Prentsa Oharren banner

2021eko Ohorezko Makila eman dio ‘Jazz uhinak’ zikloak Xabier Añuari

2021eko Ohorezko Makila eman dio Jazzargia kultur elkarteak Xabier Añuari, Gasteizko udaletxeko harrera-aretoan gaur arratsaldean egin den ekitaldian.

Omenaldian izan dira Gorka Urtaran alkatea, Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Canto, udalbatzako talde politikoen eta Jazzargia kultur elkartearen ordezkariak, Xabier Añua bera eta haren senide eta lagunak.

Xabier Añuak jazz-programen zabalkundean egindako aitzindari-lan handia nabarmendu da ekitaldian, eta orobat bera izan zela Gasteizen saskibaloiaren bultzatzaile nagusietako bat, nazioarteko saskibaloi-entrenatzaile izateraino.

Hiriko ‘Jazz uhinak’ zikloaren V. edizioari bukaera eman zaio ekitaldi horrekin. Izan ere, joan den azaroan eman zitzaion hasiera, eta larunbatean, ekainak 19, izan zen azken emanaldia, ongintza-kontzertu bat, Marcelo Mercadante eta haren Sexteto Porteño taldearen eskutik.

Gasteiz Hiri Hezitzailearen jarduera-programaren barruan sartzen da Hezkuntza Zerbitzuak Jazzargia kultur elkartearekin elkarlanean bultzatzen duen ziklo hori.

   

Share

(ZUZENDUTA) Prentsa-deialdiak (2021-06-22)

Prentsaurrekoa. BEIren korridore berdea sortzeko lanak

Parte hartzaileak. Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Raimundo Ruiz de Escudero

Eguna. Asteartea, ekainak 22

Ordua. 10:30

Tokia. Esmaltazioetako biribilgunea, BEIaren markesinen ondooan

———————————-

Prentsaurrekoa. Liburu Zaharren Azoka aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura eta Gizarte Etxeen zinegotzi Estibaliz Canto; eta Liburu Zaharren Azokako zuzendari Txema Sandoval

Eguna. Asteazkena, ekainak 22

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share

Vitoria-Gasteiz Sleep Smart City proiektua aurrera doa eta hasiera emango zaio loaren kalitateari buruzko ikerketa aitzindariaren landa-lanari

  • Asteazkenera arte, 202 udal langile boluntariok ekimen horretan parte hartzeko beharrezko materiala jasoko dute

 

Gorka Urtaran alkatearen adierazpenak

Gasteizko Udaleko 200 langile baino gehiago jarduera-eskumuturrekoak hasi dira jasotzen gaur goizean, mundu mailan aitzindaria den proba batean parte hartzeko; ikerketaren helburua da loaren kalitatea hobetzen lagunduko duen laguntzaile birtual bat sortzea. Gaurtik asteazkenera arte, neurgailuarekin trebatuko dira boluntarioak eta saiakuntzarekin lotutako baliabide elektronikoak erabiltzen ikasiko dute. Era berean, Loaren Unitateko medikuekin harremanetan nola jarri azalduko zaie, behar izanez gero.

Prozesu hori amaitu ondoren, urtebete iraungo duen landa-lanari ekingo zaio. Horretarako, lagina ausaz hautatutako 101 pertsonako bi talde paralelotan banatuko da hasieratik: bata ikerketa-taldea izango da, eta bestea kontrol-taldea. Ikerketa taldeko kideek kontsulta birtuala izango dute astean behin Osakidetzako Loaren Unitateko medikuekin, zuzeneko online txat baten bidez, zalantzak argitzeko eta aholku eta gomendio pertsonalizatuak emateko. Parte-hartzaileen beste erdiak ez du ¨live-chat¨ sistema baliatuko mediku-taldearekin komunikatzeko. Hala ere, haien jarduera-eskumuturrekoen datuak astero aztertuko dira.

Gaur hasten den saiakuntzako 202 parte-hartzaileak 18 eta 65 urte bitarteko gizon eta emakumeak dira, osasuntsuak, gutxi edo gaizki lo egiten dutenak, eta loaren arloko patologiarik diagnostikatu edo tratatu gabekoak. Hautatuak izateko, aldez aurretik galdetegi bati erantzun behar izan diote, eta ezarritako sartze- eta baztertze-irizpideetara egokitu. Prozesu horretan Gasteizko Udaleko Osasun Publikoko taldeak lagundu du, eta lan handia egin du boluntarioak aurkitzen eta baliabideak antolatzen, besteak beste. Orain datuak biltzeko faseari ekingo zaio eta gutxi gorabehera zortzi hilabete iraungo ditu.

