eragingo dio. Lanak amaituta, bertatik igaroko dira garraio publikoa (TUVISA eta BEA) eta trafiko pribatua. Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak gaur hasi ditu lehen lanak, makina eta langileekin. Trafikoari eta TUVISAren ibilbideei eragingo die.

Firmes Alaveses eta Yarritu enpresek osatutako aldi baterako enpresa-elkarte esleipendunak bost hilabete izango ditu lanak egiteko. “Oso esku hartze sakona izango da” adierazi du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Raimundo Ruiz de Escuderok. Izan ere, 25 zentimetro fresatuko dira eta ondoren hiru asfalto-geruza jarriko. Zati horretako zoladura egoera txarrean dago, eta bertatik egunero pasatzen diren herritarrek eta gidari profesionalek egindako erreklamazioa da.

Lehenengo lanak gaur hasi dira, eta trafikoari eragingo diote. Lanak hainbat fasetan egingo da eragozpenak gutxitze aldera. Lehen faseak hainbat aste iraungo du eta Zumakadin egingo da – Esmaltazioak eta Izardui Komandantearen kaleen artean–; gainerako etapetan Mendizorrotzerantz, mendebalderantz, egingo dira lanak.

Gaurtik ibilgailuek debekatuta izango dute bertatik zirkulatzea, mendebaldeko noranzkoan, TUVISAK izan ezik (beti ere lanek uzten badute) Halaber, debekatuta egongo da tarte horretan aparkatzea.

Lehen faseak bi azpifase izango ditu. Lanak iparraldeko aldean egiten direnean (atari bakoitien ondoan), zirkulazio-bide bakarra utziko da, Esmaltazioetarako noranzkoan). Adurtza eta Alberto Schommer kaleetara ere ezingo da sartu, sarrera-irteera bakarrekoak izango baitira Heraclio Fournier eta Txalaparta kaleetatik. Lanek aurrera egin ahala zabaldu egingo dira bidegurutze horiek. Bestalde, Errota kalea ez da Zumakadi ibilbidearekin lotuta izango, sarrera-irteera bakarrekoa izango baita Heraclio Fournier kaletik.  Lan hauek TUVISAri ere eragingo diote. Hain zuzen ere, L2a (Mendizorrotzerantz) eta L10 lineak Esmaltazioak- Iturritxu-Izardui Komandantearen kaletik desbideratuko dira. Hori dela eta hiru geltokitan ez da zerbitzurik emango (Zumakadi 61, Zumakadi 29 eta Hegoalde). Geltoki berriak jarriko dira martxan  Esmaltazioen biribilgunean (Heraclio Fournier eta Zumakadi artean), Iturritxu kalean (Gurutzmendi haur eskolan) eta 3/9 lineako Zumakadi/Izarduy komandantearen geltokian (L2A linearentzat). L2Baren Hegoaldeko geltokia zerbitzurik gabe geratuko da, baina Zumakadi plazara aldatuko da behin-behinean.

Bidearen beste aldeko lanak egitean (atari bikoitietan), mantendu egingo da ekialdeko noranzkoa eta mendebalderako noranzkoa baimenduko zaio TUVISAri (ibilbidea eta geltokiak berreskuratuko ditu). Ibilgailuek ere Adurtza, Errota eta Alberto Schommer kaleekiko konexioa berreskuratuko dute. Eta baimenduta egongo da Zumakadi ibilbidearen hegoaldeko aparkalekuetan sartzea.

AFECCIONES AL TRAFICO ESMALTACIONES

Share

Bi gizonezko atxilotuta supermerkatu batean 800 euroko balioa zuten produktu kosmetikoak ebasteagatik

Haietako batek eguzkitako eta aurpegiko kremen 42 unitate zituen ezkutatuta

Udaltzaingoak atzo 33 eta 21 urteko bi gizonezko atxilotu zituen Gasteiz hiribideko supermerkatu batean produktu kosmetikoen ebaste-delituaren ustezko egileak zirelakoan; guztira, 800 euroko balioa zuten 42 artikulu ebatsi zituzten.

