Prentsa Oharren banner

Atxilotua udaltzain bati eraso egiteagatik

Udaltzainek atzo 43 urteko emakumezkoa atxilotu zuten agintaritza-agenteen aurkako atentatuaren delituaren ustezko egilea izateagatik.

Bratislava hiribidean zirkulazioko arau-hauste batekin lotuta egindako esku-hartzean, 15:30 inguruan, emakumeak, oso modu agresiboan eta mozkortuta, udaltzainetako bati eraso egin zion eta, ondorioz, atxilotu egin zuten.

Guardiako epaitegiari dagozkion eginbideak egin ostean, aske utzi zuten.

Suhiltzaileak

Suhiltzaileek 35 irteera baino gehiago egin behar izan zituzten 16:00etatik aurrera hirian eroritako euri-jasaren ondorioz sortutako gorabeherak konpontzeko.

 

 

 

Share

Udalak ingurumena babesteko mezuak grabatzera animatu ditu gazteak eta helduak, TikTok sareko lehiaketa baten bitartez

Lehiaketa uztailaren 16an amaituko da eta sare sozialean #VitoriaGasteizporunplanetamejor traola jarrita igotako bideorik onenak sarituko ditu.

 

Gasteizko Udalak “Vitoria-Gasteiz planeta hobe baten alde – TikTok lehiaketa” aurkeztu du gaur. #VitoriaGasteizporunplanetamejor traola jarrita, ingurumena zaintzeko beharraz kontzientziatzeko bideoak bilduko ditu lehiaketak.

Ez da ekipo profesionalik behar parte hartzeko; aski dira mugikorra eta kontatzeko istorio ona. Oso erraza da lehiaketan parte hartzea: bideo bat igo behar da TikTok plataformara, lehiaketaren traola jarrita, eta izena emateko imprimakia bete (oinarriak ere bertan kontsultatu ahalko dira).

“Deialdiaren xedea ingurumena zaintzeari buruzko hausnarketa eta sormen-gaitasuna sustatzea da. Horretarako TikTok plataforma aukeratu da, gazteenek asko erabiltzen dutelako eta ikus-entzunezkoak sortzeko aukera erraza ematen duelako” adierazi du Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren zinegotzi Ana Oregik.

Lehiaketaren gaia ingurumena defendatu beharraz kontzientziatzea da (klima-aldaketa, kutsadura, baso-soiltzea, energia berriztagarrien erabilera, birziklatzea, arriskuan dauden espezieen babesa, ur-eskasia, biodibertsitatearen galera, lurzoruaren degradazioa…). Bideoek gehienez minutu bateko iraupena izango dute, eta TikTok sareak eskaintzen dituen sormen-aukera guztiak erabil daitezke.

Lehiaketan parte hartu ahal izateko, Gasteizen bizi, ikasi, edo lan egin behar da, edo bertan jaioa izan.

Lehiaketak bi sari ditu: lehena, 200 eurokoa, eta bigarrena, 100 eurokoa. Uztailaren 16an amaituko da izena emateko epea, eta uztailaren 23an jakinaraziko dira irabazleen izenak.

Oinarriak eta izena emateko inprimakia

 

Share

Divino Maestro ikastetxeko leihoak berrituko ditu udalak

Divino Maestro LHIko kanpoko aldeko zurajea aldatzeko lanen kontratazio-dosierra onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak, 277.267,68 euroko aurrekontuarekin (BEZ barne).

Eraikina eraiki zen garaiko (1972) leiho orijinal guztiak aldatzea aurreikusi du Obra Zerbitzuak. Zurajeak altzairuzkoak dira, beira soilekoak, eta burdineria egoera txarrean eta oso hondatuta dago eta horrenbestez zaildu egiten da leiho horiek ondo ixtea eta estankotasuna. Leiho horiek ikasle eta irakasleek erabili ohi dituzten guneetan daude.

Ikastetxeak instalazio hauek ditu: kiroldegia, L formako eraikina (behe solairua, lehen solairua eta bigarrena dituena) eta eraikin erantsi bat (behe solairua, lehena, bigarrena eta hirugarrena dituena). Hiru solairuko eraikina komentu bat zen lehen. Ikastetxea beheko solairua, lehena eta bigarrena hartuz joan da, eta garai bateko komentuko hirugarrena, eskola-jardunik gabe dago.

Lanak  90 egun naturaleko epean egingo dira.

Ángel Ganivet

Obra hori Angel Ganivet ikastetxekoari gehituko zaio, non kanpoko aldeko zurajea aldatzeko lanak egingo diren 337.630,00 euroan (BEZa barne).

Tokiko Gobernu Batzarrak ekainaren 4an onetsi zuen lan horietarako kontratazio dosierra.

1981ean eraikitako eskolako eraikin nagusiak orduan jarritako leihoak ditu oraindik (aluminiozkoak, beira sinplekoak, eta PVC–zko pertsianadunak). Horrek bero-galera handiak eragiten ditu, berotze-gastuak areagotuta, eta erabiltzaileei eragozpenak eragiten dizkie.

Obra Zerbitzuak kanpoko aldeko zurajea aldatzea proposatu du, eraikinaren eraginkortasun termikoa eta akustikoa hobetzea xede.

Lanak 60 egun naturaleko epean egingo dira.

 

Share