Prentsa Oharren banner

Prentsa deialdiak (2021-06-21)

– Zaintzaile eta etxeko langile migranteei eta Gasteizen izandako esperientziei buruzko ikerketaren aurkezpena, Zentzuz Kontsumitu sarearekin batera

Parte-hartzaileak: Jon Armentia, Lankidetza zinegotzia; Tania Cañas eta Itsaso Sánchez, Zentzuz Kontsumitu sareko kideak.

Eguna: Ekainak 21, astelehena

Ordua: 10:30

Lekua: udaletxeko prentsa-aretoa.

———————————————————-

– Prentsaurrekoa. Vitoria-Gasteiz Sleep Smart City proiektuaren baitako loaren kalitateari buruzko ikerketaren landa-lanaren hasiera.

Parte-hartzaileak: Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea; Carlos Egea, Arabako ESIko Loaren Unitate Funtzionalaren burua; Saray Fanega, Bioaraba Ikerketa Institutuko administratzailea; eta Luis Miguel Arconada, futbolari ohia eta Vitoria-Gasteiz Sleep Smart City proiektuko laguntzailea. Ekimen honetan parte hartzen duten enpresa eta erakundeetako ordezkariak ere egongo dira ekitaldian.

Eguna: Ekainak 21, astelehena

Ordua: 11:00

Lekua: San Martineko udal bulego teknikoetako ekitaldi aretoa (Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25).

———————————————————————————–

– Javier Añuari 2021eko Ohorezko Makila ematea, Jazzargia kultura elkarteak emana

Parte-hartzaileak: Gorka Urtaran alkatea; udal korporazioko talde politikoen ordezkariak; Iñaki Añua, familia eta lagunak

Eguna: Ekainak 21, astelehena

Ordua: 19:00

Lekua: udaletxeko harrera-aretoa.

 

Share

Astebururako aurreikuspenak: ekainak  18-20

Ekainak 18, ostirala

Bizikidetza eta Aniztasun zinegotzi Miren Fernández de Landa “Trata de personas” argazki-erakusketaren inauguraziora joango da Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museora, 20:00etan.

 

Ekainak 19, larunbata

Ana Oregi alkateordea San Viator ikastetxearen 50 urteurrenaren ekitaldietara joango da, ikastetxean 9:30ean.

 

 

Share

TUVISAk errotazioko txanpon-txartela sortu Iradier Arenako aparkalekurako. Horri esker, aparkalekua erabiltzea sustatu eta hiriguneetan bigarren ilaran aparkatzeko joera gutxitu ahal izango da

Erabiltzaileek 5 eta 30 euro arteko hobariak jasoko dituzte.

 

TUVISAk Iradier Arenako aparkalekuaren erabilera sustatuko du hobaritutako errotazioko txanpon-txartel birkargagarria sortuta. Txartel hori eskuratzen duten pertsonek, egindako birkargaren arabera, 5, 15 eta 30 euro arteko hobaria izango dute. Garraioetako udal-sozietatearen kontseiluan onartu zuten erabakia eta gaur oniritzia eman dio Tokiko Gobernu Batzordeak.

Neurri honen bidez, Gasteizko Udalak Iradier Arenan errotaziora bideratutako aparkalekuen erabilera bultzatu, zonaldeko aparkaleku-mugak arindu eta Udalaren diru-sarrerak handitu nahi ditu. Baina, zehatzago esanda, ekimenaren helburua da Iradier Arenan denbora-tarte mugatuz aparkatzea zonaldeko ikastetxeetako gurasoentzako erakargarria izatea. Hain zuzen ere, formula hori inguruko ikastetxe batek proposatu zuen bigarren ilarak gutxitzeko estrategia gisa.

Txartelaren kostua 3 eurokoa izango da eta birkargek 5, 15 eta 30 euroko hobariak jasoko dituzte. 25 euroko karga eginda, erabiltzaileak 30 euroko saldoa jasoko du automatikoki. 60 eurorekin, aldiz, saldoa 75ra igoko da. Eta 70 euroko kargarekin, txartelean erabilgarri dagoen dirua 100 eurora arte igoko da automatikoki.

 

Txanpon-txartel berria hurrengo ikasturtetik aurrera jarriko da abian. Hurrengo hilabeteotan jakinaraziko dute TUVISAren eta Gasteizko Udalaren kanalen bidez nola erosi, birkargatu eta erabili ahal izango dugun txartela.

Share

“Gure Txokoa” onibarra AMVISAri esleitu diote 3,9 milioi euroren truke

Tokiko Gobernu Batzarrak “Gure Txokoa” onibarra besterentzeko kontratua AMVISA uren udal-sozietateak sinatutako eskaintzari esleitzea adostu du. Eragiketaren balio ekonomikoa 3 900 000 eurokoa da. Horixe zen lizitaziora aurkeztutako eskaintza bakarra eta esleitzeko ezarritako irizpideak gainditu ditu prezioari, ordainketa-baldintzei eta eraikinaren erabilera-proposamenarekin lotutako jasangarritasunari eta eragingarritasunari dagokienez. Izan ere, eraikina egokitzeko lanetan gutxienez 200 000 euroko inbertsioa egiteko konpromisoa hartu du bere gain.