 

Lan zientifikoari proiektuaren bazkide teknologikoena gehitu behar zaio. Izan ere puntako enpresa horiek hainbat arlotan adituak dira, hala nola gailu elektronikoen bidez datuak neurtzen, Loaren Unitatearen eta monitorizatutako pertsonen arteko komunikazio-sistema garatzen, edo loari buruzko gomendioak ematen dituen ikaskuntza automatikoko sistemaren konfigurazioan adimen artifiziala erabiltzen. Hori guztia dela eta, Vitoria-Gasteiz Sleep Smart City proiektua Vitoria-Gasteiz Green Deal delakoaren ekintza nagusietako bat da, hiriaren etorkizunaren aldeko ituna, eta ekonomia berdean, kohesio sozialean eta ingurune naturalaren babesean oinarritzen dena.

“Udalaren, gure osasun-sistemaren, ikerketa zientifikoaren eta puntako teknologia garatzen duten enpresen arteko lankidetzaren adibide paregabea da hau. Honelako adibideei esker, Gasteiz tamaina ertaineko hirien buruan kokatuko da, dagoeneko hasi dugun ekonomia berderanzko trantsizioan. Osasunak gero eta paper garrantzitsuagoa izango du eredu ekonomiko berri horretan, eta gure hiriak, Loaren Unitateko langileak bezalako profesionalak egiten ari diren lan bikainari esker, erreferentziazko posizioa lortzeko osagai onenak ditu.”, adierazi du Gorka Urtaran alkateak Vitoria-Gasteiz Sleep Smart City proiektuaren aurrerapena aurkezteko prentsaurrekoan. Berarekin batera Arabako ESIko Loaren Unitate Funtzionaleko buru eta Bioaraba Osasun Ikerketa Institutuko ikertzaile Carlos Egea, Bioaraba Osasun Ikerketa Institutuko administratzaile Saray Fanega, eta ekimeneko laguntzaile Luis Miguel Arconada futbolari ohia egon dira.

Biorabatik azpimarratu dute ekimenak gizarte-itzulkin garrantzitsua izan dezakeela. “Ikerketa Institutu garen aldetik, gure egitekoa da ikertzaileei, esaterako, Carlos Egeari eta bere taldeari, eta osasun, zientzia eta arlo akademikoko beste hainbat eragileri laguntza ematea, ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak egin ditzaten, betiere ahaztu gabe proiektu horiek eragina izan behar dutela pazienteengan edo herritarrengan, kasu honetan bezala. Eta horren adibide ona da Sleep Smart City”, berretsi du Saray Fanegak.

Antzeko hitzak esan ditu Carlo Egeak. Bere aburuz, loaren kalitate txarra areagotzen ari den arazo bat da, eta, besteak beste, bizimoduarekin, estres psikosozialarekin, dieta desorekatuarekin eta jarduera fisiko ezarekin du zerikusia. Osasunari dagokionez, gaizki lo egiteak hainbat ondorio ditu, hala nola istripu zerebrobaskularra, gaixotasun koronarioa, hipertentsio arteriala, obesitatea eta 2 motako diabetesa izateko arrisku handiagoa, bai eta hilkortasuna areagotzea ere.

Loaren kalitateari buruzko ikerketako landa-lanaren hasieraren berri emateko prentsaurrekoan, “Vitoria-Gasteiz Sleep Smart City” proiektuan parte hartzen duten profesionalak, erakundeak eta enpresak izan dira, hala nola Arabako ESIko kudeatzaile José María Pérez Ramos, Ibermática taldeko I+G+b programen arduradun Itziar Cuenca, Philips Espainiako Arnas Ataleko arduradun Javier González Cappa, Linde Homecar Espainiako zuzendari nagusi David Asin, Serotrem enpresako zuzendari komertzial Ángel Orteu, eta IKEA Barakaldoko David Cajal eta Virginia Medina.

 

Share

Estupefaziente-trafikoagatik atxilotua

Udaltzainek 42 urteko gizonezko bat atxilotu zuten ostiralean estupefazienteen trafiko-delituaren ustezko egilea izateagatik.

