Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  31 maiatza 2018 11:22

 

 

 

 

 

 

Alkateorde Itziar Gonzalok Gasteizko VII. Konkurtso Jardunaldien inaugurazioan hartu du parte; gaur eta bihar egingo dira horiek, Goiuri jauregian. 200 pertsonatik gora etorri dira hitzordura, 12 autonomia-erkidegotatik; konkurtso-prozesuek eragindako enpresek irautearekin lotutako esperientzia praktikoak izango dira gai nagusia aurten.

Gonzalok nabarmendu du jardunaldiak erreferentziazko ekitaldi gisa sendotuta daudela konkurtso zuzenbidearen alorrean, “aurkeztutako hitzaldien kalitateagatik, landutako gaiengatik eta komite teknikoak denbora honetan egindako lan onagatik”.

 

Enpresarekin lotutako profesionalak, konkurtso-administratzaileak, magistratuak, abokatuak, ekonomistak, finantza-erakundeetako profesionalak, auditoreak eta lan-aholkulariak bildu dira jardunaldietan. Zortzi eztabaida-mahaik eta hitzaldi nagusiak osatzen dute egitaraua.

Share