Esleitutako onibarraren azalera 1 855,28 metro koadrokoa da eta bi eraikin biltzen ditu: 498,26 metro koadroko lursailean (portxea barne) dagoen eraikin nagusia eta 84 metroko lursailean dagoen eraikin osagarria. Azken horrek 204 metro koadroko eraikitako azalera du guztira. Hirugarren sektoreko erabileraren kalifikazioa dute higiezinek.

Bere garaian iragarri zuten moduan, “Gure Txokoa” saltzearen ondorioz, 21 Zabalgunea eta Gilsa sozietateetako langileek Zulueta jauregira lekuz aldatu beharko dute eta, hala, Senda ibilbidean dagoen eraikin enblematiko hori erabiliko dute. Lekualdaketa osatutakoan, AMVISA sozietatea erositako eraikinean kokatuko da.

Share

Argitaratu da euskararen erabilera sustatzeko Udalaren laguntza-deialdia, 96.000 eurokoa

Gasteizko Udalaren Euskara Zerbitzuak 96.000 euro bideratuko ditu euskararen erabilera sustatzeko proiektuetara.

Gaur, 2021eko ekainaren 18an, argitaratu dira ALHAOn arlo ezberdinetan eragingo duen dirulaguntzaren oinarriak. Euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukera bermatzeko hizkuntza politikaren alorrean behar diren neurriak hartu eta sustatzea da helburu nagusia. Azken batean, euskararen aldeko ekintzak indartzea da gakoa, maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean erabilera guztiz normalizatzeko. Batez ere aisialdia, kirola eta komunikazioaren esparruetan.

Deialdiak sei arlo hartzen ditu barne:

— A multzoa: HABEren erregistroan izena emanda dauden hiriko euskaltegiek antolatutako jarduerak, ikasleei zuzenduak.

— B multzoa: guraso-elkarteek edo guraso-elkarteen federazioek antolatuko ekintza edo jarduerak, ikasleei nahiz gurasoei begira pentsatuak eta sentsibilizazioa edo euskara erabiltzeko ohitura sortzea helburu dutenak.

— C multzoa: aisialdian edo kirolean euskararen erabilera sustatzeko proiektu generikoak.

— D multzoa: Gasteizko euskarazko hedabide lokalen kalitatea eta irismena hobetzeko laguntzak.

— E multzoa: urteko azken lauhileko programazio bateratua, Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan amaitzekoa.

— F multzoa: haur eta gazteen aisialdirako hezitzaileak trebatzeko eskoletarako laguntzak.

Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 15ean amaituko da.

 

Share

Haziak proiektuak Gasteizko gazteen hamar bat ideia saritu ditu laguntza tekniko eta ekonomikoarekin

Haziak proiektuak Gasteizko gazteek bultzatutako hamar bat ideia saritu ditu laguntza tekniko eta ekonomikoarekin. Gaur eman dira ezagutzera hautatutako proiektuak, kulturaren, ingurumenaren, sare sozialen eta beste gai batzuen arlokoak.

Maiatzaren 3an amaitu zen Haziak ideia gazteen azken deialdiko ideiak bidaltzeko epea. Gazteria Zerbitzuak 18 proposamen jaso zituen guztira; horietatik 4 14-18 kategoriakoak ziren, eta gainerako 14ak 19 eta 30 urte bitarteko gazteak.

Udaleko Kultura, Berdintasun eta Gazteria zerbitzuetako teknikariek osatutako epaimahaiak edizio honetako ideiak lantzen dituzten gaiak eta askotariko esparruak baloratu ditu, eta bekak merezi dituzten ideiak zein izango diren erabaki du.

Saritutako ideiak hauek dira:

Tira. Udako abestia KAI-NAKAI-rekin: Abeslari gasteiztarrak kantu baikorra proposatzen digu konfinamenduaren ondoren euskarazko reggaeton estiloan.

 Red Artean: artistak, sortzaileak, kolektiboak eta erakundeak konektatuko dituen online plataforma.

 RENT, el musical: Antzerki musikala LGTB+ gaiarekin, gidoiaren egokitzapen propioarekin.

Pistas para artistas: abesti batek dakarren ikusentzunezko prozesuaren inguruko saio teoriko praktikoak.

 Galdu Gordean: sormen prozesuen eta hiriaren inguruan sortutako elkarrizketak.

 Jornada para el clima: Fridays for Future kolektiboarekin batera, klimaren urgentziari aurre egiteko ekintzak.