Guztia eguerdia baino zertxobait lehenago gertatu zen, Salburua auzoan zaintza-lanak egiten ari zen patruila batek gizonezko bat patinete elektrikoan abiadura handian zirkulatzen eta telefono mugikorra erabiltzen ikusi zuenean.

Udaltzainek gelditzeko agindu zioten lliada ibilbidean, eta gero identifikatu. Poltsikotik dokumentazioa ateratzen ari zela, plastikozko poltsa susmagarri bat ikusi zuten eta, ondorioz, hura erakusteko eskatu zioten.

Gizonak patruilari onartu zion speeda zela (20 gramo baino zertxobait gehiago). Gainera, diru-zorroan 900 euro zeramatzan hainbat billete eta konpartimentutan banatuta; ondorioz, udaltzainek jakinarazi zioten osasun publikoaren aurkako delitua zela eta atxilotu egingo zutela.

Patinetean zirkulatzen ari zenez, patruila atestatuen taldearen laguntza eskatu zuen toxikoen proba egin ziezaioten. Gizonezkoak proba egiteari uko egin zionez, bide administratibotik salatu zuten.

Izapidetzeak igorri ostean, epailearen esku geratu zen.

 

Suhiltzaileak

PSISZko langileek Voluntaria Entrega kaleko etxebizitza baten barruan, Lakua-Arriagan, piztutako sua itzaltzen lan egin behar izan zuten igande goizeko lehen orduetan. Bi gizonezko erreskatatu zituzten etxebizitza barrutik, eta ospitale-zentroetara eraman. Ikerketen arabera, suaren jatorria kargatzen ari zen patinete elektriko batean egon zitekeen.

 

Share

Udalak eta Zentzuz sareak Gasteizko zaintzaileei eta etxeko langileei buruzko ikerlan bat aurkeztu dute

Cuidadoras Migradas, el Sur de nuestro Norte lana Garapenean Laguntzeko Zerbitzuaren hitzarmen baten emaitza da.

 

Jon Armentia zinegotziak zuzentzen duen Gasteizko Udalaren Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak eta Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Zentzuz Sarearekin batera, Gasteizen bizi eta etzeko langile edo zaintzaile lanetan diharduten 30 emakume migratzaileren lan-baldintzei eta esperientziei buruzko ikerlan bat aurkeztu dute gaur goizean.

Garapenean Laguntzeko Zerbitzuaren laguntza bitarte, 2020an eta 2021ean Zentzuz Sareak ikerketa-ekintza partizipatiboko (IAP) lan bat egin du, Cuidadoras Migradas, el Sur de nuestro Norte izenpean.Lana Covid-19aren pandemiaren bete-betean hasi eta amaitu zen, jatorri desberdin eta anitzeko 30 emakumerekin, zein Gasteizen etxeko lanetan eta jendea zaintzen diharduten. Ikerlanaren xedea globalizazioaren testuinguruan gertatzen diren migrazioen feminizazioa ikusaraztea da, bai eta egiten duten lanarekin lotuta migrazio-prozesuan bizi dituzten arazoak ere.

“Ikerketak protagonistei ahotsa ematen die eta emakume horien historia pertsonalak eta migrazio-prozesuak ikusarazten ditu. Gizarte gisa ulertu behar dugu lan-jarduera horren garrantzia, baita justizia soziala dela ere, lan-baldintza eta soldata bidezkoak eta duinak ematea. Udalaren eta Lankidetza Zerbitzuaren izenean, bereziki eskerrak eman nahi dizkiet parte hartu duten 30 emakume langileei eta Zentzuzi“, adierazi du Jon Armentia Garapenerako Lankidetza zinegotziak.

Lanak kate globalen konplexutasuna  ondorioztatzen du, eta gure gizartean etxeko lanen eta zainketen arloan lan egiten duten emakumeek pairatzen duten eskubide-gabezia uzten du agerian. Horrez gain, ikerlanak zaintzen sistema publiko eta komunitarioari buruz hausnarketa egin beharra ere nabarmentzen du, bai eta zaintzen lana baldintza duin eta justuez jantzi beharra ere. Aldi berean, zaintzen problematikan Ipar eta Hegoaren arteko harreman ez bidezkoetatik aparteko faktoreak ere ageri direla erakusten du testuak.