Guztia 16:30 inguruan gertatu zen, establezimendu komertzialetik poliziaren presentzia eskatu zutenean barruan ohikotasunez ebasten zuten bi gizonezko zeudelako.

Iritsi zirenean, polizia-patruilak kalean geldiarazi zuen susmagarrietako bat. Esku hartzen zuten bitartean, segurtasuneko agenteak beste susmagarria zein zen adierazi zien udaltzainei. Hala, biak saltokiko segurtasun-gela batera eraman zituzten.

Bertan, lehenengo gizonari ezkutatuta izan zitzakeen produktuak entregatzeko eskatu zioten. Une hartan, arroparen azpian ezkutuan zeramatzan marka askotako eguzkitako kremen 27 unitate atera zituen. Ondoren egindako miaketan, gainera, haxix pusketa bat topatu zioten. Bestalde, soinean gurutzatzeko uhal bat ere bazeraman eta, barruan, emakumeentzako aurpegiko kosmetikako beste 15 artikulu zituen. Beste gizonak produktuak arropen artean eta poltsan sartzen laguntzen zion eta, gainera, korridoreak zaintzen zituen.

Segurtasuneko zaindariak jakinarazi zuenez, ez zen bi pertsona haiek supermerkatuan ebasten zuten lehen aldia. Segurtasuneko kamerek hartutako irudiak ikusi ondoren, ordaindu gabe eraman ahal izateko artikuluak nola ezkutatzen zituzten egiaztatu zuten.

Ondorioz, Udaltzaingoak ustezko bi lapurrak atxilotu zituen eta gaur goizean geratuko dira epailearen esku.

Share

Kaldearteren esku programa Goiuri jauregian izango da eskuragarri

 Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiak 15. edizioko esku programa argitaratu du, eta Goiuri jauregian eskura daiteke doan.

Kaldearten 33 konpainiaren 63 ikuskizun aurkeztuko dira ekainaren 11tik 13ra bitartean. Gonbit-txartelak ekainaren 8ko 9:30etik aurrera erreserbatu ahalko dira, bide hauek baliatuta:

1.- Online, udalaren webgunearen bidez.

2.- Online, KaldeArteren aplikazioa baliatuta. Esteka hauetan deskarga daiteke:

Android

Ios

 

“Eventool” aplikazioa deskargatu ondoren, idatzi “kaldearte”, informazio guztia eskuratzeko.

3.- 945 16 16 18  telefonoan, 9:30etik 14:00etara (telefonoz 4 ikuskizunetarako gonbitak erreserbatuko dira, gehienez).

Informazio gehiago

 

 

Share

Zaramagako BIZANak Miguel Llanes artista arabarraren erakusketa hartuko du, material birziklatuekin egindako figurez osatua

Miguel Llanes artista plastikoaren “Vivir aprovechando” erakusketa egongo da ikusgai bihartik aurrera Zaramagako BIZANean. Uztailaren 23ra arte, material birziklatuekin egindako figura-bilduma ikusteko aukera egongo da adinekoentzako gune horretan.

20 urtez baino gehiagoz, artista arabarrak Atalako baserriko lantegi-etxean (Sarrian, Zuiaren erdian) ideia eder eta iradokitzaileak irudikatu ditu forma eta genero desberdinetan, bidean aurkitu dituen material birziklatuak erabilita.

Bere obra ezkutuan egon da denborak aurrera egin ahala, egoera berezi batzuetan izan ezik, hala nola duela hiru urte Bilboko Casilda parkean aire zabalean egin zuen erakusketa.

Zaramagako BIZANeko erakusketa zentroko adinekoen jarduera batzordeek antolatu dute, eta Miguel Llanesek barruko espazio batean egiten duen lehena da.

Share