Lo + trendy: sormenezko makillajea, argazkia eta edizioa sare sozialetarako

 Anime y Manga: gai honen inguruko gazte komunitatea.

Wellcome Inside: antsietatearen eta depresioaren islada argazki eta bideoetan.

 Euskara zabaltzen artearen bidez: gure hizkuntzaren garrantzia azpimarratzen duen abestia.

 Re-conecta contigo: pantailak deskonektatzeko eta zeure burua aurkitzeko jarduerak.

Epaimahaiak bideragarritasuna, proiektuen arteko zeharkakotasuna, originaltasuna eta gazteen xede-publikoari ematen zaion protagonismoa nabarmendu ditu. Era berean, lehentasuna eman zaie 2020an gai berdinekin sarituak izan ez diren proiektuei, proiektu berriei gauzatzeko aukera emateko.

 

Share

IGIko kontseilua  (2021-06-22)

Honekin batera bidaltzen dizkizut 2021ko ekainaren 22an, 13:30ean, egitekoa den IGIko kontseilua sozietatearen ohiko bilkura deialdia eta gai-zerrenda. Bideokonferentzia bilera.

IGIko kontseilua 2021-06-22

Share

AMVISA kontseilua  (2021-06-22)

Honekin batera bidaltzen dizkizut 2021ko ekainaren 22an, 12:00etan, egitekoa den Vitoria Gasteizko Hirri Udal Urak, A.B., kontseilua sozietatearen ohiko bilkura deialdia eta gai-zerrenda. Bilera telematikoa.

AMVISA kontseilua  2021-06-22

Share

Udako igerilekuetan gehienez ere bost ordu egoteko muga ez du aplikatuko Udalak jende gutxi aurreikusten duen egunetan

  • Muga indarrean dagoen ala ez egunean bertan kontsultatu ahal izango da web orrian edo instalazioetako sarbideko pantailetan

Udako kanpaina hasi zenetik ia hiru aste igaro direnean, Udalak erabaki du ez aplikatzea 5 orduko muga pertsona eta egun bakoitzeko, eguraldiaren aurreikuspenagatik edo egutegiagatik beharrezkoa ez den egunetan.

Orduen muga malgutzeko, erabiltzaileen etorreraren aurreikuspen eguneratua hartuko da oinarri. Eguraldia edo egutegia dela eta, instalazio bakoitzean aldi berean 3.000 pertsona baino gutxiago egongo direla aurreikusten bada, erabiltzaileak egun osoan egon ahal izango dira Mendizorrotzen eta Gamarran. Horrela, gehiago disfrutatu ahal izango dute udako instalazioez jende kopuru handia aurreikusten ez den egunetan.

Gainerakoan, mantendu egiten dira osasun-agintariek ezarritako gizarte-urruntzearen neurriak eta kirol-espazioetako edukiera-mugak. Hori dela eta, instalazio bakoitzean gehienez ere 3.000 pertsona egon ahal izango dira, eta 5 orduz eguneko, aurreikuspenen ondorioz malgutu ezin denean.

Kanpainak bilakaera ona izan du orain arte, jendetzarik gabe eta leku libreekin bai Mendizorrotzen bai Gamarran, eta, horri esker, posible izan da neurri hori hartzea. Erabaki hori hartu da egiaztatu delako egungo sistemak errotazio egokia bermatzen duela jende gehien biltzen den egunetan.

Orduen muga indarrean dagoen edo ez jakiteko, egunean bertan ikusi ahal izango da Udalaren webgunean edo instalazioetako sarbideetan instalatutako pantailetan.

Gehieneko egonaldia behin eta berriro gaindituz gero (mota horretako lau arau-hauste edo gehiago egiten direnean), erabiltzaileari astebetez debekatuko zaio igerilekuetan sartzea, astelehenetik igandera. Lehenago, ordutegi-muga gainditu dutela ohartaraziko zaie pertsonei instalazioetatik irtetean, eta, muga hori hiru aldiz gainditu ondoren, telefonoz eta idatziz jakinaraziko zaie ez dituztela igerilekuak behar bezala erabili eta sartzea debekatu ahal izango dietela.

Share

Eserleku jarraitu eta aulki berriak Triana kaleak eta Florida kaleak bat egiten duten bidegurutzeko plazetan

Gasteizko udalak hiri-altzari berriak jarri ditu Florida kalearen, Triana kalearen eta Herrandarren kalearen arteko bidegurutzeetako bi plazetan. Zehazki, atzotik sei aulki eta hiru eserleku jarraitu daude espazio horretan, bat 6 metroko luzera duena eta beste bi 16 metrokoak.

Inguru hori guztia berritu egin zen tranbia hegoalderantz hedatu zenean. eta bizilagunak atseden hartzeko eta elkartzeko lekuak eskatu zituzten. Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak eskari horri esku hartze honekin erantzutea erabaki zuen.

 

Share