Ikerlana bihar ezagutaraziko da, ekainaren 22an, Zentzuz sareak herritarrei aurkeztuko baitie Goiuri jauregian egingo den ekitaldi ireki batean. Jardunaldian parte hartuko dute baita Amaia Pérez Orozcok (doktorea Ekonomian, eta XXK kolektiboko aktibista gizarte-mugimenduen eta mugimendu feministen alorrean) eta Yolanda Mamani “Chola Bocona” (Boliviako aktibista, irrati-produktorea eta -esataria, youtuberra eta etxeko langilea).

17:00etatik 20:00ak bitartean izango da aurkezpen-ekitaldia. Sarrera doakoa izango

Share

Gasteiz etorkizunean nolakoa izango den finkatzen duen hiri-eredua onetsi du Udalak

2006az geroztik eguneratu gabe dagoen planeamendua baldintzatuko duen dokumentu teknikoa onetsi dute EAJ-PNV, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos taldeek.

Urbanizatu gabeko lurzorua zaintzera, finkatutako auzoak biziberritzera, herriak babestera, oreka ekonomikora eta osasuna eta ingurumen-kalitatea hobetzera bideratuko du bere hirigintza-eredua Gasteizek. Hala erabaki dute EAJ-PNV, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos taldeek, Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) idazteko oinarri izango den irizpide eta helburuen dokumentua onetsi dutelarik gaur batzordean —2006az geroztik eguneratu gabe dagoen hiriko planeamendua aldatuko da hartara—.

Alkateorde eta Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren zinegotzi Ana Oregik eskertu egin du “Elkarrekin taldeak eredu partekatuaren alde egin izana, gure arteko diferentziak gorabehera”, eta EH Bildu Gasteiz eta PPri dei egin die hurrengo osoko bilkuran “bat egin dezaten proposamenekin, eta babesa eman diezaioten batzuek eta besteek aldezten ditugun politika urbanistiko, sozial, ekonomiko, enpresarial eta kulturalak gauzatzea ahalbidetzen duen tresna nagusiari”.

Etorkizuneko Gasteizen eredua markatuko duten helburu nagusi eta irizpideak biltzen ditu gaur onetsi den testuak, 2030 Agendaren eta garapen iraunkorreko helburuen ildotik.  “Hiri trinko, konplexu eta kohesionatu bat definitzen du hiri-eredu berriak, landa-ingurunea bultzatu eta herriak babesten dituena, kultur, natura- eta paisaia-ondareari balioa ematen diona. Hiri iraunkor eta energetikoki eraginkorra, baliabideak eraginkortasunez kudeatzen dituena, emisioetan neutro izatea lortzeko, bere burua energiaz eta elikagaiz hornitzeko gai izateko. Jarduera ekonomikoa lehen sektorearen, hirugarren sektorearen eta industria-jardueraren arteko oreka koordinatutik bultzatuko duen eredua. Azken batean, Gasteizen bizi garenon bizi-kalitatea hobetuko duen eredu bat, planeamenduaren irizpideei orientazio berria emanez eta eguneroko bizitza aberastuko duten dinamikak ahalbidetuz”, azaldu du Ana Oregik. 

Dokumentua (pdf)

Share

Gasteizek bat egingo du Alboko Esklerosi Amiotropikoaren (AEA) Mundu Egunaren ospakizunarekin

Hori dela eta, hiriko eraikin enblematikoetako batzuk berdez argiztatuko dira.

 

Gaur, ekainaren 21ean (astelehena), Alboko Esklerosi Amiotropikoaren (AEA) Mundu Eguna ospatzen da. AEA endekapenezko gaixotasuna da, nerbio-sistemako zelulen funtzionamendua pixkanaka galtzen denen sortzen da, eta giharren paralisia eragiten du, baita heriotzako pronostikoa ere. Gasteizko Udalak bat egingo du ospakizunarekin eta berdez argiztatuko ditu udaletxearen fatxada, Floridako kioskoa eta Arkupeak.

Alboko esklerosi amiotropikoaren Arabako elkarteak (ADELA) informazioa zabaldu nahi du gizartean, baita gizartea kontzientziatu ere, gerta dakigukeen gaixotasun ankerrenetako baten aurrean. Gaixo gehienak 40 eta 70 urte arteko gizonezkoak dira. Urtero-urtero 2 kasu sortzen dira 100.000 biztanleko.

Share