Prentsa Oharren banner

Datorren astelehenean, hilak 28, Zinema Gaur zikloaren III. edizioaren udaberriko programa hasiko da

Zinema Gaur Udaberria 2018

Montehermosoko ohikoaz bestelako zinema zikloa sendotu egin da, eta uztailaren 9ra arte 9 film eta bi lantegi eskainiko dira

Montehermoso kulturuneko ohikoaz bestelako zinema zikloak, Zinema Gaur zikloak, maiatzaren 28an ekingo dio udaberriko programari, eta uztailaren 9ra arte 9 film eta bi lantegi eskainiko ditu.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok eta zikloaren koordinatzaile Garbiñe Ortega aurkeztu dute prentsaren aurrean.

Zinema Gaur aukera paregabea da hala ohikoa ez den zinema gustuko dutenentzat nola zinema oro har gustuko dutelarik hori ezagutzeko jakin-mina dutenentzat. Bi edizio besterik egin ez bada ere, zikloa sendotuta dago zinemarekiko grina partekatzeko espazio gisa”.

Aurten ere zikloa bi zatitan banatuko da, udaberrikoa eta udazkenekoa, eta hiru ardatz izaten jarraituko du: batetik, Ortegak aukeratutako filmen proiekzioa; bestetik, zikloak eta lantegiak; azkenik, ekitaldi bereziak.

“Aurten, berrikuntza gisa, hainbat belaunalditako tokiko artisten programazioa sortu da, nazioarteko zirkuituan zer esana ematen ari direlarik horren berri ematera eta ikusleekin hitz egitera etorriko baitira.

Film hauek eskainiko dira:

  • Maiatzak 28, 19:30 La idea de un lago. Milagros Mumenthaler. 2016. Argentina. 82 min.
  • Ekainak 4, 19:30. Donkeyote. Chico Pereira. Espainia. 2017. 86 min.
  • Ekainak 12, 19:30 Euskal zinema berria* (hiru proiekzio, zinemagileak bertan direla)
    • Plágan. Koldo Almandoz. 2017. 10 min.
    • Cicha Symfonia (Sinfonia isila). Aitor Gametxo. 2017. 25 min.
    • Irati Gorostidi, Arantza Santesteban. 2017. 21 min.
  • Ekainak 18, 19:30. Beyond the one. Anna Marziano. Alemania. 2017. 70 min.
  • Ekainak 25, 19:30. Paisaia eta desioa: Laida Lertxundiren zinema
    • 025 Sunset Red
    • Vivir para Vivir
  • Uztailak 2. Baronesa. Juliana Altunes. Brasil 2017. 70 min.
  • Uztailak 9. Soldado. Manuel Abramovich. 2017. Argentina. 72 min.

Horretaz gain, bi lantegi izango dira:

  • Argazkitik animaziora eta vj-ing-era. Irakaslea: Itziar Garaluce, ikusizko artista; ekainaren 16an (larunbata), 10:00-14:00 / ekainaren 17an (igandea), 10:00-14:00. 15 pertsona gehienez.
  • Mashup table: zinema edizio kolektiboa (haurrak eta helduak) Irakaslea: Drac Magic; 2 ordu haurrentzat // 4 ordu helduentzat.

Lantegietan izena emateko epea bihar zabalduko da; 945 161830 telefonora deituz edo info.montehermoso@vitoria-gasteiz.org helbidera idatziz egin daiteke.

Ziur gaude zikloak berriro ere arrakasta lortuko duela. Iazko asistentzia datuek (600 pertsona inguru) hori pentsarazten digute. Gainera, Montehermoson ikus-entzunezkoen aldeko apustua egiten ari gara, ziklo honetaz gain, Distopiak zikloa eskaini baitugu, eta alor horretako proiektu artistikoentzako diru-laguntza sendotzen ari baita”, amaitu du Cantok.

 

 

Share