Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  31 maiatza 2018 11:17

Uxue Castillo Egurenen “Juego sí” kartelak irabazi du 2018ko Andre Mari Zuriaren Jaiak iragartzeko kartela hautatzeko Gasteizko Udalak deitutako lehiaketa.

Uxue Castillo Egurenek (Vitoria-Gasteiz) aurkeztutako “Juego sí” kartelak irabazi du Gasteizen abuztuaren 4tik 9ra bitartean ospatuko diren Andre Mari Zuriaren Jaiak iragartzeko kartel lehiaketa.

Orotara, 43 lan aurkeztu dira. Horietatik 42 dira baliogarri (batek ez ditu lehiaketaren oinarriak betetzen 5. puntuan, zehazki CD-a aurkezteari dagokionez). 39 autorek aurkezturiko 42 kartel onartuen artetik, diseinu grafikoan adituak diren arabar profesionalek osatutako epaimahaiak hauek hautatu zituen lehen fasean:

 

JUEGO Sí (Uxue Castillo Eguren, Vitoria-Gasteiz)

CHELIDONIUM MAJA (Uxue Castillo Eguren, Vitoria-Gasteiz)

ZELEDONEKIN DANTZA (Laura Arrue García, Vitoria-Gasteiz)

CELEDÓN (Vicent Ramón Pascual Giner, Bocairent, Valentzia)

Bigarren fasean, finalisten artetik “Juego sí” leloa duena jo du irabazletzat, bozken % 60 lortu baitu. “Chelidonium maja” izenekoak botoen % 20 jaso du eta “Zeledonekin dantza”-k beste %20 jaso du

Hauek osatu dute epaimahaia: Kultura Zerbitzuko eta Komunikazio Bulegoko teknikari bana, eta Gasteizko Arte eta Diseinuko goi mailako Eskola, Arte eta Lanbide Eskola, eta Ekialdea BHI (Arte Batxilergoa). Ikastetxeek partaidetza-prozesu baten bidez eman dute botoa.

2018ko Inauteriak iragartzeko irudiak 1.500 euroko saria jasoko du. Egilea, Uxue Castillo Eguren, gasteiztarra eta 25 urtekoa. EHU-ko “Diseinua eta Sorkuntza”-n graduatua. Graduondoa “Estanpatuen Diseinuan” Escuela de Diseño Inedi-n (Bilbao). Egun, diseinu lanak, ilustrazioak eta ehungintzarako margoketan lanak egiten dabil. Gasteizko I. Marrazki azokan (Mazoka) hartu zuen parte

Gainerako finalistek 250 euroko saria jasoko dute; hauek dira: “Chelidonium maja”, egile berekoa; “Zeledonekin dantza”, Laura Arrue García, publizidadean lizentziatua eta gasteizen diseinu grafikoan formakuntza jasotakoa eta “Celedón, Vicent Ramón Pascual GInerena (Bocairent, Valentzia) Escuela de Arte de Alcoy-ko ikaslea, diseinu grafikoan egiten du lan bere estudioan.

Aurtengo lehiaketan 39 egilek hartu dute parte, eta 43 lan aurkeztu dira guztira. Artisten % 77a Gasteizen edo Araban bizi dira, % 9a Euskal Autonomia Erkidegoan, eta % 14a beste probintzia batzuetan. Kartelen % 52a emakumezkoek aurkeztu dituzte, eta % 46a, berriz, gizonezkoek. Laudioko Lantze Zentro Okupazionalak lan bat aurkeztu du lehiaketara.

Aurkeztutako kartelen erakusketa, Lakua, Iparralde eta Judimendi gizarte etxeetan izango da, 2018ko uztailaren 9tik 27ra bitartean.

CHELIDONIUM MAJA (Uxue Castillo Eguren, Vitoria-Gasteiz)

ZELEDONEKIN DANTZA (Laura Arrue García, Vitoria-Gasteiz)

 

CELEDÓN (Vicent Ramón Pascual Giner, Bocairent, Valentzia)

 

Share